-
Mesopotamiako Asirian lau hiri nagusi zeuden: Asur, Khorsabad, Nimnud eta Ninive. Lau horietako bat Tigris ibaiaren ertzean zegoen, gaur egungo Iraken. Errege batek hiriburu berria hantxe eraikitzea erabaki zuen, hiri hura garrantzi handirik gabeko gune administratibo txiki bat zenean.
-
Anakreonte poeta lirikoa agintari baten gortean bizi izan zen. Era berean, Pitagoras matematikaria jaio zen uharte berean izan zen agintari gure pertsonaia ezkutua.
-
Mesopotamiako Hamurabi erregeak lehen lege-bilduma idatzi zuen, Pariseko museoan erakusgai dagoen basaltozko zutarria. Hamurabiren ondoren, 1.400 urte inguru, Greziako Mazedonia lurraldetik zetorren armadak, Hamurabiren inperioaren hiriburua konkistatu zuen buruzagi ospetsu baten gidaritzapean. Urte gutxi geroago, konkistatzaile greziarra hiriburu hartan bertan hil zen.
-
Virgilio poeta ezagunak latinezko erromatar literaturako poemarik garrantzitsuenetakoa idatzi zuen. Idazlan horretan, pertsonaia nagusiak Troiatik alde egin eta Erroma fundatu zuela kontatzen da. Bidean, ordea, Afrika iparraldeko hiri ezagun bateko erregina troiar iheslariaz maitemindu zen. Horregatik, amorante troiarrak bidaiari berrekin zionean, erreginak bere buruaz beste egin zuen.
-
K.a. 323. urtean, Alexandro Handia hil zenean, India aldean utzitako lurrak Chandragupta Maurya enperadoreak konkistatu zituen. Mendebaldean bakea lortuta, Chandragupta Mauryak hegoaldeko lurrak konkistatzeari ekin zion. Haren bilobak, dinastiako hirugarren enperadoreak, India guztiaren lehenengo batasuna lortu zuen, eta nolabaiteko Indiaren fundatzailetzat hartzen da. Budismoa inperioko erlijio ofizial bihurtu zuen eta indarkeriarik gabeko politikak bultzatu zituen.
-
Pertsonaia honek Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen K.a. 86. urtean, Lehen Gerra Mitridatikoari amaiera emanez. Era berean, Italiara itzultzean, Erromako lehen gerra zibila piztu zen. Erromako monarkiaren ondorengo aginte-moduan bi kargu garrantzitsu izan zituen.
-
Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu, eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.
-
Erromatar Inperioak 500 bat urte iraun zuen, K.a. 27. urtean hasita. Lehen enperadorearen aurretik agindu zuena sarritan agertzen da Asterix eta Obelix komikietan. Politiko eta militar erromatar hark garaipen handiak lortu zituen, eta Egiptora ere iritsi zen. Han bertako faraoia kendu eta haren arreba jarri zuen agintean.
-
- pertsonaia
-
Txinako Xi’an hiriko ondarerik ezagunena buztin gogortuz egindako armadaren irudiak dira. Enperadoreak, hil ondoren ere bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela pentsatuz, tamaina errealeko 6.000 zaldi eta gerlariren irudiekin lurperatu nahi izan zuen. Irudiek neurri naturala dute eta bakoitza desberdina da: biboteak, orrazkerak, gazteak, zaharrak, hainbat etniatako ezaugarriak... Beste lekuetan gertatu bezala, dinastia erori ondoren, nekazariek hilobiak arpilatu egin zituzten.
-
Ponpeiok Pompaelo (Iruñea) hiria sortu zuen herrixka zahar baten gainean. Ponpeio erromatar jeneralak, Kraso eta beste hirugarren batekin, lehen triunbiratua eratu zuen. Triunbiratuko hirugarren kide hura senatuko eskaileretan erail zuten
gero. Baina, aurrez, hirugarren kide horrek sekulako garaipena lortu zuen Alesian, Galia osoko armada batuaren aurka. Gainera, galiarren buruzagia preso hartu eta Erromara eraman zuen, jendaurrean erakusteko. Gero, lepoa moztu zion.