XVIII.MENDEKO LITERATURA

  • Period: Jan 1, 1400 to Dec 31, 1400

    1400

  • Dec 14, 1400

    XV. mendean euskal arrantzaleek baleak ehizatzen zituzten

    XV. mendean euskal arrantzaleek baleak ehizatzen zituzten
    XV. mendean hasita, eta agian lehenago ere, euskal arrantzaleek Labadorren eta Ternuan baleak ehizatzen zituzten. Jarduera honek onura ekonomiko handia ekarri zion Euskal Herriari.
  • Period: Jan 1, 1500 to Dec 31, 1500

    1500

  • Dec 14, 1500

    XVI-XVII mendeetan baleen ehizaren gainbehera

    XVI-XVII mendeetan baleen ehizaren gainbehera
    XVI-XVII.mendeetan, Labadorren eta Ternuan 9000 pertsona inguru murgildu ziren arrantzatzeko. Denboraren poderioz indarra galdu zuen balearen ehizak, hala ere, Ameriketako iparraldeko kostak beste arrain batzuen harrapaketarako ohiko urak ziren euskal arrantzaleentzako.
  • Dec 14, 1539

    Jesuiten Lagundiaren sorrera

    Jesuiten Lagundiaren sorrera
    1539an, Trentoko Kontzilioaren ondorioz San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia (Jesuitak). Talde honek printzipio doktrinal nagusiak jasotzeaz aparte, modu berezian landu zituen irakaskuntza esparruko zereginak. Jesuiten eraginez hainbat ikastetxe eta unibertsitate sortu zen gure inguruan eta munduan zehar ere.
  • Dec 14, 1545

    Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu

    Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu
    1545-1563 bitartean,Trentoko kontzilioan hartutako erabakiengatik Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu zuen. Elizkizunetako atal batzuk (sermoiak esaterako) eta dotrina euskaraz ematen ziren Euskal Herrian.
  • Period: to

    1600

  • Period: to

    ILUSTRAZIO GARAIA / ARGIEN GARAIA

    XVII. eta XVIII. mendeen artean Argien Garaia edo Ilustrazioa izeneko mugimendua garatu zen Europa osoan zehar, batez ere Alemania, Frantzia, Erresuma Batuan...
    Euskal Herrian, modu mugatuan, joera ideologiko eta kultural honen eragina eman zen.
  • DESKARTES

    DESKARTES
    Ilustrazioak espiritismoaren tradizio filosofikoak jaso eta arrazionalismoa gainditu zuen.
    Deskartesek ( (La Haye en Touraine, 1596 - Stockolm, 1650) eraikitako kezka metodikoa bizitzaren arlo guztietara zabaldu zen.
  • SPINOZA

    SPINOZA
    Spinozak (Amsterdam, 1632 - Haga, 1677) gizakiak aske izateko daukan modu bakarra ezagutzara iristea dela ezarri zuen. Determinista izanik ere, politikan demokrazia eta pentsamendu- eta iritzi-askatasunaren alde zegoen
  • JOHN LOCK

    JOHN LOCK
    Erresuma Batuan John Lockek (Wrington, 1632 – Essex, 1704) gizakiak naturaz aske eta berdinak direla eta berezko eskubideak dituztela adierazi zuen. Eskubideok babesteko erarik egokiena kontratu soziala edo gobernu zibila eratzea proposatu zuen.
  • Joanes Etxeberriren jaiotza

    Joanes Etxeberriren jaiotza
    1668an jaio zen Saran (Lapurdi). Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen eta ondoren Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. "Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco" lana idatzi zueneta baita hiztegi, bat ere, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela
  • Pedro Ignazio Barrutiaren jaiotza

    Pedro Ignazio Barrutiaren jaiotza
    Pedro Ignazio Barrutia Aramaion jaio zen 1682an eta Arrasaten hil zen 1759an 77 urterekin.
    Idazle hau ezaguna da gehienbat antzerkia idazteagatik, eta hainbat obra egiteagatik nahiz eta bakarra izan famatua.
    Elizgizona zen Aramaioko herrian eta baita Arrasateko izkribaua.
    Esan bezela, bere lan famatuena 1711 eta 1752 bitartean idatzi zuen “Acto para la Nochebuena” izenburuaz.
    Erderatik euskarara aldaturiko obra da
    Beste lan batzuk:
    +Teatro zaarra. Gabonetako ikuskizuna. Gabon-sariak
  • Glorious Revolution Iraultza

    Glorious Revolution Iraultza
    Erresuma Batuan 1688an Glorious Revolution iraultza egon zen eta horren ondorioz demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak jarri ziren.
  • Manuel Larramendiren jaiotza

    Manuel Larramendiren jaiotza
    Manuel Larramendi, Aita Larramendi bezala ere ezagutua, 1690an Andoainen jaio zen idazle jesuita izan zen.
    Euskararen defendatzaile sutsua zen eta kultura handiko gizona zenez, jarraitzaile anitz izan zituen. Bere idazlan gehienak gaztelania jasoan egin zituen; euskaraz egindakoak ere txukuntasun handikoak baziren ere.Garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen.
  • Period: to

    1700

  • Borboitarren lehen aldia (1700-1708)

    Borboitarren lehen aldia (1700-1708)
    1700-1808 urteen bitartean Borboitarren lehen aldian eman zen.Oro har, joera zentralista,Ilustrazioaren ondorio izan zena Despotismo Ilustratuarekin batera, nabarmena zen.
  • Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1713/15)

    Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1713/15)
    Espainiako Ondorengotza Gerra (1701-1715) Espainiako koroaren oinordekotza zela eta, gertatutako nazioarteko gatazka armatua izan zen.
    Tronua austriar dinastia izatetik borboiena izatera igaro zen; Karlos II.a, azken errege austriarra izan zena, 1700.urtean hil eta Frantziako Filipe Boiboikoa, Anjouko dukea, egin zen errege. Azken hori berehala egin zen ezagun erresumaren indar politiko osoa zentralizatzeko zuen nahiagatik.
  • XVIII. mendean Jesuitek eragin handia hainbat esparrutan

    XVIII. mendean Jesuitek eragin handia hainbat esparrutan
    XVIII. mendean Jesuitek eragin handia izan zuten garaiko kulturan, gizartean, finantza giroetan eta maila politikoan (Talka egin zuten erresumaren interesekin Ameriketan zuten ustiaketagatik). Interes desberdinak zituzten taldeek (absolutistek, jansenistek eta filosofo ilustratuek) bat egin zuten beraien aurka eta presioa egin zuten Jesuiten Lagundia sozialki baztertzeko.
  • Larramendik XVIII.mendean Larramendismoa bultzatu zuen

    Larramendik XVIII.mendean Larramendismoa bultzatu zuen
    Larramendismoa foruak galtzearen ondorioz sortu zen. Larramendismoaren korronte ideologikoa XVIII. mendearen lehenengo zatian garatu zen, eta andoaindar idazlea izan zen korronte horri izena eman ziona. Ezaugarri nagusiak omdoregoak ziren :Gipuzkoako foruen defentsa, Foruak Gipuzkoako lege berezitzat defendatzea eta Foruen defentsa aldarrikatzailea.
  • Euskal idazle askoren jarduna elizgizonen beharrak asetzeko egin zen

    XVIII.mendean garaiko euskal idazle askoren jarduna tokian tokiko apaizek eta eleizgizonek zeuzkaten beharrak asetzeko egin zen. Beste alde batetik, eten barik eman ziren argitara jende xehearentzako dotrinak eta debozio liburuak.
  • Agustin Kardaberazen jaiotza

    Agustin Kardaberazen jaiotza
    Agustin Kardaberaz,1703ko abenduaren 29an Hernanin jaio zen. Euskal idazle eta teologoaren gehienbat gipuzkeraz eta zertxobait bizkaieraz idatzi zituen. Lanen inguruan, esan genezake, batez ere, gai erlijisoa jorratzen zutenak idatzi zituela.
    Baita, Bilboko eta Oñatiko unibertsitateetako irakaslea izan zen.
  • Antolaketa Berrirako Dekretuak

    Antolaketa Berrirako Dekretuak
    1707.urtetik aurrera argitaratu ziren “Antolaketa Berrirako Dekretuetan” Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcaren egoerak guztiz aldatuko zituzten dekretuak.
  • Sebastian Mendibururen jaiotza

    Sebastian Mendibururen jaiotza
    Oiartzunen jaio zen 1708an eta Italian zendu zen 74 urterekin.Euskal idazlea eta jesulaguna izan zenak,Iruñean egin zituen filosofiako eta teologiako ikasketak. Bestalde, Nafarroako herrietan ibili zen predikari lanetan eta misioak egiten. Hizlari fama handia lortu zuenez gero Euskal Zizeron ezizena jarri zioten.Karlos III.ak 1767an jesuitak Espainiatik kanporatzean,Italian erberteratu zen eta bertan bizi izan zen geroztik.Goi-nafarrera erabiltzen zuen idazterakoan, Larramendiren eragina nabarme
  • Joannes Etxeberrik "Escuararen hatsapenac" argitaratu

    Joannes Etxeberrik "Escuararen hatsapenac" argitaratu
    1712an, "Escuararen hatsapenac" idatzi zuen. Saiakera elebiduna zan zen, euskaraz eta latinez idatzitako euskararen apologia-lana.
  • Utrecheko hitzarmena

     Utrecheko hitzarmena
    Espainiako errege berriak Filipe V.a izenarekin agindu baino lehenago eman zen.Hitzarmenagatik,Espainiak munduan zehar sakabanatuta zituen kolonia ugari beste erresuma batzuen esku utzi behar izan zituen. Ternuako portuak erabiltzeko zuen lehentasuna galdu zuen eta euskal baleazaleentzat kalte izugarria izan zen. Baita ere, betirako galdu zuen Herbereetako lurraldeekin zuen lotura galdu zuen Espainiak, Germaniako inperioaren ardurapean utziz.
  • Joannes Etxeberria Hego Euskal Herrian mediku

    Joannes Etxeberria Hego Euskal Herrian mediku
    1713-1722 bitartean Joannes Hego Euskal Herrira joan zen eta Berako udalarekin sinatu zuen bere lehen kontratua mediku bezala.
  • Ondorengotza Gerra eta Euskal lurraldeak

    Ondorengotza Gerra eta Euskal lurraldeak
    Ondorengotza Gerraren ondoren, Espainiako hainbat lurraldetan jokabide desberdina ekarri zuen: Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, Filipe V.aren alde egin zutenez, eutsi egin zioten euren foru egoerari.
  • Filipe V.ak barneko mugak kostaldera eraman

    Filipe V.ak barneko mugak kostaldera eraman
    1718an, Filipe V.ak barneko mugak kostaraino eraman zituen euskal burgesiaren eskaerari erantzunez. Aldaketa horrek izugarri altxatu zituen lehengai batzuen prezioak eta herri xehea matxinatu egin zen.
  • "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" (Joannes E.)

    "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" (Joannes E.)
    1718an, Joannes Etxeberrik "Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna" idatzi zuen, Lapurtarren Biltzarrari egindakoa.
  • Kardaberaz Jesusen Lagundian sartu zen

    Kardaberaz Jesusen Lagundian sartu zen
    1721an Jesusen Lagundian sartu zen Iruñean eta Valladoliden ikasten egon ondoren. 26 urterekin apaiz egin zen. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatika irakasle izendatu zuten, eta garai hartan hasi zen hizlari gisa ospe handia hartzen.
  • Immanuel Kant

    Immanuel Kant
    Immanuel Kantek (Könisberg, 1724 - 1804) Alemaniako eta mendebalde osoko filosofia, orokorrean, materialismoaren eta positibismoaren bidean jarri zuen. Teoria mailan bere garaiko gertaera asko sustatu zituen: Frantziako Iraultza, Ameriketako Estatu Batuen independentzia...
  • Joannes Jesusen Lagundiko kide batzuen mediku

    Joannes Jesusen Lagundiko kide batzuen mediku
    1725eko urrian Azkoitiko mediku ageri zen. Bezeroen artean Jesusen Lagundiko kideak aurkitzen ziren, haien artean Kardaberaz eta Larramendi.
  • Filipe V.ak euskal komertziante talde bati salerosketak egiteko baimena eman

    Filipe V.ak euskal komertziante talde bati salerosketak egiteko baimena eman
    1. urtean Filipe V. Borboikoak euskal komertziante talde bati Venezuelan salerosketak egiteko baimena eman zion. Hori horrela. talde horrek herrialde hartako Cumaná, Margarita eta Trinidad lurraldeetako produktuak eskuratzeko aukera izan zuen.
  • Gipuzkoar konpainia

    Gipuzkoar konpainia
    1728-1785 bitartean, Caracasko Gipuzkoar Konpainia egon zen, non Venezuelarekiko merkataritzaren monopolioa zuen. Dirudienez, horren eraginez sortu ziren Euskal Herrian hainbat ekintza kultural; horien artean, “Euskalerriaren Adiskideen Elkartea”
  • Larramendik "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen

    Larramendik "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen
    1728an "De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España" argitaratu zuen. Euskara Espainiako jatorrizko hizkuntza bakarra dela defendatu nahi du. Larramendiren ustez, euskaldunak dira espainiarrik petoenak, garbienak. Tubalismoa da agertzen duen ideietako bat.
    **Tubalismoa iberiar eta euskal historiografiaren adarra da. Bere ezaugarri nagusia euskal herriari (eta honekin batera, iberiarrei) jatorri mitikoak (Tubal, Noeren iloba) ematea zen.
  • Larramendik “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” idatzi

    Larramendik “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” idatzi
    1729an “El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada” (Ezina, egina) argitaratu zuen; euskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua dela esan daiteke. Garai hartako jakintsuen artean oso zabaldua zen ideia baten arabera, hebreerak, grekoak, latinak eta beronen eratorriek bakarrik zuten gramatika bat. Euskara bezalako hizkuntzak, berriz, jende ezjakinaren hizkerak ziren. Horiei erantzunez idatzi zuen liburu hau Aita Larramendik.
  • Frantzisko Xabier Munibe Idiakezen jaiotza

    Frantzisko Xabier Munibe Idiakezen jaiotza
    Frantzisko Xabier Munibe Idiakez, tituluz Peñafloridako kondea,Azkoitian jaio zen 1729an eta Bergaran hil zen 1785ean 56 urterekin.Euskal idazle eta musikagilea zenak,
    Euskal Herrian Ilustrazioaren ideiak zabaldu nahian
    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.
    Azkoitiko jesuitekin egin zituen lehenengo ikasketak baina ondoren, Tolosara joan zen zientzia ikasketak egitera arte ederretan prestatzen zelarik. Euskal Herrian izandako Ilustrazioko eredua da Munibe.
  • Euskaldunak eta monopolioa

    Euskaldunak eta monopolioa
    1730-1785. urteen artean euskaldunek monopolioa izan zuten Venezuelako lurralde batzuetan ingelesak eta holandarrak baztertuz. Batez ere, tabakorriaren eta kakaoaren garraioaz arduratu ziren. Bertako bizitza politikoan eta militarrean eragina izan zuten eta korso patentea euki zuten hango itsasoetan garraiatzen ziren merkantzien gainean.
  • Kardaberaz Loiolara bizitzen joan zen, inguruetan predikari lanak eginez

    Kardaberaz Loiolara bizitzen joan zen, inguruetan predikari lanak eginez
    1736an Loiolan jarri zen bizitzen eta bertatik Gipuzkoako eta Bizkaiko herrietara abiatzen zen predikari.
  • Larramendik “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu

    Larramendik “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu
    1745ean “Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin” argitaratu zuen. Espainiako Errege Akademiaren Autoritateen Hiztegia argitaratu berria zela, Larramendik oso-osorik euskaratu nahi izan zuen, erdaldunak euskal hizkuntzaren aberastasunaz konbentzitzeko. Herriz herri galdetuz eta liburuak arakatuz hitz andana bildu zuen.
  • Euskaldunek Ameriketako lurren pribilegioak galdu

    1749an izan ziren matxinada batzuen ondoren euskaldunek herrialde hartan, Caracasen, zituzten erregaliak(pribilegioak) eten egin ziren.
  • Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers (1751-1772)

    Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers (1751-1772)
    Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers (1751-1772) izeneko lana. Denis Diderotek (Langres, 1713 - Paris, 1784) eta Jean D'Alembertek (Paris, 1717 - 1783) zuzendu zuten. Lan honetan garaiko ezagutza oso-osorik hartzea zuten helburu. Inguruan,Parisen, garaiko filosofo, pentsalari eta politikaririk garrantzitsuenak elkartu ziren: Montesquieu baroia , J. J. Rousseau , Voltaire (, Talde hosustatu zuen absolutismoaren oinarrien aurkako borroka Parisen.
  • Larramendik “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu

    Larramendik “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu
    1754an, “Corografia de Guipuzcoa edo Corografía o descripción general de la muy noble y leal Provincia de Guipúzcoa” argitaratu zuen Aita Larramendik. Gipuzkoako geografia eta bertoko herritarren ohiturak, jantziak, dantzak, hizkuntza eta ogibideak azaltzen dituen lan etnografikoa.
  • Larramendik “Sobre los fueros de Guipúzcoa” argitaratu

    Larramendik “Sobre los fueros de Guipúzcoa” argitaratu
    1756-1758 bitartean, “Sobre los fueros de Guipúzcoa” bere garaian ezin argitaratu izan zen saio politikoa izan zen. Pirinioko Herrialde Batuak izeneko egitasmoaren alde hitz egiten du, non zazpi euskal lurraldeak estatu aske batean batuko ziren. Bere batzar nagusian, diputatuek euskaraz jakitea nahitaezkoa izanen zen.
  • Jesuitak Portugaletik egotziak izan ziren Vaticanora bidaliz.

    Jesuitak Portugaletik egotziak izan ziren Vaticanora bidaliz.
    1758-1759. urteetan Pombaleko markesak Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietako lurretan zeudenak Vaticanora bidali zituen.
  • Joera zentralistako ideiak eta zerbitzuen garapen

    Joera zentralistako ideiak eta zerbitzuen garapen
    1759-1788 bitartean Karlos III.ak tronuan zegoela gauzatu zituen joera zentralistako ideiak, estatu barruko komunikabideak, administrazioaren zerbitzuak eta posta garatuz.
  • Kardaberazek "Catecismo" obra itzuli

    Kardaberazek "Catecismo" obra itzuli
    Aita Asteteren "Catecismo" obraren itzulpena eman zuen argitara 1760an
  • Kardaberazek euskarari buruzko lehen obra argitaratu zuen

    1761 amaieran, euskarari buruzko lehen obra eman zuen argitara: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac. bederatzi ataletan banatua da eta euskara goraipatzeaz gainera erlijiorako zein hizkuntza egokia den azaltzen zuen.
  • Kardaberazek Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra argitaratu zituen

    Kardaberazek Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra argitaratu zituen
    Loiolako Ignaziori buruzko hiru obra plazaratu zituen 1761ean: "Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoac bere Egemplo, ta Doctrinaquin: edo Egercicioen IIen partea", "Aita San Ignacioren Egercicioen III garren Partea eta "Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean, orien lau asteetako Meditacio laburrac, edo Egercicioen laugarren partea".
  • jesuitak Frantziatik egotziak izan ziren, jabetza gabe utziz

    jesuitak Frantziatik egotziak izan ziren, jabetza gabe utziz
    Frantziako Luis XV.ak, kolonietako diruak bidegabe erabili zituztela eta, Frantziako lurretik egotzi eta jabetza gabe utzi zituen Jesuitak.
  • Jauntxoek baserritarrak prezioak jeistera behartzearen ondoriozko matxinadak

    Jauntxoek baserritarrak prezioak jeistera behartzearen ondoriozko matxinadak
    1. urtean, Gipuzkoan, jauntxoek baserritarrak zerealen prezioa merketzera derrigortu zituzten eta ondorioz hainbat matxinada eman ziren, esate baterako Azpeitian, Donostian, Tolosan, Bergaran,...
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País)

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País)
    Filipe V.aren eta Karlos III.aren garaian,eskualderik eskualde aurrerakuntza, esperientzia zientifikoak eta goi-mailako irakaskuntza sustatzearen alde agertu ziren erregeok. Hori horrela, Azkoitiko Zalduntxoek, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten. Peñafloridako kondeak, Narrosko markesak eta Manuel Ignacio Altunak, Karlos III.aren onespenaz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan artea, zientzia eta arte ederrak sustatzeko erkundea sortu zuten.
  • Jesuiten kanporaketa

    Jesuiten kanporaketa
    1767an Karlos III.ak Jesuitak kanporatu zituen Espainiatik. Konpainiaren jabetza guztiak inkautatu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen.
    Agustin Kardaberazek Italiara jo behar izan zuen beste jesuitekin batera.
  • Kardaberazen heriotza

    Kardaberazen heriotza
    1770ko urriaren 18an hil zen Bolonian(Italia). Hil ondoren berak plazaratu gabeko hainbat obra argitara eman ziren.
  • Wolframioaren aurkikuntza

    Wolframioaren aurkikuntza
    Bergarako Erregeren Mintegian, kimika, minerologia eta burdingintza aztertzeko 1771 sortu zen erakundean, Elhuyar anaiek wolframioa aurkitu zuten.
  • Jesusen Konpainiaren indargabetzea

    Jesusen Konpainiaren indargabetzea
    1773.ean, aita santu izendatu berriak, Clemente XIV.ak, Jesusen Konpainia indargabetu egin behar izan zuen.
    Egoera honek bultzatuta, Jesuita askok erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egin behar izan zuten, hala nola: Italian, Errusian eta Prusian.
  • Independentzia Gerra

    Independentzia Gerra
    I775-1783- urteen bitartean Ipar Ameriketako kolonietan independentzia gerratea eman zen
  • Frantziar Iraultzako oinarriak

    Frantziar Iraultzako oinarriak
    1789-1799 bitartean, Frantziar Iraultzan, oinarri nagusia aristokraziaren eta elizaren aurka joatea zen. Horrela hiritarren kontzeptua garatu zen eta demokrazia unibertsalaren printzipioa nagusitu zen. Bestalde, estatu-nazioaren ideia indartu zen berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat…)
  • “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”-ren aprobazioa

    “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”-ren aprobazioa
    1789an Frantziako Iraultzak indar handia hartu zuen eta urte horretan aprobatu zuten “Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa”.
  • Frantzian Errepublika sistema-politikoaren ezarpena

    Frantzian Errepublika sistema-politikoaren ezarpena
    1792an, hainbat gora-beheraren ondoren, monarkia saihestu eta Errepublika ezarri zen.
  • Napoleon Bonaparteren agintea

    Napoleon Bonaparteren agintea
    1799an Napoleon Bonapartek agintea indarrez hartu zuen iraultzaren printzipio batzuetan oinarrituta. Bestalde, Europan zegoen oreka eta joko politiko-militarraren arauak goitik behera aldatu zituen.
  • Period: to

    1800