22. Jarduera

  • Ashurnasirpal ||
    883 BCE

    Ashurnasirpal ||

    Mesopotamiako Asirian lau hiri nagusi zeuden: Asur, Khorsabad, Nimnud eta Ninive.
    Lau horietako bat Tigris ibaiaren ertzean zegoen, gaur egungo Iraken. Errege batek hiriburu berria hantxe eraikitzea erabaki zuen, hiri hura garrantzi handirik gabeko gune administratibo txiki bat zenean. K.a. 884 - K.a. 859
  • Polikrates
    570 BCE

    Polikrates

    Anakreonte poeta lirikoa agintari baten gortean bizi izan zen. Era berean, Pitagoras matematikaria jaio zen uharte berean izan zen agintari gure pertsonaia ezkutua. 570-522
  • Alejandro Handia
    356 BCE

    Alejandro Handia

    Mesopotamiako Hamurabi erregeak lehen lege-bilduma idatzi zuen, Pariseko museoan erakusgai dagoen basaltozko zutarria. Hamurabiren ondoren, 1.400 urte inguru, Greziako Mazedonia lurraldetik zetorren armadak, Hamurabiren inperioaren hiriburua konkistatu zuen buruzagi ospetsu baten gidaritzapean. Urte gutxi geroago, konkistatzaile greziarra hiriburu hartan bertan hil zen. K.a. 336 - K.a. 323
  • Ashoka
    323 BCE

    Ashoka

    K.a. 323. urtean, Alexandro Handia hil zenean, India aldean utzitako lurrak Chandragupta Maurya enperadoreak konkistatu zituen. Mendebaldean bakea lortuta, Chandragupta Mauryak hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion. Haren bilobak, dinastiako hirugarren enperadoreak, India guztiaren lehenengo batasuna lortu zuen, eta nolabaiteko Indiaren fundatzailetzat hartzen da.
  • Lucio Kornelio Sila
    138 BCE

    Lucio Kornelio Sila

    Pertsonaia honek Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen K.a. 86. urtean, Lehen Gerra Mitridatikoari amaiera emanez. Era berean, Italiara itzultzean, Erromako lehen gerra zibila piztu zen. Erromako monarkiaren ondorengo aginte-moduan bi kargu garrantzitsu izan zituen
  • Kleopatra
    69 BCE

    Kleopatra

    Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena sarritan agertzen da Asterix eta Obelix komikietan. Politiko eta militar erromatar hark garaipen handiak lortu zituen, eta Egiptora ere iritsi zen. Han bertako faraoia kendu eta haren arreba jarri zuen agintean.