-
-
-
-
Robinson Crusoe abentura-nobelen artean ezagunenetakoa da, klasiko bat bihurtu delarik. Defoek berehala idatzi zuen bigarren partea ere, Robinson Crusoeren azken abenturak (ingelesez, jatorrizkoan, The Further Adventures of Robinson Crusoe). Bigarren parteak, eta gerora idatzitako hirugarrenak, dena dela, ez zuten lehenengoaren inspirazioa eta adierazpen indarra erakutsi eta ez zuten hark adinako arrakastarik izan.
-
-
Mollen ama Newgate espetxean dagoen preso bat da. Bihotz oneko ama orde batekin nerabetzaro zoriontsua izan ondoren, etxe batera neskame bezala sartu eta etxekojaunaren semeetako batek haurdun utziko du. Handik ihes egin, eta nere anai ordearekin zorigaiztoko ezkontza bat izan ondoren, bere semeak abandonatu, eta Mollek bere xarma ahal bezainbeste aprobetxatu eta gizon aberatsen bat maitemintzen saiatuko da.
-
-
-
-
Entziklopediaren historia gizarteek jakitearekin egiten duten harremanarena da. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako mitoen bidez ahozko gizarteetan adierazten zen ezagutza biltzeko borondateak forma egonkorra eta agerikoa hartu ahal izan zuen idazketaren asmakuntzarekin. -
-
-
-
Voltairek idatzitako ipuin filosofikoa da. Testua Genevan plazaratu zuen, 1759ko urtarrilean. Hasieratik arrakasta handia izan zuen: egilea bizi zen bitartean hogei aldiz berrargitaratu zen. Frantsesezko literaturaren testu arrakastatsuenetariko bat da. Plazaratu eta hilabete geroago, sei mila ale salduak zituen; zifra horiek XVIII. menderako handiak dira.
-
-
-
Jean-Jacques Rousseau filosofoak idatzitako liburua da, XVIII. mendetik eragin handia izan duena pedagogia eta hezkuntzaren filosofian. Émile izeneko gazte eta bere irakaslearen arteko harremana deskribatzen du, haurtzarotik nerabezarora, aldi berean gizakiaren eta gizartearen arteko harremanari eta gizakiaren hezkuntzari buruzko bere ideiak azalduz.
-
-
-
-
-
-
-
-
-