8.gaia Ilustrazioa. klasizismoa.

  • Literatura neoklazikoa (ezaugarriak)

    Literatura neoklazikoa (ezaugarriak)
    Lanen helburu moralizatzailea zegoen.
    Gogoeta, hausnarketa eta kritikarako zaletasuna zen.
  • Literatura neoklasikoa (Entziklopedistak)

    Literatura neoklasikoa (Entziklopedistak)
    Literatura neoklasikoan, Entziklopedistak, liburu honen sortzaileak, azpimarratu behar dira, adibidez, hurrengoak:
    Montesquieu: Gutun Pertsiarrak. Legeen izpiritua
    D´Alembert: Entziklopedia-ko “Aitzin solasa”. Filosofia osagaiak pediaren antolatzaile eta zuzen-dari nagusia): Filosofia gogoetak, Saloiak, Rameauren iloba (eleberria) , Familiaren aita (antzerkia)
  • Literatura neoklasikoa (Frantziar eleberria)

    Literatura neoklasikoa (Frantziar eleberria)
    Literatura neoklasikoan, Frantziar eleberrian, zehazki zenbait idazle azpimarratu behar dira, adibidez, hurrengoak:
    Voltaire:Filosofia lanak (Filosofia hiztegia…)
    Historia lanak (Luis XV.aren mendearen historia...)
    Lan dramatikoak (Edipo…)
    Narrazio lanak (Zadig, Sinesbera, Kandido edo baikortasuna…)
    Rousseau: Eloisa berria, Emilio
  • Literatura neoklasikoa (Ingalaterrako eleberria)

    Literatura neoklasikoa (Ingalaterrako eleberria)
    Literatura neoklasikoan, Ingalaterrako eleberrian, zehazki zenbait idazle azpimarratu behar dira, adibidez, hurrengoak:
    Defoe: Robinson Crussoe, Moll Flanders, Lady Roxana…
    Swift: Gulliver-en bidaiak.
  • Japonia ( Haiku-aren urrezko mendea)

    Japonia ( Haiku-aren urrezko mendea)
    Japoniako Haiku-aren urrezko mendean hurrengo idazleak nabarmen dira:
    Matsuo Basho (1644-1694)
    Yosa Buson (1716-1783)
    Kobayashi Issa (1762-1826)
  • Ilustrazioa (Ezaugarriak)

    Ilustrazioa (Ezaugarriak)
    Arrazionalismoa
    Hezkuntzaren balioa kontuan hartzen da.
    Kultura, batez ere, 47 idatzia
    Gizarte, ekonomia, politika eta kultura balio berriak sortu ziren.
  • Historia kultura eta gizartea.

    Historia kultura  eta gizartea.
    Ingalaterra eta Eskoziaren batasuna gertatzen da 1707an: Britania handia sortuz.
  • Utrech-eko ituna.

    Utrech-eko ituna.
    Espainiako Ondorengotza Gudaren bukaeran sinatu zen.
  • Felipe V.ak

    Felipe V.ak
    Espainiako Erret- Akademiaren sorrera baimendu zuen.
  • Frantziako Luis XIV. hil

    Frantziako Luis XIV. hil
    "Eguzki erregea" ezagutzen zen. Heriotzaren ondoren, Frantziak bere mugak sendotuak zituen, Borboi bat ezarria zuen Espainiako tronuan eta aro distiratsua bizi zuen zientzien eta arteen arloetan: sekulako ospea zuten Europan, hala hizkuntzak, nola idazle eta artistek.
  • "Gutun Pertsiarrak"

    "Gutun Pertsiarrak"
    Montesquieu baroia (1689-1755) liberalismoa bultzatu zuen. Iustrazio mugimenduko filosofo eta saiakera- egile garrantzitsuenetakoa izan zen.
    Biografia: 1721an "Gutun Pertsiarrak" eleberria idatzi zuen, eta gizarte frantziarraren ikuspegi kritiko gogorra azaldu zuen.
  • "Moll Flanders"

    "Moll Flanders"
    D. Defoe, jaiotzez Daniel Foe, Londres, 1660ko irailaren 13an.
    Kazetari eta nobela idazle famatua izan zen. Mundu osoan zehar ezaguna izan zen "Robinson Crusoe" nobelagatik. Bibliografia:
    Itsasoan galdutako gizon baten egiteak kontatzen dizkigu, zeina bere ahalegin, lan eta azkartasunari esker, uharte bakartian urteetan bizirik irauteko gai izan baitzen.
  • "Gulliver-en bidaiak"

    "Gulliver-en bidaiak"
    Jonathan Swift(1667-1745) idatzi zituen 1726an. Swift Dublinen jaio zen eta elizgizona izan zen.
    Biografia: Gulliver bere lehenengo bidaian galtzen da itsasoan eta Liliput nininoen uhartera heltzen da. Bigarrenean, erraldoien herrialdera doa, eta ñaño barregarria balitz bezala saltzen dute. Hirugarrenean, Gulliverrek Lupata eta beste uharte batzuetara iristen da. Han jakintsu eta akademikoak kritikatzen ditu. Azken bidaian, zaldien lurraldera iristen da. Azkenik, Ingalaterrara itzultzen da.
  • "Legeen izpiritua"

    "Legeen izpiritua"
    Montesquieu(1689-1755) Ilustrazio mugimenduan parte hartu zuen aktiboki. Liberalismoaren bultzatzailea eta sortu zuen botereen banaketaren teoria, gaur egungo gobernu modernoetakoak eta konstituzioetan idatzita dagoena.
    Bibliografia:
    Montesquieuk Estatuaren botereak banatzea defendatzen du. Bi urte geroago, idazlana jansenistek eta jesuitek egindako kritikei erantzuteko, Legeen espirituaz defendatuz argitaratu zuen. Baina Elizak debekatutako liburuen zerrendan sartu zuen.
  • "Luis XV.aren mendea"

    "Luis XV.aren mendea"
    Luis XV.aren erregealdian, Frantzian idazle famatu asko egon ziren, adibidez: Voltaire, Étienne Bonnot de Condillac (beheko argazkian)...
  • Entziklopediaren lehen alea

    Entziklopediaren lehen alea
    1751ean Entziklopediaren lehen alea argitaratzen da. Argitalpen honek oposizio sendoa eragin zuen Frantziako gizartearen sektore batzuetan eta lanak polemika handien erdian jarraitu zuen.
  • "Filosofia osagaiak"

    "Filosofia osagaiak"
    D´Alembert
    Jean Le Rond D'Alembert Paris, 1717ko azaroaren 16a - Paris, 1783ko urriaren 29a Frantziako matematikaria, fisikaria eta filosofoa. zen Mugimendu ilustratuaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen.
    Bere filosofiaren ezaugarri nagusiak honako hauek izan ziren: tolerantzia, batetik, eta, bestetik, erlijioa eta metafisikarenganako eszeptikotasuna. "Filosofia osagaiak" DÁlembert-en obrarik ezagunena da.
  • "Kandido"

    "Kandido"
    Voltaire literatura lan ugari idatzi zituen, lerkaria eta dramaturgoa ere izan baitzen. Bere kontakizun alegorikoek arrakasta handiagoa izan zuten, arazo moralak agertzen baitzituzten, gizakiari buruzko ikuspegi ezkor batetik. Bibliografia:
    Cándido edo baikortasuna (1759), Voltaireren maisu lana izan zen. Lan horretan protagonistaren berezko onginahiak uneoro gizartearekin talka egiten du.
  • Karlos III. Espainiako errege

    Karlos III. Espainiako errege
    Karlos III. Espainiako errege bihurtzen da. Felipe V.-aren hirugarren semea izan zen.
    Karlos III.ri buruz gehiago jakiteko joan hurrengo eztekara ikusteko bideo bat: https://www.youtube.com/watch?v=oSP-SfJ1AYw
  • "Eloisa berria"

    "Eloisa berria"
    J.J. Rousseau 1712-tik 1778-ra bizi izan zen Ilustrazioko disidente handienetariko bat izan zen. Bere ustez, gizateriaren gaitz guztiak kulturak eragiten zituen eta sentimenduaren garrantzia azpimarratu zuen arrazoiaren kalterako. Horregatik izan zen sentsibilitate erromantikoko ideiak aurreratu zituena. Bibliografia:
    "Eloisa berria" eleberri epistolar luzea da. Gainera, maitasuna eta eginbeharren arteko norgehiagoka kontatzen du. Sekulako arrakasta lortu zuen.
  • "Emilio"

    "Emilio"
    Jean-Jacques Rousseau idatzi zuen. Familia kalbinistar batean jaio zen 1712an. Hainbat lanbide probatu zituen bere gaztaroan. Autodidakta bezala, "La Enciclopedia" lanean parte hartu zuen musikari buruzko artikuluak idazten, baina bere lan arrakastaren ondoren, eztabaidak izan zituen. Europako herrialdeetan erbesteratu zen, Frantziara itzuli baino lehen.
    Bibliografia:
    Eleberriaren eta hezkuntzarako tratatuaren arteko lana izan zen. Eragin handia izan zuen etorkizuneko pedagogian.
  • Katalina II. Errusiako Enperatriza

    Katalina II. Errusiako Enperatriza
    1762ko ekainaren 28an lortu zuen Errusiako Enperatriza bihurtzea.Katalina II.ak lortu zituen hedapen inperialak, lurralde handi berriak ekarri zizkion inperioari hegoaldean eta mendebaldean. Baita barne gobernua sendotzea ere.
  • "Filosofia hiztegia"

    "Filosofia hiztegia"
    François-Marie Arouet Voltaire (1694-1778). Garaiko politikan eragile izan zen. Gaztaroa Ingalaterran erbesteraturik pasa zuen. Urte batzuk geroago, Europako erregeekin tratua izan ondoren, bere lan filosofikoetan intolerantzia eta obskurantismoa kritikatu zituen. Bere negozioei esker, zahartzaro lasaia eduki zuen. Bibliografia
    Voltaire "Hiztegi filosofikoa" idatzi zuen. Obra honetan, bere ideia filosofiko, moral, politiko eta erlijiosoen funtsak batzen zituen.
  • Frantziako Gizartea.

    Frantziako Gizartea.
    Josulagunak Frantziatik kanporatu zituzten.
  • Espainiako Gizartean

    Espainiako Gizartean
    Josulagunak Espainiatik kanporatu zituzten.
  • "Werther gaztea"

    "Werther gaztea"
    Goethe idazle alemaniarra izan zen. Azkenetako gizaki unibertsaltzat hartzen da. Talentu aparteko adimendun gizona, eta jakin-nahi izugarriz betea, denetarikoa egin zuen.
    Bibliografia:
    Werteher, izaera sentibera eta sutsudun artista gaztea da. Liburua gutunaz konposatuta dago, Wilhelm-i, bere lagunari. Gutunotan, Werther Wahlheim izeneko fikziozko herri baten dago eta bere barne-pentsamenduak kontatzen dizkio. Baita, Carlota izeneko neskatxa batez maitemindu da, baina gizon batekin ezkonduko da.
  • EEBB

    EEBB
    EEBB-k independentzia aldarrikatzen du.
    Virginia estatuan Gizakiaren eskubideen adierazpena egiten dute. Gizakiaren eskubideen lehen adierazpen modernotzat hartzen da. George Washington, Thomas Jefferson, Benjamin Franklin y John Adams nabari ziren.
  • Frantziako iraultza

    Frantziako iraultza
    Gizakiaren eta hiritarrearen eskubideen adierazpena egiten dute, AEBkoa eredu hartuta.

    G. Washington, EEBBko lehen lehendakaria bihurtuko da.
  • Luis XVI.ari burua moztu Parisen

    Luis XVI.ari burua moztu Parisen
    1792ko abenduaren 3an zabaldu zen. Girondinoek jarrera moderatua izan arren, hiltzera kondenatu zuten, nazioaren askatasunaren eta estatuko segurtasunaren aurka joateagatik. 1793ko urtarrilaren 21ean hil zuten Parisko "Place de la Révolution" plazan.
  • Napoleonek boterea hartu Frantzian

    Napoleonek boterea hartu Frantzian
    Napoleon Bonaparte 1799ko azaroaren 9an Estatu kolpe bat eman ondoren, Frantziako Iraultzaren azken gobernuarekin bukatzen du; Kolsulatua hasiz.