-
Aiaraldean tokiko hedabiderik ez zegoela, eta euskara zabaltzeko beharra zegoela ikusita, Izar Mendiguren Aiaraldea proiektuan lan egiten hasi zen.
-
Zenbait hilabete proiektuan lanean egon eta gero, Aiaraldea lehenengo aldiz argitaratu zen. Eskualdetik ofizialki kanpo dauden beste herri batzuk ere barne hartzen ditu:Orozko, Arakaldo eta Urduña. Komunitate sozial baten aldekoak dira, komunitate politiko batena baino.
-
Momentu horretara arte Laudio eta Amurrion gaztelerazko tokiko informazioa lantzen zen paperean. Aiaraldeak lehengo aldiz euskara hutsean jorratutako euskarazko tokiko informazioa argitaratu zuen euskualdean.
-
Hasieran 50 boluntario inguruk kolaboratzen zuten hedabidean argazkiak, bideoak eta edukiak bidaltzen. Gaur 250 baino gehiago dira.
-
Hedabidearen arrakasta azkarra ikusita, online argitaratutako irrati programa argitaratzea erabaki zuten.
-
Arrakasta txikiko produktua zela ikusita irrati programa amaitzea erabaki zuten. Haien ustez, irrati baten arrakastaren gakoetako bat irrati frekuentzia finko bat izatea da, eta ezinbestekoa da mota guztietako informazioak lantzea eta programa desberdinak izatea. Online irratiak ez dauka etorkizun gehiegi.
-
Dagoeneko 82. edizio fisikoa kaleetan dago. Dohaneko 10.000 ale banatzen dira bi asterik behin, batez ere zonaldeko eskola eta komertzioen artean