Debagoienako idazleak

  • Pedro Ignazio Barrutia

    Pedro Ignazio Barrutia
    Pedro Ignazio Aramaion jaio zen 1682ko uztailaren 3an eta Arrasaten hil zen 1759an. Euskal idazlea izan zen baina gehien bat antzerkia landu zuen. Sortez Ibarra elizateko zen baina bere bizitzaren zati handi bat Arrasaten egin zuen bertako izkribau izanik. Bertan hainbat kargu izan zituen: Aiton semeen sindiko, Udalaren administratzaile eta herriko Kontzepzioko lekaime etxeko ordezkari.
    Esaten da, bere aitak Salamankara eraman nahi izan zuela bertan erdi mailako ikasketak egiteko.
  • "Acto para la Nochebuena"

    "Acto para la Nochebuena"
    Aramaioarren lan ezagun bakarra Acto para la Nochebuena gabon giroko antzerki lana da. 1897an argitaratu zuen Resurrección María Azkuek Euskalzale aldizkarian.
    Harek izenburua gehitu zion euskaraz: Gabonetako Ikuskizuna. Geroztik izen biekin ezagutu izan da obra, nahiz eta gaur egun gaztelerazko izen originala hobesten den.
    Lanak ez zuen garaian harrera berezirik izan, baina urteek aurrera egin ahala, ospe handiagoa lortu zuen euskal letren bidean.
  • "Acto para la Nochebuena"

    "Acto para la Nochebuena"
    Antzerkiaren gai nagusia Jesusen jaiotza gurtzea bada ere, baditu antzerki erromanikoaren hainbat berezitasun, herrikoitasuna eta gai erlijiosoa biltzen baitira barnean.
    Autoreak bi helburu izan zituela esaten da, alde batetik asmo didaktikoa eta bestetik komikoa. Baita bertan ere hiru zati bereizi ahal direla: lehenean, planteamendua adierazten da, bigarrenean, bekatuaz eta bekatariez gogoeta egiten da eta hirugarrenean, bekatariaren konbertitzea erakusten da.
    Obra hau bizkaieraz idatzita dago
  • Luis Eleizalde Brenosa

    Luis Eleizalde Brenosa
    Bergaran jaio zen 1878ko ekainaren 9an eta 1923ko uztailaren 24ean hil zen Bilbon. Euskal herritar politikari, idazle eta pedagogoa izan zen.
    Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan eta Eusko Ikaskuntzako partaide izan zen hasieratik.
  • Luis Eleizalde Brenosa

    Luis Eleizalde Brenosa
    Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen eta haur euskaldunei eskola euskaraz eman behar zitzaiela aldarrikatu zuen. Horrela, Bizkaiko Aldundiak ezarri zituen eskolen arduraduna izan zen, eta euskarazko ikasmaterialak sortzeaz arduratu zen.
    Eusko Alderdi Jeltzaleko kide izan zen.
    Zaragozan ikasi zuen batxilergoa eta 1899an zientzietako titulua eskuratu zuen. Ikasle zelarik, Eleizalde karlista zen eta ondoren euskal abertzaletasunera jo zuen, bere maisu Sabino Aranaren pausuak jarraituz.
  • Luis Eleizalderen hainbat lan.

    Euskarari buruzko lan eta artikulu ugari idatzi zituen: La lucha por el idioma propio (1919), Metodología para la restauración del euzkera (1919), Morfología de la conjugación vasca sintética (1913), Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas (RIEVen argitaratua), Notas acerca del léxico y de las flexiones simples del P. Mendiburu en su obra “Otoitzgayak“ (1907), Razas, lengua y nación vasca (1914) edo El problema de la enseñanza en el País Vasco (1919).
  • Luis Eleizalde: bitxikeria bat

    Atentzioa deitu didan bitxikeri bat honako hau da: Esan dudan bezala bere bizitzaren hasieran karlista izan zen eta gero EAJ-ko kide izatera pasatu zen. Honek, euskararen hedatzearen alde egin zuen lan eta bereziki kezkatua agertu zen euskararen galerarekin eta horregatik aldarrikatu zituen aurretik aipatu ditudan euskarazko eskolak eta unibertsitateak. Gainera idatzi zituen lanak testuinguru horrekin lotuta idatzi zituen.
  • Luis Eleizalderen oroigarria

    Eusko ikaskuntzak oroigarri bat jartzea erabaki zuen bere bostgarren kongresua ospatu zenean eta oroigarriak hor dirau. Honakoa dio: “Etxe onetan Eleizalde’tar Koldobika jayo zan. Bere eriaren jakintza-aldezko gogo sutsuari oroimen au eskeintzen dautso Eusko Ikaskuntza’k / En esta casa nac[ió D.] Luis de Eleizalde. A su esfuerzo constante por la cultura del país dedica este recuerdo la Sociedad de Estudios Vascos. 7-IX-1930”
  • Jokin Zaitegiren bidaiak

    Bidai asko egin zituen bere bizitzan zehar, eta bidai horietako bakoitza lanen bat edo ikasketaren bat egiteko balio izan zion Jokin Zaitegiri.
    Belgikan egon zen, Panaman eta San Salvadorren ere, Guatemalan irakasle bezala jardun zuen, 1955ean Biarritzera itzuli zen Euskal Idazleen Etxea sortzeko asmoekin eta 1962an Guatemalara itzuli zen baina azkenik 1972an bere jaioterrira itzuli zen.
  • Jokin Zaitegi Plazaola

    Jokin Zaitegi Plazaola
    Arrasaten jaio zen1906ko uztailaren 26a eta Donostian hil zen 979ko abuztuaren 17a. Euskal idazle, itzultzaile, irakasle eta apaiza izan zen.
    14 urte zituela Durangoko jesuiten etxean sartu zen eta geroago Comillas, Oñati eta Loiolan egin zituen ikasketak.
  • Jokin Zaitegi Plazaola

    Aurretik aipatu dudan bezala Loiolan ikasten egon zen eta bertan Lauaxeta, Plazido Mujika eta Andima Ibiñagabeitia izan zituen ikaskide bezala.
    auek geroago beste apaizgai euskaltzale zenbaitekin batera, Euskal Elerti Bazkuna, euskal akademiatxoa, sortu zuten eta beraien asmoa jesuita euskaldunak euskaraz prestatzea zen, gerora euskaraz lan egiteko aukera izateko.
  • Jokin Zaitegiren lanak

    Bi olerki bilduma argitaratu zituen: lehena "goldaketan" eta bigarrena "berriz ere goldaketan".
    Baina lanik handiena itzulpengintzan egin zuen: Kizkiña(1933), Antigone (1933), Ebangeline (1945), Sopokelen Antzerkiak (1946-1958), Bidalien egiñak (1955),Abere-indarra (1950), Platon´eneko Atarian (1962), Euripidesen Medea (1963).Oturuntza, Protagora eta Menon (1975). Gorgia (1977). Eutifron eta Sokrateren apologia (1978). Kriton eta Faidon (1978) eta Ipia Txikia eta Alkibiada (1979).
  • Jokin Zaitegi: Euzko Gogoa

    Euzko-Gogoa. Iritzi- eta literatur aldizkaria, euskaldun nazionalista atzerriratuek gerraostean sortua (Guatemala, 1950). Jokin Zaitegi izan zen sortzailea, Orixe eta Andima Ibinagabeitiaren laguntzaz. 1956az geroztik Biarritzen finkatu eta euskal gaien inguruko artikuluak kaleratu zituen bertan.
  • Juan Arana Ezpeleta

    Juan Arana Ezpeleta
    1907ko urtarrilaren 7an jaio zen Bedoñan eta 1933ko martxoaren 23an hil zen Donostian, elizgizona eta euskal olerkilaria izan zen.
    Juan haurrak Arrasateko herri eskolan ikasi zuen lehenik. Gelakideen artean Jokin Zaitegi Plazaola izan zuen,
    12 urte zituela bere aitak fraide izateko konbentzitu zuen, beraz, Altsasuko Kaputxinoen komentura joan zen eta erlijioso bizitzan egon zen gaixotu eta hil zen arte. Izen zibila egokitu behar izan zuen eta aurrerantzean Fray Joaquin de Bedoña izan zen.
  • Juan Arana Ezpeleta

    Juan Arana Ezpeleta
    Altsasutik Zaragozara mugitu zen, eta bertan euskaraz hitz egiten ez zuenez, ia galtzeraino heldu zen, ahaztu egin baitzaion eta etxekoekin komunikatzeko hainbat arazo izan zituen. Baina damutu egin zen eta euskara berrezkuratzeari ekin zion: "... Y ahora, para que vean que sigo su ejemplo y consejo que me dieron de aprender el euzkera, les voy a demostrar que no se me ha olvidado, sino muy al contrario voy aprendiendo mucho"
  • Juan Arana: Olerki eta idatzi guztiak

    Olerki eta idatzi guztiak (1960, Itxaropena), Juan Aranaren idazlan guztien bilduma da, eta bertsotan eta itz-lauz idatzi zigun Loramendik. Biltzailleak uste du etzuela besterik idatzi. Loramendi'k utzi zituen paper zirri-borroak ere erabilli zizkigun esku artean.Baña zirri-borro oietatik ezin izan zuela gauza handirik atera esan zuen, gauza asko osatu gabe edo bata bestearen gainean daude.
  • Gerardo Markuleta lanak

    Gerardo Markuleta lanak
    Narrazio bat egin zuen: Ipuin euskaldunak (1999).
    Poesian: Larrosak, noizean behin (1990), Sagarraren hausterrea (1994),Batak ez du bestea kentzen (2003) eta Ezjakintasunak (2005).
    Haur eta gazteen literaturan: Asier eta egia gurutzatuen liburua (1995).
    Poesia antologia egin zuen 2000. urtean Hauta-lanerako poemategia izenekoa.
    Baita ere hainbat itzulpen egin ditu, adibidez argazkian agertzen dena "Tximistak" izenekoa
  • Gerardo Markuleta Gutierrez

    Gerardo Markuleta Gutierrez
    Oñatin jaio zen 1963ko abenduaren 17an, euskal idazlea eta itzultzailea da. Asaldiko urteetan Gasteizen du bizilekua. Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen egin zituen.
    ispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua dago eta inpeko euskara itzultzailearen agiria du.
    Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ondoren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da.
  • Fermin Etxegoien Uribeetxebarria

    Fermin Etxegoien Uribeetxebarria
    Fermin, gaur egun Bilbon bizi dena, Oñatin jaio zen 1966an eta artikulugile, idazle, kazetari eta irrati esataria da.
    "Berria", "Argia", "Euskadi Gaztea" eta "Bilbo Hiria Irratia" hedabideentzat lan egin du, eta "Zenbat Gara" elkartekidea izan da. Baita ere, ETB1eko Kalaka saioko gidoilaria.
  • Neurona eta zeurona

    Neurona eta zeurona
    Ikuspuntu apurtzailea dakarkigu saiakera labur baina sakon honetan. Hizkuntzaren balio estetikoa landu behar dela esaten digu. Tradizionalki euskararen eremutik urrun egon diren espazioetan euskara erabat normala izatea proposatzen du.
    Euskaldun berri eta euskaldun zaharren arteko etena gainditzeko formula eskaintzen digu: “berri eta zaharren artean ez nituzke nik, egun, euskaldunak bereiziko. Euskaltasunean gero eta gehiago direnen zein gero eta gutxiago direnen artean baizik”.
  • Eutsiko diogu?

    Eutsiko diogu?
    Elkarrizketa bilduma da.
    Etxegoienek euskararekin lotura duten hamabi profesional autonomo, ez funtzionarioak aukeratu zituen, galdera bakarra egiteko, liburuaren izenburuarena: ea hizkutzak eta herriak eutsiko ote dioten.
    Liburuak hainbat gai aztertzen ditu: musika, informatika, antzerkia, kantagintza, bertsoa...
  • Autokarabana

    Autokarabana
    mundu garaikidea ageri da, errealismoz erakutsia. Protagonistak herri bateko kooperatiban lan egiten du eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua. Esperientzian oinarrituriko literatura da, egungo familia zein laneko bizipenak jasotzen dituena.
    Aspaldion ugaldu diren autokarabana-aleak unibertsaltasunean helmugarik ez daukaten unitate moduan irudikatuak dira… Autokarabana modernitatearen metafora gisa.
  • Zinegotzia

    Zinegotzia
    Fikzio hutsa izan arren, eleberri honek errealitatetik eta gaurkotasunatik oso gertu kokatzen da. . Egun bakarrean gertatzen da kontakizuna, drama klasikoetan bezala, hiru ataletan banatua.
    Eskumako zinegotzia berandu esnatu zen Euskal Herriaren independentzia bere eskutik etorri zen egunean. Nobelak egun horren gorabeherak azaltzen ditu.
  • Eneko Barberena

    Eneko Barberena
    Arrasaten jaio zen 1983an eta euskal idazlea da, zuzenbidean lizentziatuta EHUn.
    Euskara, gaztelera, ingelesa eta alemaniera daki. Gainera EGA eta FIRTS ditu.
    AEKko irakasle 2006/2007 urteen bitartean eta Txatxilipurdi Elkarteko zuzendaria 2007-2015 urteen bitartean. Gaur egun Ttakun Elkarteko Kudeatzailea da.
    Ibilbide politikoan ere parte hartzen du, EHBILDUko zinegotzia da 2015tik gaur egun arte,
  • Lurrunak ez du oraindik kristalik estali

    Lurrunak ez du oraindik kristalik estali
    Eneko Barberenak mezu zuzenez idatzita zuen narrazioa da hau. Liburu honen mezua da bakoitzak bereari eutsi behar diola. Mezu zurruna, baina balio poetiko duda barikoa, erromantikoa eta aurrerakoia era berean.
    Liburu honetan hainbat uneetan kontrajartzen da Eneko: batzuetan apal adierazten da eta beste batzuetan sasi-jakintsuaren dogmatismoa bezala.
    Gainera badaude uneak non herriari egiten dion errieta.
  • Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk

    Igogailuak, Dow Jones eta beste droga batzuk
    Ipuin txiki edo mikroipuinez osaturik dago liburu hau. Estilo zuzen eta gordinean idatzia. Euskal Herriaz aparte, historioak munduko beste hainbat lekuetan kontatzen dira. Protagonistak, pertsonaia isolatuak dira igogailuetan esekiak geratzen diren horietakoak eta anekdota bitxiak bizi dituztenak. Sarritan behar ezberdinekin egingo dute topo: drogak eta sexua.
    Liburuak esaten duen bezala "denek behar dute droga bat bizitzari aurre egiteko"
  • LARUNBATEAN BUKOWSKIN

    LARUNBATEAN BUKOWSKIN
    Donostiara aldatu dira bizi izatera Xato eta bere familia, Arrasate utzita. Gaztetxoak Bilintx institutuan jarraituko ditu DBHa. Eskolan oso irakasle eta ikasle xelebreak daude. Gertakari lotsagarria jazoko da: norbaitek nesken dutxetako irudiak grabatu eta ikasle guztien sakelekoetara helaraziko ditu. Ertzaintza arduratuko da ikerketaz eta Xatok animatuko du horren agresio gogorra jasan duen neska zoragarria: Nerea.
  • San Ferminetan Lesakan

    San Ferminetan Lesakan
    Donostiako Bilintx institutura itzuli da ("Larunbatean Bukowskin" nobela arrakastatsuan bezala); oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu: Danel eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregai Amaia, eta gelako gainontzekoak ere: zintzoak, alprojak, inuxenteak... Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte, baina halako batean ezusteko bat gertatu, eta beste bide bat hartuko dute
  • Kankaleko misterioa

    Kankaleko misterioa
    Kankaleko bi mila eta hamarreko uda kontatzen du liburu honetan eta ez zela batere lasaia izan adierazten du: sasoi arraroa izan zen, oso arraroa.
    Uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...
  • Prime-time

    Prime-time
    Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta.
  • John Andueza Altuna

    John Andueza Altuna
    John Andueza Altuna Estatu Batuetan jaio zen.
    Kazetaritzan lizentziatua, bi aldiz irabazi du “Rikardo Arregi” kazetaritza saria. 1993tik ETBko hamaika saiotan aritu da zuzendari, aurkezle, gidoilari, edota aktore gisan: “Hor dago koska”, “Elkanotarrak”, “Goenkale”, “Hasiberriak”, “Trikitraka Trikitron”
    Zinemagintzan, laburmetraiak zein luzemetraiak zuzendu ditu.