-
Ondarearen jatorria bildumazaletasunarekiko interesaren hasieran dago, iraganeko objektuak ondaretzat hartzen hastea ahalbidetu zuen. Ondoriorik nabarmenena museoen funtsa berez balioa zuten objektuekin areagotzea helburu zuen politika bat izatea izan zen.
XVIII.mendetik aurrera hasten da ondarea basbesteko eta kontserbatzeko beharra. -
Ondareari, agiri-balioa eratxikiko zaio. Kultura gisa ulertuko da. Ondareak gainerako izaki bizidunengandik bereizten gaitu, ondoz ondoko belaunaldiei adimen- eta jokabide-jarraibideak transmititzeko gaitasunagatik. Bere kultura sortzeko eta eraldatzeko ahalmena, kultura hori mugarik gabe hobetzeko. Kultura kontzeptuak elite sozialei prestigioa emateko eta bereizteko balio du, gizarte, herri, estatu edo nazio baten barruan. Eta baita munduko herriak sailkatzeko eta bereizteko ere.
-
Mendebaldeko munduan izaera administratiboa eta juridikoa hartu zuen. Kultura bakoitzaren berezitasunaren eta kultura-aniztasunaren aitorpena zabalduko da. Ondareak kultura-komunitate baten berezko kultura-nortasuna adierazten du, "guztion ondasuna" bihurtzen baita, eta herritarrek haien balioa handitzen dutenean soilik ondare bihurtuko da. Bere balioa, bere esanahiak eta ematen zaion funtzio sozialak zehazten dute. Ondarea identitatearekin, ekonomiarekin eta gizartearekin lotzen da.
-
Gero eta gehiego eskatzen da ondareak errentagarritasun ekonomikoa izatea, eta hori lortzeko moduetako bat turismo kulturala da. Kultura-turismo horrek eragin positiboa izan dezake eremu bateko ekonomian, eta kultura-ondarea berreskuratzeko, kontserbatzeko eta birgaitzeko pizgarri izan daiteke. Hiritar kritikoak garatzeko bidetzat hartu behar da. Gaur egun, museo batek zenbait onura izan behar ditu hau garatzeko.