-
Espainiako Ondorengotza Gerra nazioarteko gatazka armatua izan zen, Karlos II.a hil ostean, Espainiako Koroaren oinordekotza zela-eta, 1701-1714 bitartean gertatutakoa. Europako herrialde gehienak parte hartu zuten eta, Ipar zein Hego Amerikako kostaldeetan ere borrokatu zen.
-
Utrechteko Ituna edo Utrechteko Bakea hitzarmen-sail bat izan zen, Espainiako Ondorengotza Gerrari amaiera eman ziona. Itunaren ondorioz, Espainiak Europan zituen hainbat lurralde galdu zituen: Menorca, Gibraltar, Sizilia, Napoli eta Sardinia, besteak beste.
-
Austriako Ondorengotza Gerra 1740-1748 urteetan Europako estatu guztietara hedatu zen gerra izan zen, Habsburgo etxearen ondoregotza eskubideak zirela-eta.
-
-
-
Zazpi Urteko Guda 1756 eta 1763 artean gertatutako gerra izan zen. Bertan, garai hartako Europako botere handi guztiek hartu zuten parte, bai kontinentean, bai kolonietako gudu-zelaietan borrokatuz, eta 900.000-1.400.000 lagun bitartean hil ziren.
-
-
-
Joputasuna abolitu eta berdintasun zibila aldarrikatu zituen
-
-
-