-
Egun honetarako zuen aurkezpenean jorratuko duzuen gaia erabakita izan beharko duzue.
-
Egun honetarako zuen aurkezpeneko gaiari buruzko informazioa ekarriko duzue gelara. Taldeka hasiko zarete informazioa hautatzen eta sailkatzen.
-
Behin informazioa hautatuta, hemendik aurrera euskarri bat hautatuko duzue taldeka eta hori osatu beharko duzue aurkezpenari laguntzeko.
-
Aurkezpenean esango denaren gidoia prestatu eta azalduko diren edukiak zein izango diren eta nola azalduko diren erabaki, hots, jendaurrean egingo den aurkezpena bera prestatu.
-
Behin guztia prest izango duzuela, aurrena zuen taldean, eta ondoren, gela guztiaren aurrean entseatuko duzue aurkezpena osorik egoera ahalik eta modu errealenean imitatuz.
-
Behin guztia ongi prestatuta eta entseatuta dagoela ziurtatuta, iritsi da ordua beste gelara joan eta bertako ikasleei aurkezpena egitekoa. Zorte on!!!
Looking for a timeline maker?
Create timelines for projects, roadmaps, history, lessons, legal cases, and stories with Timetoast. Timetoast is a timeline maker for work, school, research, and stories.