-
Marokoko Lehen Krisia
Alemaniak Frantzia eta Erresuma Batuarekin zituen harremanak okertu zituen gertakari diplomatikoa izan zen. -
Austria-Hungariako gatazkak
Austria-Hungariak Bosnia-Herzegovina anexionatu zuen, lehenago Otomandar Inperioaren kontrolpean zeuden lurraldeak. Anexio horrek Balkanetan zegoen botere-balantze prekarioaren aurkako talka eragin zuen, Serbia eta Paneslavismoa haserretuz. Errusiak, erantzun gisa, Austriaren aurkako sentimendua indartu zuen Serbian eta Balkanetan. -
Agadirko krisialdia
Agadirko krisialdia eman zen, Frantziak, Alemaniak eta Britainiak Maroko kontrolpean izan nahi zutelako. Amaitzerakoan Frantziak Marokoko Protektoratu Frantsesa eratu zuen, Europan tentsioa handituz. Alemaniak Frantziaren nahi espantsionista gelditzeko barkuak bidali zituen, eta britainiarrek erantzun. Gerra honen ondorioz Britainiak eta Frantziak itsasoaren kontrolaren gaineko akordioa egin zuten. -
Balkanetako Gerraren ondorioak
Balkanetako Gerrak aldaketa ekarri zuen, eta Frantziak Errusia babestuko zuela esan zuen, Austria-Hungariak Serbia erasotzen bazuen. -
Sarajevoko atenatua
Gerra piztu zuen gertakaritzat hartzen da. Serniako "Esku beltza" taldea Franz Ferdinan artxidukea erailtzen saiatu zen. Ordu bete beranduago gavrilo Princip izeneko gazte batek artxidukearen semea eta emaztea hil zituen. -
Londreseko Ituna
Italiak eta Erresuma Batuak sinatutako itun bat izan zen. Itun honetan, Italiak Entente Hirukoitzarekin borrokatuko zuela adosten zen. Ituna sekretupekoan idatzi zen. -
Italia eta Errumania
1916ko abuztuaren 26an Italiak gerra deklaratzen dio Alemaniari.
Hurrengo egunean, abuztuaren 27an, Errumania gerran sartzen da. -
Errusiako Iraultza
Mugimendu politiko eta soziala izan zen, Errusia autoritatez gobernatzen zuen Tsarren erregimen inperiala boteretik kendu zuen Vladimir Lenin buru nagusienetako bat izanda. 1. Mundu Gerraren amaieran sortu zen, Errusia gerra ahaleginaren, elikagai eskasiaren eta erregimenak mota guztietako protestak isilarazteko ezartzen zuen errepresioaren ondorioz agortuta zegoen testuinguru batean. Honek bakearen eraiketa baldintzatu zuen eta azkenean, Sobietar Batasunaren sorrera bultzatu zuten 1922an. -
MUNDU GERRAREN AMAIERA
Udazkenean izan zen, Aliantza hirukoitza osatzen zuten potentziak errenditu zirenean. Potentzia irabazleek galtzaileei bake itunak sinatzera behartu zituzten Parisko Bakearen bitartez. -
1918
1918an, Londresen, garraiobideetako emakumeek greba egin zuten gizonezkoen soldata bera jasotzeko eskubidea eskatuz. Urte honetatik aurrera, zenbait herrialdek bere legeak aldatu zituzten apurka-apurka emakumeei boto-eskubidea emateko eta emakumeek aukera izan zuten bigarren hezkuntza eta unibertsitate-hezkuntza izateko eta ordura arte gizonek soilik betetako zenbait lanbidetan aritzeko. -
Parisko Bakea
- Potentzia irabazleak Parisen bildu ziren, munduko orden berria antolatzeko eta geroago potentzia galtzaileekin sinatuko ziren bake itunak erredaktatzeko. 27 herrialde batu ziren, baina erabaki garrantzitsuenak AEB, Frantzia eta Bitrainia Handiaren esku geratu ziren.
- FRANTZIA: Hauek Alemaniaren suntsipena nahi zuten, gerraren errudun nagusiak zirela salatuz, eta indemnizazio ikaragarriak aldarrikatuz.
- AEB eta Britainia Handia: Hauek indemnizazio txikiagoak nahi zituzten.
-
LURRALDE-ALDAKETAK
Alemaniako, Austria- Hungariako eta Turkiako Inperioak desagertu ziren, lurralde guztiak galdu zituzten eta horren ondorioz errepublikak bihurtu ziren.
- Alemaniak galdu zituen kolonia guztiak Britainia Handiak eta Frantziak eureganatu zituzten. Alsazia eta Lorena Frantziari itzuli behar izan zizkion.
- Austria-Hungariar inperioa hiru zatitan banatu zen, Austria, Hungaria eta Txekoslovakia. Alemaniak bezala lurralde asko galdu zituen, SESBren mugetan zeuden herrialdeak hartu zituzten. -
VERSALLESEKO ITUNA
Gerra itunak erredaktatu ziren eta galtzaileek sinatu behar izan zituzten, hau izanik Versaileseko ituna Alemaniak ere sinatu behar izan zuen. Itunak Frantziaren araberakoak izan ziren, hori dela eta klausula oso gogorrak inposatu zituen, haien artean; baliabide militarren murrizketa, ordain handiak, kolonia guztien galera... , gainera alemaniarrek zigor iraingarritzat hartu zuten. -
1920ko hamarkada zoriontsua
Estatu batuetako oparotasun ekonomikoko garai bat izan zen. Gerrak mesede egin zion amerikarren ekonomiari, munduko lehen potentzia bihurtu baitziren. Aurrekaririk gabeko oparoaldi ekonomiko bati ekin zioten. Energia-iturri berriak sartu ziren eta industria sektore berrietara aldatu zen. Kontsumismo masiboa agertu zen eta burtsaren espekulazioak asko aberastu zituen. Baina oparotasunak gutxi iraun zuen, 1929ko urriaren 24an amaitu zen Ostegun Beltzarekin eta Depresio Handiaren etorrerarekin. -
Depresio Handia
Lehen Mundu Gerrako ondorio ekonomiko larriek Depresio Handia ekarri zuten. Estatu Batuetan sortu zen New Yorkeko balore-burtsaren beherakadaren ondorioz, eta azkar zabaldu zen munduko ia herrialde guztietara. Depresioak ondorio suntsitzaileak izan zituen ia herrialde guztietan, non segurtasun eza eta miseria epidemia bat bezala transmititu ziren eta errenta nazionala, diru-sarrera fiskalak, enpresa-irabaziak eta prezioak jaitsi egin ziren. -
NAZIOEN ELKARTEA
- Estatubatuarrek egin zuten proposamena zela eta, Nazioen Elkartea sortu zen 1920an, elkarlana, kooperazioa eta beste mundu gerra bat ekiditzea helburu zutena. Elkarte honetatik at Alemania, SEBS eta AEB(honek ez zuen parte hartu, ez zegoelako Versaileseko itunarekin ados).
- Elkarteak ez zuen arrakastarik izan, herrialdeen harteko ezadostasuna zelako. Gainera ez zen II. Mundu gerra ekiditzeko gai izan.