Ieeee

Debagoieneko idazleak

  • Mar 9, 1533

    Esteban Garibai

    Esteban Garibai
    Esteban Garibai Zamalloa Arrasaten jaio zen 1533ko martxoaren 9an eta Madrilen hil zen 1599.urtean. Historialaria eta errege kronikaria izan zen. Oñatiko Unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Bere obrarik esanguratsuena “Los Cuarenta libros del compedio historial” da, nahiz eta errefrauak idatzi zituen. Garibaik esaera zaharren bi bilduma aipatzen ditu bere memorietan. Bata, Espainiako Historia Akademiak argitaratu zuen 1854an; bestea,Francisque Mich
  • Pedro Ignazio Barrutia

    Pedro Ignazio Barrutia
    Pedro Ignazio Barrutia Basagoitia Aramaion jaio zen 1682ko uztailaren 3an eta Arrasate hil zen 1759 euskal idazlea izan zen. Antzerkia landu zuen batez ere.Sortzez Ibarra elizatekoa (Aramaio, Araba) zen, Arrasatetik hurbilekoa, eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, luzaro bertako izkribau izanik. Antzerki lan bakarra ezagutzen dugu, 1711 eta 1752 artean idatzia: Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna)
  • Luis Eleizalde

    Luis Eleizalde
    Luis Eleizalde Brenosa Bergaran jaio zen 1878ko ekainaren 9an eta Bilbon 1923ko uztailaren 24an hil zen euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan. Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik. Era berean, Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen eta euskararentzako eredu batu baten alde zegoen, baita haur euskaldunei klaseak euskaraz ematea aldarrikatu zuen. Bere lan esanguratsuena "Raza, lengua y nación vascas" da.
  • Justo Garate

    Justo Garate
    Justo Garate Arriola Bergaran jaio zen 1900ko abuztuaren 5 eaan, eta Mendozan (Argentinan) hil zen 1994ko uztailaren 2an. Sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik eta espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen. Hainbat lan egin zituen, "Ensayos euskarianos" aipatzerako.
  • Telesforo Monzon

    Telesforo Monzon
    Telesforo Monzón Ortiz de Urruela Bergaran jaio zen 1904ko abenduaren 1ean eta Lapurdin hil zen 1981eko martxoaren 9an, euskal idazlea eta politikari nazionalista izan zen. Bigarren Errepublikaren garaian Eusko Jaurlaritzako kidea izan zen, gerra zibila galdu ondoren erbestera ihes egin behar izan zuen. Telesfororen idazlanik ospetsuenak musikatutako olerkiak ditugu, makina bat euskal abesti abertzaleren hitzak sortu baitzituen: Bai Euskarari, Batasuna, Itziarren semea.
  • Jokin Zaitegi

    Jokin Zaitegi
    Jokin Zaitegi Plazaola Arrasaten jaio zen 1906ko uztailaren 26an eta 1979ko abuztuaren 17an hil zen euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen. Apaiz talde bat sortu zuen Euskal Elerti Bazkuna, jesuita gazte euskaldunak euskaraz prestatzea helburu zutela. Venezuela irakasle lanak egin zituen. 1950ean Euzko gogoa aldizkaria sortu zuen, bertan oso itzulpen garrantzitsuak argitaratu zituen. Bere lanen artean bi motatako lanak daude literatur lanak eta itzulpenak.
  • Jokin Zaitegi Lana

    Jokin Zaitegi Lana
    Olerkien barruan Goldaketan eta Berriz ere goldaketa aurkitu dezakegu. Berriz, itzulpen lanak batzuk hauek izan ziren: Platon I,II,III,IV eta V, Abere indarra, Kizkiña, Shakespeare..
  • Jose Maria Azkarraga

    Jose Maria Azkarraga
    Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga, Aramaion 1949ko irailaren 27an jaio zen euskal idazlea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten 1985ean, eta kargu hartan egon zen 1989 arte. Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonewsen eragileetako bat da.Bere lanen artean hainbat motatako lanak aurkitu genezakegu, narrazioak (Zeu zara, Carmen), nobelak (Yehuda, Samurai berria, Moskuko gereziak), biografiak (Sebero Altube, Iokin Zaitegi, Jose Mari Azkarraga Mozo "Lurgorri")
  • Eneko Barberena

    Eneko Barberena
    Eneko Barberena Arrasaten 1983an jaio zen euskal idazlea da. Zuzenbiden lizentziatua bi liburu idatzi ditu eta hainbat ipuin labur argitaratu zituen Gara egunkarian. Manex Agirrerekin Kulturisten Kofradia sortu zuen eta hainbat antzezlan egin zituzten Euskal Herrian. Anger musika taldearentzako letra bat ere egin zuen. 2004an Lurrunak ez du oraindik kristalik estali poema bilduma argitaratu zuen Gaztesarearekin.