-
ABC elkarteak kultur-etxea sortutakoan bertan hainbat ekintza eraman ziren aurrera. Orkestrak, antzerkiak, zinema...
-
Busturiako lehen dantza taldea. Ostera sortuko zen Irrintzi Alai Dantza taldearen aurrekaria. Herriko euskalzaletasuna pizteko lehen ekimena izan zen. 1958.urtera arte iraun zuen.
-
1960.urtetik aurrera herriaren topaleku izan zen. Bertan ikuskizunak eta kontzertuak ematen ziren arren, gutxi iraun zuten ekintza horiek, laster bertako gazteek Busturiako jaien antolakuntzaz jabetu zirelako. Kontzertu eta ikuskizun horiek jaialdietan prestatzen hasi ziren.
-
Goizeko Izarra desagertuta ere, dantzetarako zaletasuna herrian bizirik iraun zuen. Ekimen garrantzitsua izan zen beraz Irrintzi Alairen sorrera, gaur egun elizateko dantza taldea izaten jarraitzen duelako. Oso aktiboki parte hartzen du herriko kulturgintzan.
-
Gizarte-etxearen sorrerarekin, herriko gazteek gero eta pisu handiagoa lortu zuten herrian. Hortik gutxira jaiak antolatzeko eskumena lortu zuten, kutsu euskalzalea erantziz.