XVIII. mendeko literatura

  • Jan 7, 1400

    XV. mendean euskal arrantzaleak baleak ehizatzen hasi ziren

    XV. mendean euskal arrantzaleak baleak ehizatzen hasi ziren
    XV. mendean inguru hasita, euskal arrantzaleek Labadorren eta Ternuan baleak ehizatzen zituzten. Jarduera honek onura ekonomiko handia ekarri zion gure herriari, eta XVI eta XVII. mendeetan arrantza mota honek 9.000 pertsona inguru bildu zituen Euskal Herriko kostetan jarduera honetan.
  • Jan 7, 1500

    Balearen ehizaren gainbera XVI-XVII mendeetan

    Balearen ehizaren gainbera XVI-XVII mendeetan
    Denborak aurrera egin ahala, balearen ehizak indarra galdu zuen Ameriketako iparraldeko kostak beste arrain batzuen harrapaketarako ohiko urak ziren gure arrantzaleentzako, beraz, hemengo urak alde batera utzi eta bertara joatea erabaki zuten.
  • Jan 8, 1539

    Trentoko kontzilioaren ondorioak

    Trentoko kontzilioaren ondorioak
    Trentoko kontzilioaren ondorioz:
    - Elizak tokian tokiko hizkuntzetan erlijio gaiak sustatzen jarraitu zuen. Horrela, Euskal Herrian elizkizunetako atal batzuk eta doktrina batzul euskeraz ematen jarraitu ziren.
    - Apaiz eta elizgizon batzuek idazle askoren jarduna eman ziren, doktrinak eta deboziozko liburuak argitara emanik.
    - Jesusen Lagundia Sortu zen (Jesuitak)
  • Jan 8, 1539

    Jesusen Lagundiaren sorrera (Jesuitak) Trentoko kontzilioaren ondorio bezala

    Jesusen Lagundiaren sorrera (Jesuitak) Trentoko kontzilioaren ondorio bezala
    1539an, Trentoko Kontzilioaren ondorioz San Ignazio Loiolakoak sortu zuen Jesusen Lagundia (Jesuitak). Talde honek printzipio doktrinal nagusiak jasotzeaz aparte, modu berezian landu zituen irakaskuntza esparruko zereginak, prestakuntza intelektual handia baitzuten. Jesuiten eraginez hainbat ikastetxe eta unibertsitate sortu zen gure inguruan eta munduan zehar ere.
    Beste idazle jesuita batzuk Kardaberaz, Mendiburu, Basterretxea, Meagher, etab izan ziren.
  • Jan 8, 1540

    Jesuiten kontrako taldeak

    Jesuiten kontrako taldeak
    Jesuiten sorrerarekin bat, Espainian eta beste herrialde batzuetan interes desberdinak zituzten taldeak sortu ziren hauei aurre egiteko. Jesuitek garaiko kulturan, finantza giroetan eta maila politikoan eragin handia zutela ikusirik, hainbat absolutista, jansenista eta filosofo ilustratu batu egin ziren hauek baztertzeko ahaleginean.
  • Period: to

    Ilustrazio Garaia edo Argien Garaia

    Europa osoan zehar garatu zen mugimendu hau, batez ere Alemania, Frantzia eta Erresuma batuan.
    Nahiz eta Euskal Herrian honi buruzko aipamena txikiagoa izan, badago joera kultural eta ideologiko honen eragina baieztatzen duten hainbat froga.
  • Spinoza

    Spinoza
    Spinozak (Amsterdam, 1632 - Haga, 1677) gizakiak aske izateko duen modu bakarra ezagutzara iristea dela uste zuen, eta hau biztanleen artean zabaltzen saiatu zen. Honi determinismoa deritzo, eta politikan demokrazia eta pentsamendu eta iritzi askatasunaren alde zegoen.
  • John Locke

    John Locke
    Erresuma Batuan, aldiz, John Lockek (Wrington, 1632 – Essex, 1704) gizakiak naturaz aske eta berdinak direña eta berezko eskubideak dituztela adierazi zuen. Kontratu soziala edo gobernu zibila eratzea eskubide horiek babesteko erarik egokiena zela uste zuen, beraz, azken honen eraketa proposatu zuen.
  • Descartes

    Descartes
    Enpirismoa arrazionalismoaren gainetik jarri zenean, Descartesek (La Haye en Touraine, 1596 - Stockolm, 1650) ekarritako kezka metodikoa bizitzaren arlo guztietara zabaldu zen Ilustrazioa ematen zen tokietan, horrela, enpirismoaren tradizio filosofikoa jasoz.
  • Joanes Etxeberri Sarakoa

    Joanes Etxeberri Sarakoa
    Joanes Etxeberri Sarakoa idazlea 1668. urtean jaio zen Saran eta 1749. urtean hil zen Azkoitin.
    Berak idatzitako hainbat obra honako hauek dira:
    - Escuararen hatsapenac
    - Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna... (1718. urtean idatzitako eskutitz bat)
    - Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco (gramatikazko liburu bat)
  • Pedro Ignazio Barrutia

    Pedro Ignazio Barrutia
    Pedro Ignazio Barrutia 1672. urtean jaio zen Aramaion, eta 1759. urtean hil Arrasaten.
    Hainbat antzerki obra idatzi zituen, besteak beste:
    - Teatro zaarra. Gabonetako ikuskizuna. gabon-sariak. El borracho burlado (1965, Auspoa)
    - Gabonetako ikuskizuna - Acto para la Nochebuena
    (1983, Arabako Foru Aldundia)
  • Glorious Revolution Ingalarretan

    Glorious Revolution Ingalarretan
    1. urtean Glorious Revolution Itaultza eman zen Erresuma Batuan, eta ondorio bezala, demokrazia parlamentario modernoaren oinarriak ezarri ziren bertan.
  • Larramendiren lanak

    Larramendiren lanak
    Aita Manuel Larramendik idatzitako lanetako batzuk honako hauek dira:
    - Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin (1745)
    - De la Antigüedad y universalidad del Bascuence en España (1728)
    - Discurso histórico sobre la antigua famosa Cantabria (1736)
    - Sobre los fueros de Guipuzcoa (1756-58, 1983)
    - Gutuna (1747)
  • Aita Manuel Larramendi

    Aita Manuel Larramendi
    Aita Manuel Larramendi 1690. urtean jaio zen Andoainen, eta 1766. urtean hil Azpeitian, eta idazle jesuita izan zjen.
    Bere idazlan gehienak gaztelaniaz jasoak izan dira, nahiz eta euskerakoak ere idatzi, hizkuntzaren defendatzaile sutsua baitzen.
    Garai horretako idazle askoren oinarri bezala ageri izan da.
    Bere idazlanetan ageri ziren gaia Gipuzkoako foruen defentsa zen gehienbat.
  • Joera zentralista

    Joera zentralista
    Ilustrazioaren ondorio izandako Despotismo Ilustratuarekin batera, Borboitarren lehen aldian nabarmen izandako ezaugarrietako bat joera zentralista izan zen. Mende honetan Karlos III.ak gauzatu zituen bere agintaldian ondoen printzipio hauek guztiak: estatu barruko komunikabideak, administrazioaren zerbitzuak eta posta garatu zituen. Berak bota zituen jesuitak Espainiatik 1767. urtean.
  • Absolutismoaren amaiera

    Absolutismoaren amaiera
    Zientzialari eta pentsalari askok entziklopedismoaren bitartez erregetzaren oinarri sagaratuak suntsitu zituzten eta, beste alde batetik, René Descartesen eta ondorengo filosofoen idealismoak sakon eragin zuen gizartearen alderdi guztietan. Faktore hauek kontuan izanik, absolutismoaren ideia gainditutzat jo zen.
  • Espainian Ondorengotza Gerra (1701-1715)

    Espainian Ondorengotza Gerra (1701-1715)
    Espainiako koroaren ondorengoa nor izango zen eta, Espainian Ondorengotza Gerra (1701-1715) gertatu zen. Gerra hau nazioarteko gatazta armatua izan zen, eta 15 urte iraun zuen.
    Tronua austriar dinastia izatetik borboiena izatera igaro zen; hau da, Karlos II.a, azken errege austriarra izan zena, 1700.urtean hil eta Frantziako Filipe Boiboikoa, Anjouko dukea, egin zen errege. Azken hau berehala egin zen ezagun herritar guztien artean erresumaren indar politiko osoa zentralizatzeko zuen nahiagatik.
  • Agustin Kardaberaz

    Agustin Kardaberaz
    Agustin Kardaberaz 1703. urtean jaio zen Hernanin, eta 1770. urtean hil Bolonian (Italian).
    Erlijioari buruzko hainbat idatzi egin zituen:
    - Christauaren Vicitza edo orretarako Vide erreza bere amabi Pausoaquin (1744)
    - Ondo iltcen icasteco ta ondo iltcen laguntceco egercicioak (1762)
    - Jesus, Maria ta Joseren devociñoco Libruchoric atararico devociño batzuc (1763)
    Hortaz aparte, erretorikazko lan bat ere egin zuen: Eusqueraren Berri onac (1761)
  • Suzesio Gerratearen ondorioak

    Suzesio Gerratearen ondorioak
    FIlipe V.a errege Borboikoa ezagun egin zen erresumaren indar politiko osoa zentralizatzea nahi zuelako.
    Suzesio gerraren ostean Espainiako Hainbat lurraldetan jokabide desberdina ekarri zuen: Nafarroak, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Filipe V.aren alde borrokan egin zutenez, beraien foru egoerari eusteko aukera izan zuten. 1707. urtetik aurrera argitaratu ziren Antolaketa Berrirako Dekretuetan Aragoi, Valentzia, Katalunia eta Mallorcaren egoerak guztiz aldatu ziren.
  • Sebastian Mendiburu

    Sebastian Mendiburu
    Sebastian Mendiburu 1708. urtean jaio zen Oiartzunen, eta Bolonian (Italian) hil zen 1782. urtean.
    Saiakera eta hainbat idazlan erlijioso idatzi zituen, besteak bestea:
    - Aita Sebastian Mendibururen idazlan argitaragabeak. I. Liburua. Kristau Dotrina Igandeetako irakurraldiak (Edizio Kritikoa, 1982, Gero)
    - Aita Sebastian Mendibururen idazlan argitaragabeak. II. Liburua. San Franzisko Xabierren bederatzi-Urrena. Larramendiz karta (1982, Gero)
    - Jesusen Bihotzaren Devocioa (1747)
  • Felipe V eta Utrecheko ituna

    Felipe V eta Utrecheko ituna
    Felipe V.ak koroa jadestearekin batera Utrecheko hitzarmena onartu zuen. Honen ondorioz, Erresuma Batuak Espainiako eta Frantziako Borboiengandik, Menorca irla, Gibraltar, Hudson ibaiaren badia eta ternua jaso zituen besteak beste. Karibeko irlaren bat ere bere esku geratu zen, esklaboen salerosketarako baimena Ameriketan eta hango kolonia batzuetan salerosketak egiteko baimena jasoz Ingalaterrako Ana erreginak.
  • Parisen bertako filosofo garrantzitsuek bilketa

    Parisen bertako filosofo garrantzitsuek bilketa
    Montesquieu baroia (La Brèda, 1689 - Paris, 1755), J. J. Rousseau (Geneva, 1712 - Paris, 1778), Voltaire (Paris, 1694 - 1778),.. filosofo elkartu ziren Parisen, garaiko filosofo, pentsalari eta politikariz beteriko talde handi bat sortuz. Hauek absolutismoaren oinarrien aurkako borroka sustatu zuten Frantziar Kapitalean.
    Honen aurrean, monarkia absolutuek bereganatu egin zituzten korronte berri horren printzipio batzuk "dena herriarentzat baina herria aintzat hartu gabe" formularen bidez.
  • Felipe V.ak barne mugak kostaldera eraman

    Felipe V.ak barne mugak kostaldera eraman
    Felipe V.a erregeak barneko mugak kostara eraman zituen euskal burgesen eskaerak onartuz. Honen ondorioz, lehengai batzuen prezioak nabarmen gora egin zuen eta herri xehea, beraien iritzia errebelatzeko, erregearen aurka altxatu ziren.
  • Franzisko Xabier Munibe, Peñafloridako kondea

    Franzisko Xabier Munibe, Peñafloridako kondea
    Peñafloridako kondea 1723. urtean jaio zen Azkoitian, eta 1785. urtean hil Bergaran.
    Munibek "El borracho burlado" izeneko antzerki obra bat idatzi zuen 1764. urtean.
    Hortaz aparte, idazlan erlijioso bat ere idatzi zuen: Gavon-Sariac (1762)
  • Immanuel Kant

    Immanuel Kant
    Immanuel Kantek (Könisberg, 1724 - 1804) Alemaniako eta mendebalde osoko filosofia, orokorrean, materialismoaren eta positibismoaren bidean jarri zuen. Teoria mailan bere garaiko gertaera asko sustatu zituen: Frantziako Iraultza, Ameriketako Estatu Batuen independentzia,...
  • Filipe V.ak euskal komertziante talde bati salerosketak egiteko baimena eman

    Errege borbondarrak euskal komertziante talde bati Venezuelan salerosketak egiteko baimena eman zion. Honen ondorioz, Venezuelako Cumaná, Margarita eta Trinidad lurraldeetako produktuak eskuratu zuten euskaldunek.
  • 1730-1735 urte bitartean euskaldunek Venezuelako herrietan monopolioa

    1730 eta 1785. urteen artean euskaldunek monopolioa izan zuten lurralde haietan, ingelesak eta holandarrak baztertuz. Beraien produktuen artean, garrantzi handiena izan zutenak tabakorriaren eta kakaoaren garraioa izan ziren. Bertako bizitza politikoan eta militarrean eragina izan zuten eta korso patentea euki zuten hango itsasoetan garraiatzen ziren merkantzien gainean.
  • Venezuela eta Euskal Herriaren arteko matxinada

    Venezuela eta Euskal Herriaren arteko matxinada
    Venezuelako aintzinako kolonoek ez zioten begi onik ematen Caracasko Konpainiakoen pribilegioei, horregatik, 1749. urtean matxinada bat izan zen hauen bien artean, eta, horrela, euskaldunek herrialde honetan egindako erregaliei amaiera eman zioten.
  • Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers

    Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers
    Denis Diderotek (Langres, 1713 - Paris, 1784) eta Jean D'Alembertek (Paris, 1717 - 1783) "Encyclopédie ou Dictionnaire raisonné des sciences, des arts et des métiers" (1751-1772) izeneko entziklopedia zuzendu eta egin zuten. Lan honetan garaiko ezagutza oso-osorik hartzea zuten helburu, aurreko filosofo guztien ideiak eta pentsamenduak dokumentu bakar batean bilduta geratzeko helburuarekin.
  • Pombaleko markesa Jesuiten aurka

    Pombaleko markesa Jesuiten aurka
    Pombaleko markesak 1758-1759 urteetan Portugaletik egotzi zituen Jesuitak eta beraien kolonietan zeudenak Vaticanora bidali zituen.
  • Luis XV.a Frantziatik erbesteratua

    Luis XV.a Frantziatik erbesteratua
    Frantziako errege Luis XV.ak kolonietatik lortutako dirua modu desegokian erabili zuen, eta, ondorioz, Frantziako lurretatik egotzi eta jabetza gabe utzi zuten.
  • Zerealen prezioa merketzeko matxinada

    Zerealen prezioa merketzeko matxinada
    Momenturarteko egoera kontuan izanda, Gipuzkoako jauntxoek baserritarrei zerealen prezioa merketzera derrigortu zituzten, honen ondorioz Azpeitia, Donostia, Tolosa eta Bergara bezalako hainbat herrietan matxinadak sortuz.
  • Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País)

    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País)
    Felipe V.aren eta Karlos III.aren garaian,eskualderik eskualde aurrerakuntza, esperientzia zientifikoak eta goi-mailako irakaskuntza sustatzearen alde agertu ziren erregeok. Hori horrela, Azkoitiko Zalduntxoek, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten. Peñafloridako kondeak, Narrosko markesak eta Manuel Ignacio Altunak, Karlos III.aren onespenaz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetan artea, zientzia eta arte ederrak sustatzeko erkundea sortu zuten.
  • Karlos III.a Jesuiten aurka

    Karlos III.a Jesuiten aurka
    Espainiako Karlos III.ak Jesuitak erresumako lurralde guztietatik bota zituen, eta, ondorioz, konpainiaren jabetza guztiak kendu eta kolonia batzuetako misio lurrak uztera derrigortu zituen.
  • Kimika, minerologia eta burdingintza aztertzeko erakundea sortu bergaran

    Nekazaritza eta industria proiektuak bultzatu zituzten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeen arteko baturak eta, denborarekin, kimika, minerologia eta burdingintza aztertzeko erakundea sortu zuten 1771.ean, Bergarako Erregeren Mintegian. Bertan aurkitu zuten, esaterako, Elhuyar anaiek Wolfranioa.
  • Clemente XIV. aita santuak Jesusen Konpainia indargabetu behar izan zuen

    Clemente XIV. aita santuak Jesusen Konpainia indargabetu behar izan zuen
    Luis Xv.ak (Frantziako errege) eta Karlos III.ak (Espainiako errege) aurreko urteetan izandako jarreraren ondorio bezala, momentuan aita santu bezala izendatuta zegoen Clemente XIV.ak Jesusen Konpainia indargabetu egin behar izan zuen.
    Egoera honen aurrean, Jesuita gehienak erbesteratu eta bizimodua beste herrialde batzuetan egitera behartuak izan ziren (Italia, Errusia, Prusia, AEB...)
  • Frantziako Iraultzaren kausak

    Frantziako Iraultzaren kausak
    Burgesiaren aginte politikoa murriztu egin zen, eta Frantziako gizartean estamentu zaharren banaketa kolokan jarri zen. Gainera, erregeak ezin izan zion aurre egin Europako hainbat tokitan indarrean zeuzkan gerra eta gatazka guztiei, Frantziako dirubide guztiak agortuz.
    Honen ondorioz, Frantziako Iraultza gertatu zen.
  • Frantziar Iraultzaren oinarri nagusiak

    Frantziar Iraultzaren oinarri nagusiak
    1789-1799 bitartean Frantziar Iraultza gertatu zen. Bertako oinarri nagusia aristokraziaren eta elizaren aurka joatea zen.
    Hori dela eta, hiritarren kontzeptua garatu eta demokrazia unibertsalaren printzipioa nagusitu ziren. Gainera, estatu-nazioaren ideia indartu zen berdintasunaren izenean (herri bat, nazio bat, kultura bat, hizkuntza bat)
  • Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa

    Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa
    1789.ean Iraultzaren garra biztu zen eta, besteak beste, urte horretan Gizakiaren eta Hiritarren eskubideen deklarazioa aprobatu zuten
  • Napoleon Bonaparteren agintaldia

    Napoleon Bonaparteren agintaldia
    1799.ean Napoleon Bonapartek agintea indarrez hartu zuen Iraultzaren printzipio batzuetan oinarrituta. Europan zegoen oreka eta joko politiko-militarraren arauak goitik behera aldatu zituen.