Ibilbide literarioa: Lore, Lia, Ainhoa B, Ane, Erik eta Maider A.

  • Mar 9, 1533

    Esteban Garibai

    Esteban Garibai
    ARRASATE; GARIBAI ETORBIDEA
    Idazlea eta erregeren historialaria izan zen. Badira hainbat leku Arrasaten, bere izena dutena, Garibai etxea esaterako, hari egindako monumentua da Garibai etorbidea. Bere lan gehienak erdaraz izan arren, euskararen altxorretako bat diren errefrau batzuk idatzi zituen. Hala nola;

    «Etxera orduan basora»
    «Ez jan eta ez lan»
  • Period: Nov 29, 1553 to

    Lerro kronologikoa

  • Nov 29, 1556

    Pedro Agerre

    Pedro Agerre
    ARRASATE; AGERRE KALEA:
    1556an jaio zen Nafarroan eta 1644an hil zen. Bere goitizena baserritik datorkio, Axular. Lapurdirekin mugan dagoen Urdazubikoa zen. Apaiza izateaz gain, Euskal Herriko idazle handienetariko bat izan da.Salamankako unibertsitatean egin zituen apaiz ikasketak. Idazle, sermolari eta hiztun oparoa zen eta eragin handia izan zuen bere sasoiko euskal idazleen artean. Bere “Gero” liburua da, Euskal literaturaren historian lehen prosazko liburu original argitaratua.
  • Xabier Munibe

    Xabier Munibe
  • Jose Maria Iparragirre

    Jose Maria Iparragirre
    BERGARA, ARRASATE ETA ARETXABALETAKO IPARRAGIRRE PLAZA.
    Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun jaio zen , Gipuzkoan, 1820ko abuztuaren13an, eta Gipuzkoan hil zen 1881eko apirilaren 6an. Olerkari, euskal abeslari eta musikagilea izan zen, "nazio olerkigile"tzat hartua. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak. Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izan du euskal kulturan
  • Frai Jose Antonio Ugarte

    Frai Jose Antonio Ugarte
    UGARTE KALEA, Bergaran.
    Angiozarren jaio zen. Zarautzen hil zen, 1935eko maiatzaren 7an. 1883an apaiz sartu zen frantziskotarren ordenan. Imprimategi bat sortu zuen eta biltzar anitz antolatu zituen. Euskara erabili zuen apostolutza-lanetan, predikuetan eta inprimategian. Bere lan batzuk<.
    -"Lezoko peregrinaziorako kantak"
    -"Aita San Franciscoren irugarrengoentzat eleiz kantak".
    -"Irugarrengoen irakaslea"
    Aldizkari bat ere argitaratu zuen eta irakaslea izan zen Zarautzen.
  • Juan Carlos Guerra

    Juan Carlos Guerra
    JUAN CARLOS GUERRA KALEA, Arrasaten.
    - Idazlea
    - Lan garrantzitsuenetarikoa: Viejos textos del idioma. Los Cantares antiguos del Euskera.
    - Arrasaten 1941an hila.
  • Koldo Eleizalde

    Koldo Eleizalde
    BERGARA;ELEIZALDE KALEA. Bergaran 1878ko ekainaren 9an jaio zen - 1923ko uztailaren 24ean hil zen.Izugarrizko lana egin zuen auzo-eskolak sortzen eta eskola horietarako testuak prestatzen.1918tik aurrera euskaltzain osoa eta Eusko Ikaskuntzako kide osoa izan zen.Lanak:
    -"Raza, lengua y nación vasca"
    -"Morfología de la conjunción sintética vasca".
  • Jean Elizalde

    ARRASATE;ELIZALDE KALEA
    Jean Elizalde, euskal idazle eta apaiza zen. "Zerbitzari", "Azkaindarra" eta "Bilharia" ezizenak ere erabili zituen.
    Gerezietako erretorea izan zen baina honen aurretik, Liginagan eta Mendiondon egon zen erretore zenbait urtez.
    1930. urtean euskaltzain izendatu zuten.
  • Jesus Guridi

    Jesus Guridi
    ARETXABALETA; GURIDI KALEA: Jesus Guridi Bidaola gasteizen jaio zen, 1886ko irailaren 25ean eta madrilen hil zen 1961eko apirilaren 7an.
    Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da eta bere abestietako letrak asmatzen zituen. Orkestrako lanak, bandetako lanak, opera eta zartzuela lanak, koro lanak, ahots musika, ganberamusika, organorako lanak, pianorako lanak.. egin zituen.
    Bere obra famatuenetarikoak, boga boga, Hator mutil eta Anton Aizkorri dira.
  • Jokin Zaitegi Plazaola

    Jokin Zaitegi Plazaola
    JOKIN ZAITEGI PLAZA, Arrasaten.
    - Donostian 1979ko abuztuaren 17an hil zen.
    - Idazlea eta itzultzailea
    o Bere obrak “Udalaizpe”, “Artzai” eta “Zaitegi’tar Iokin” izenordeekin sinatu zituen.
    - Bi olerki bilduma: “Goldaketan” eta “Berriz ere goldaketan”.
    - Itzulpengintzan lan ugari egin zituen: Kizkiña, Sopokel, Ebangeline, Sopokelen Antzerkiak, Bidalien egiñak, Abere-indarra, Euripe’ren Medeia...
  • Juan Arana Ezpeleta "Loramendi"

    Juan Arana Ezpeleta "Loramendi"
    LORAMENDI KALEA, Aretxabaletan eta Arrasaten.
    - Donostian 1933ko martxoaren 23an hil.
    - Olerkaria:
    o Olerki eta idatzi guztiak (Itxaropena, 1960)
  • Jose Letona

    Jose Letona
    JOSE LETONA KALEA, Arrasaten.
    - Arrasateri buruzko dokumentuak, monografiak...biltzen zituen.
    - 1987ko uztailaren 5ean hil zen.