-
Espainian izandako gerrari deritzo Karlistaldia, eragin nabarmena izan zuena Euskal Herrian. Arrazoi askoren artean, liberalismoaren aurkako altxamendua izan zen batez ere, bertako lurra banatzeko era eta instituzioak babesteko, besteak beste. https://www.youtube.com/embed/oBgT5W3ftnU
-
-
I Karlistadan aurreko euskal mundu nekazariaren gainbehera marka nagusienetakoa bada, II Karlistadaren ostean desagertzen hasiko da, mundu nazionalista garaikide batean urtzeko. Dena den, lehenengoan bezala, lurrak eta usadioak ulertzeko bi mundu erabat ezberdin kontrajarri ziren honetan ere. Antzinako Erregimenak (feudala) liberalismoaren kontra talka egin zuen, herri xehearen pobrezia ekarriz eta elkartasun sareak apurtuz kasu hagitzetan.
-
-
Eusko Alderdi Jeltzalearen bitartez gorpuztu zen esparru politiko hau, foruen aldeko sentimendu batetik abiatu zen adierazpide desberdinekin. Izan ere euskal lurraldeei zegozkien eskubideetan oinarriturik euskal ikuspegi nazional batetara, hainbat politikarik egin zuten jauzi. Horien artean, Arana anaiak, Luis eta Sabino eta euren jarraitzaileak.
-
Argazkia: Eibarko Udaletxea 1931ko apirilaren 14an
-
Bartzelona erori eta errepublikaren porrotaren ondoren, Agirre lehendakariak eta bere gobernuak erbestera joan behar izan zuten. Kalkulatzen Frankismoan zehar 5oo.ooo pertsonak alde egin zutela Espainiako Estatutik. Horietatik batzuk bueltatu ziren, baina beste asko Europan eta Amerikan zehar geldituko dira barreiaturik, betirako. Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren bilera Parisko erbestean, 1946
-
-
Gerra zibilak izugarrizko luzapena izan zuen Francoren diktadurarekin.
-
-
-
-
Ezaguna da esaterako 1974ko Greba Orokorra: Amnistia, askatasun eta soldata-hobekuntzen erreklamaziopean, 200.000 langile inguru mobilizatu zituen grebak euskal lurraldeetan.
-