ONDARE KULTURALA KONTZEPTUAREN BILAKAERA HISTORIKOA

  • Period: to

    XVIII. MENDEA

    Ondare kontzeptuak obra zaharren baloreari eta humanitatearen historiari erreferentzia egiten zion, nazioari ospea eta prestigioa emanez. Bildumazaletasuna garatzen hasi zen, eta akademiak funtsezko garrantzia izan zuten; hauei esker, ondareari dagozkien garai bateko hainbat elementu baliotsu mantendu dira (monumentu zaharrak eta obra artistikoak).
  • Period: to

    XIX. MENDEA

    Herentzia soila izatetik, “ongi kultural” eta testigu izatera pasatu zen, sinesmen, gertakari, ohitura eta tradizio batzuen garraiatzaile izanez.
    Izaera bizi eta dinamikoa zuen eta ondorengo belaunaldiei portaera eta gaitasun batzuk transmitu zizkien (ikasteko eta komunikatzeko gaitasunak). Gizarte jerarkizatua oinarrian, beraz, sektore dominanteek agintzen eta kontrolatzen zuten, eta beraiek erabakitzen zuten transmitituko zen ondarea zein izango zen.
  • Period: to

    XX. MENDE HASIERA

    Ondarea gizarteari eta kolektiboari lotuta, “ongi komuna” bilakatu eta pertsona orok zuen honetarako eskubidea. Ondarearen balioa esnahaiagatik ematen zen, eta horregatik, balio material zein immaterialak zuen garrantzia. Komunitate kultural baten identitatearen oinarrian zegoen, eta “ondarearen interpretazioa” kontzeptua indarrean jarri zen: helburu kultural, edukatibo, sozial eta turistikoak dituen metodoa, ondarearen komunikaziorako eta aurkezpenerako baliagarria zena.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN BIGARREN ZATIA

    Tendentzia da ondarea errekurtso bezala interpretatzea, kolektibo bateko testigantza eta manifestazio kulturalei esanahia eman ordez (bere baitan esanahia dutelako), elementu erakargarriengan interesa indartuz, ahalik eta errentagarritasun ekonomiko gehien lortzeko. Turismo kulturala da erabilitako baliabidea eta sarrera iturria izan arren, ondarearen manipulazioa dakar, irabazi ekonomikoak ondarearen oinarrien gainetik jarriz.