Agintariak 22.jarduera

By Naia@07
  • 356 BCE

    Dido, Cartagoko erregina

    Dido, Cartagoko erregina
    Iturri greko eta erromatarretan, Dido edo Elisa de Tiro agertzen da Kartagoko sortzaile eta lehen erregina gisa, gaur egungo Tunisian. Haren ospea Virgilio poeta erromatarraren Eneidaren kontakizunari zor zaio batez ere. Tiro Matán I.aren alaba zen, eta bi anaia zituen: Pigmalion, Tiroko tronua jaso zuena, eta Ana txikia.
  • 52

    Vercingetorix, galiar buruzagia

    Vercingetorix, galiar buruzagia
    Vercingetorix auvernotarren buruzagia izan zen.Zesar erromatarraren aurkako azken gerran arrakastarik gabe galiarren burua izateagatik ezaguna da. Galiar tribu eta buruzagiak Julio Zesarren inbasioaren aurka elkartu zituen eta haren aurkako erresistentziaren gidari izan zen, Alesiako setioan errenditzera behartua izan zen arte, K.a.52.urtean. Vercingetorixi buruzko dokumentu historikoak urriak dira eta haien egiazkotasuna zalantzan jartzekoa, izan ere denak erromatar etsaiek idatzi baitzituzten.
  • 57

    Qin Shi Huang, Txinako emperadorea

    Qin Shi Huang, Txinako emperadorea
    Txuang Hsian Qineko azken erregearen semea zen eta Txao Txeng zuen jaiotza-izena. Hamahiru urte zituela egin zuten Qineko errege, eta K.a. 221ean Qin Shi Huang Ti aldarrikatu zuen bere burua. Administrazioa zentralizatu zuen, eta horretarako 36 barruti militarretan banatu zuen inperioa. Neurriak hartu zituen, halaber, legeak eta hizkuntza-molde guztiak bateratzeko. Txina batu ostean, Li Si lehen ministroarekin batera, erreforma andana abian jarri zuen batuketa iraunkor bihurtu nahian.
  • 60

    Bouddica, erregina zelta, Inglaterrako ekialdean

    Bouddica, erregina zelta, Inglaterrako ekialdean
    Budika Iceni tribuko britoi erregin bat izan zen.Britaniaren Erromatar okupazioan jazotako matxinadarik handienaren buruzagia izan zen, hain zuzen ere matxinada hau Neronen agintaldian gertatu zen, 60 eta 61 bitartean.Aurretik beste ahaleginak izan baziren ere Erromako Klaudio enperadoreak Britainiar uharteak behin betikoz inbaditzea erabaki zuen K.o.43. urtean. Bertako tribuetako batzuek matxinatuak jarraitu bazuten ere, beste batzuek erromatarrekin itunak sinatu eta haien aliatu bihurtu ziren.
  • 69

    Kleopatra, Egiptoar faraoia

    Kleopatra, Egiptoar faraoia
    Kleopatra izen bereko beste emakume batzuekin ez nahasteko, adituek Kleopatra VII.a Filopator deitzen diote Egiptoko erregina izan zen, Ptolomeo leinuko azkena. Bere anaia eta senar Ptolomeo XIII.arekin batera izan zen Egiptoko buru. Anaiaren aldekoak Kleopatra hiltzen saiatu ondoren, gerra zibila piztu zen.Julio Zesarrek Kleopatraren alde jo zuen, eta Ptolomeo garaitutakoan, Egiptoko gobernari bakarra bihurtu zuen Kleopatra. Zesarren hilketaren ostean, Marko Antoniorekin aliatu zen.
  • 100

    Julio Zesar, Erromatar dictadorea

    Julio Zesar, Erromatar dictadorea
    Gaio Julio Zesar Antzinako Erromako militarra eta politikaria izan zen.
    Galia menperatzean eta Britainia Handiko lehen inbasioarekin, Erroma Ozeano Atlantikoari begira jarri zuen eta garai guztietako militar handienetakotzat jotzen zuten. Errepublika Inperio bilakaeran ere parte hartze garrantzitsua eduki zuen. Hori guztia dela eta, hil ondoren, Senatuak ofizialki Erromako Jainko izendatu zuen.
  • 138

    Luzio Kornelio Sila, Erromako kontsula eta dictadorea

    Luzio Kornelio Sila, Erromako kontsula eta dictadorea
    Luzio Cornelio Sila Antzinako Erromako jeneral eta politikaria izan zen.Felix izengoitia hil ondoren eman zioten, borroketan zorionekoa zelako.Aristokraziaren familia batean sortu zen. Beste kargu batzuen artean, kuestore, pretore, legatu eta kontsul izan zen. Marioren armadarekin Numidiara joanik, Jugurta bere esku uztera behartu zuen Mauritaniako erregea eta horrek ospea eman bazion ere,Marioren errezeloa ere sortu zuen.
  • 340

    Ashoka, emperadore hindua

    Ashoka, emperadore hindua
    Asoka, Asoka Handia izenaz ezaguna, Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen, Bengala eta Afganistan arteko lurretan agintzen zuelarik. Nolabaiteko Indiaren fundatzailea kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen. Ashokaren aita Bindusara enperadore Maurya izan zen eta ama ofizialki Dharma bazen ere kondairak dio gortetik kanporaturiko Subhadrangi erreginaren semea zela.
  • 356

    Alejandro Handia, Macedoniako erregea

    Alejandro Handia, Macedoniako erregea
    Alexandro Handia Mazedoniako erregea izan zen K.a. 336 K.a. 323 bitartean, eta Antzinaroko buruzagi militar arrakastatsuenetarikoa.Gazterik eskuratu zuen Mazedoniako koroa, eta bere agintaldiko denbora gehienean konkistan jardun zuen. Bere bizialdian, garaiko inperiorik zabalenetako bat sortzea lortu zuen. Haren menpeko lurraldeak Peloponesotik Indiarainoko eremuak biltzen zituen. Estratega handia omen zen, eta ez zuen sekula porrotik izan guda zelaian.
  • 570

    Polikatres, Samoako (Grezia) tiranoa

    Polikatres, Samoako (Grezia) tiranoa
    Haren erorketak eragin handia izan zuen mundu grekoan. Egeo itsasoko irla grekoa da, Asia Txikiko kostaldearen parean, Miletotik gertu. Greziako Jonia hiria ere bazen, baina uharte-izaeragatik ez zioten Creso erregearen erreinuari men egin.Kristo aurreko 547. urtean Ciro II persiarraren parean erori zenean, Lidia Akemeniako inperioan sartu zuten.Harpago jeneral persiarrak banan-banan hartu zituen lurpean Greziako hiriak, eta Greziako gainerako herrialdeetako egoera politikoa nabarmen aldatu zen.
  • 883

    Ashurnasilpan ll, Asiriar erregea

    Ashurnasilpan ll, Asiriar erregea
    Asurnasirpal II.a K.a. 883tik K.a. 859ra Asiriako erregea izan zen. Ezaguna da kupidagabeko konkista militarrengatik eta Asiriar Inperioa sendotu izanagatik. Haren ekintza ospetsu eta dokumentatuenetako bat, Kalhu hiria sortzea izan zen, gaur egungo Nimrud, erresumako hiriburu bihurtu zuena.Tukulti-Ninurta II.aren seme eta ondorengoa. Tukulti-Ninurta II.aren erregealdian egin ziren kanpaina militarren ondorioz, Asurnasirpalek aski inperio handia jaso zuen.