Anagrama kolorez  letraz

Ikastolako historia

  • Gure Nahia sortu

    1968-1969 ikasturtean Arantxa Barandiaran andereñoak, 23 ikaslez osaturiko gela batekin, hasi zuen bere lana, GURE NAHIA izeneko ikastola sortu zen, gaur egun Intxaurrondo Ikastola denaren umekia izan zena.
  • Herrera eta Altzako ikastolekin elkartu

    1. urtean eta oztopo legal eta administratibo asko gainditu ondoren, Herrera eta Altzako ikastolekin elkartu zen, hiru ikastolek zituzten arazoen aurrean indar gehiago izango zutelakoan. “Junta kordinatzailea” sortu zen eta Herri Ametsa ikastola berria aurrera ateratzea izan zuen helburu
  • Zentro berria Ulian

    1979-1980 ikasturtean OHOko ikasleek zentro berria inauguratu zuten Ulian.Baina eskolaurreko ikasle txikiek hiru auzoetan jarraitzen zuten; orduan proposamen berri bat egin zen:hiru eskolaurreak bat egitea Herrerako lokaletan. Proposamen hau ez zuten onartu Intxaurrondoko gurasoek. Orduan, gaur egun “Intxaurrondo Ikastola” dena sortzea erabaki zuten bi eta sei urte bitarteko 51 ikasleekin. OHOko ikasleek Herri Ametsan jarraitu zituzten ikasketak.
  • Villa Urdintxora

    Ikasturte batez Don Boscoko lokaletan aritu ondoren, 1981-1982 ikasturtean Villa Urdintxora pasa zen, Intxaurrondon OHO euskaraz eskaini zezakeen zentroa eratzeko helburu nagusiarekin.
  • Sare publikoan sartu

    Intxaurrondo ikastola izan da urtetan zehar auzoan zegoen euskaraz ikasteko aukera bakarra, eta 25 urtez ikastetxe pribatu bezala aritu eta gero, Euskal Eskola Publikoaren legearen babesean, 1993ko maiatzean, Komunitate Autonomoan sare publikoan sartu zen beste 69 ikastetxeekin batera.