Euskal idazleak

Euskal idazleak

By crisvgc
  • Jan 1, 1545

    Bernart Etxepare

    Bernart Etxepare
    Euskal idazle baxenabartarra (~1493 - ?). Bere bizitzari buruzko berri askorik ez badago ere, Eiheralarreko erretore (1518) eta Donibane-Garaziko bikarioa izan zela ezagutzen da. Euskaraz inprimatutako lehen liburuaren egilea izan zen: Linguae Vasconum Primitiae, Bordelen 1545ean argitaratua. 15 poemez osatutako bilduma bat da, eskaintza moduko hitzaurre labur batekin. Poemetan hurrengo gaiak lantzen dira: erlijioa, amodioa, autobiografia eta euskararen goraipamena.
  • Jan 1, 1569

    Joan Perez Lazarraga

    Joan Perez Lazarraga
    Larrea herriko Lazarraga dorreko jauna izan zen (Larrea, Araba, 1547 edo 1548 - 1605). Bere idazlan nagusiena Lazarragaren eskuizkribua deitu ohi den obra da. 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak biltzen dituen paper sorta da. Gehienak euskaraz idatziak dira, baina badira gaztelaniazkoak ere. Lazarragaren eskuizkribua XVI. mendetik iritsi zaizkigun euskarazko testu bakarretakoa dugu,eta Hego Euskal Herriko zaharrena.
  • Jan 1, 1571

    Joannes Leizarraga

    Joannes Leizarraga
    Beraskoitzen (Lapurdin) jaio zen baina ez dira ezagun bere jaiotze eta heriotza datak. Fraide katoliko izan zen, 1550-1560 inguruan kalbinismora bihurtu zen arte. Garai hartan, Nafarroako erregina zen Albret-eko Juanak eta Bearneko andreak kalbinismoa ezarri nahi izan zuten Behe Nafarroan. Horretarako, Testamentu Berria itzultzeko agindua eman zioten. Leizarragaren Biblia 1571ko irailean inprimatu zen, Arroxelan.
  • Joanes Etxeberri Ziburukoa

    Joanes Etxeberri Ziburukoa
    Bere lehendabiziko liburua 1627an argitaratu zela eta eginiko erlijio ikasketak kontuan harturik, ziur asko 1580 inguruan jaio zen Ziburun. Pauen, Jesusen Konpainian, Teologia eta latin ikasi zituen. Sarako Eskolaren barruan kokatzen da bere lana. Hiru liburu argitaratu zituen, denak poesia erlijiosozkoak:
    - Manual Devotionezcoa (Bordelen, 1627).
    - Noelac (1631).
    - Eliçara erabilltceco liburua.
  • Pedro Agerre Azpilikueta (Axular)

    Pedro Agerre Azpilikueta (Axular)
    Urdazubin (Nafarroan) jaio zen, Axular baserrian (hortik bere ezizena). Salamancako unibertsitatean ikasi zuen batxilergoa eta 1596an Tarbes-eko gotzainak apaiz izendatu zuen. Sarako parrokiko erretore izan zen 1660-1644 bitartean. 1644ko apirilaren 8an hil zen. 1643an argitaratu zen Gero, bere lan bakarra. Bi partetan partitua eta bereizia da, 60 kapitulu ditu eta 623 orrialde. Sei aldiz argitaratu da.
  • Arnaut Oihenart

    Arnaut Oihenart
    Maulen jaio zen (1592-1667). Bere aita eta aitordeak bezala zuzenbide ikasketak egin zituen Bordelen eta hauek amaitu ondoren, bere herrian eta baita Donapaleun ere, kargu publikoak izan zituen. Nafarroako parlamentukide ere izan zen, besteak beste. Poesia herri-tradizioko moldeetatik urrundu nahi izan zuen, auzo-erdaretako poesia jasora hurbiltzeko. Metrika zorrotza eta errima aberatsa darabil. Berari zor diogu euskal poesiaren gaineko lehen hausnartze literarioa.
  • Joanes Etxeberri Sarakoa

    Joanes Etxeberri Sarakoa
    (Sara, 1668 - Azkoitia, 1749) Euskal idazlea eta sendagilea izan zen. Euskaltzale handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. Idatzi zituen bere idazlan guztiak euskararen ingurukoak izan ziren. Bere garaian erlijiosoa ez zen idazle bakanetakoa dugu. Hiru lan idatzi zituen euskaraz:
    - Lau-urdiri gomendiozco carta, edo guthuna (1718).
    - Escuararen hatsapenac (1712).
    - Euscal-herriari eta Euscaldun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco (1712).
  • Manuel Larramendi

    Manuel Larramendi
    Idazle jesuita izan zen (Andoain, 1690 - Loiola, 1766). Kultura handiko gizona, jarraitzaile anitz izan zituen. Bere garaiko idazle askoren gidari ageri zaigu, euskarazko lan askoren zuzenketak egin eta atarikoak idatzi baitzituen. Bere obren artean ezagunenak hauek dira:
    - El Imposible Vencido. Arte de la Lengua Vascongada dugu (Ezina, egina) (1729). Euskararen lehen "arte" edo gramatika argitaratua dela esan dezakegu.
    - Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence, Latin (1745).
  • Agustin Kardaberaz

    Agustin Kardaberaz
    Gipuzkoar idazle hau (Hernani, 1703 - Italila, 1770), Iruñean eta Valladoliden filosofia eta lege ikasketak egin ondoren, Jesusen Lagundian sartu zen 1721ean. Bilboko Jesusen Lagundiaren eskolako gramatikako irakasle izendatu zuten. Bere lana ugaria eta sakona da. Lanik gehienek Euskal Herriko pastoral eta misioen inguruko gaiak zituzten. Hala ere, badu euskararen inguruko obra bat: Eusqueraren Berri Onac, eta ondo escribitceco, ondo iracurtceco, ta ondo itzeguiteco Erreglac (Iruñea, 1761).
  • Juan Antonio Mogel

    Juan Antonio Mogel
    Gipuzkoar idazle hau (Eibar, 1745 - Markina, 1804) gaztea zela, Markinara joan zen. Markinako erretore izan zen 1778tik aurrera. Bere lan aipagarriena hauxe da: El doctor Peru Abarca, catedrático de la lengua bascongada en la universidad de Basarte o diálogo entre un rústico solitario bascongado y un barbero callejero llamado Maisu Juan (Durango, 1881). 1802an amaitua bazuen ere, arazoak izan zituen argitaratzeko. Hauxe izan zen euskaraz idatzitako lehen eleberri tankerako lana.
  • Pedro Antonio Añibarro

    Pedro Antonio Añibarro
    (Villaro, 1748 - Zarautz, 1830). San Frantziskoren Ordenan sartu zen Bilboko komentuan eta 1772an apaiztu. 1790ean Zarauzko Misiolarien ikastetxean onartu zuten. Zarauzko Misiolarien ikastetxea oso garrantzitsua izan da euskal literaturaren historian, bertan, euskal idazle asko egon baitzen.
    Bere obrarik garrantzitsuena Escu Liburua, eta berean eguneango cristiñau cereguiñac (Tolosa, 1802) da. Deboziozko jarduerak biltzen ditu liburu honetan. Bizkaierazko klasikoa da.
  • Euskal Lore Jokoak

    Euskal Lore Jokoak
    XIX. mendean antolatutako kultura jardunaldiak izan ziren, musika, dantza eta batik bat euskal poesia barne hartzen zituztenak. "Euskal Pizkundea" deitutako garaiaren barruan burutu zituzten, Erromantizismoan bultzatutako beste antzeko prozesuei jarraituz. Agerraldiok Ipar Euskal Herrian abiatu zituzten lehenik, Anton Abbadiaren eskutik. 1853an lehendabiziko aldiz antolatu zituzten Urruñan (Lapurdi), eta hamar urtez jarraian udalerri hartan bertan burutu zituzten.
  • Bonaparte Printzea

    Bonaparte Printzea
    XIX. mendearen erdialdean, literatura bere unerik latzenak pasatzen ari zen; izan ere, Larramendiren eragina desagertzen ari zen. Bonaparteren lanari esker, euskal literatur mugimenduak abian jarri ziren berriro. Berak mugatu zituen euskalkiak lehenbizikoz mapa batean (8 euskalki bereiz zituen: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, hegoaldeko goi nafarra, iparraldeko behe nafarrera, mendebaldeko behenafarrera eta zuberera). Euskalkiak eta euskararen hedapena mapan kokatu zituen (1869).
  • Arturo Kanpion

    Arturo Kanpion
    (Iruñea, 1854 - Donostia, 1937). Zuzenbide ikasketak egin zituen. Bizitza idazteari eta Euskal Herriko historiaren ikerketari eskaini zion. Bere obren artean hauxe dugu: Gramática de los cuatro dialectos literarios de la lengua euskara (1884). Nafarroaren historia izan zuen bere lanen ardatz. 1878an, Asociación Euskara de Navarra elkartearen sorkuntzan esku hartu zuen. Euskara nafarren hizkuntza zela aldarrikatu zuen. Euskaltzaindia sortu zuen.
  • Sabino Arana Goiri

    Sabino Arana Goiri
    Euskal politikari eta idazle bizkaitarra (Abando, 1865 - Sukarrieta, 1903). Zuzenbidea, filosofia eta letrak eta natur-zientziak ikasteari ekin zion. 1892an Bizcaya por su Independencia lanarekin abiarazi zuen hizkuntza, politika, historia eta literaturaz osatutako obra. Sabino Arana EAJ alderdia, Bizkaitarra hilabetekaria, Baserritarra aldizkaria, El Correo Vasco lehen egunkari abertzalea eta La Patria astekariaren sortzailea izateaz gain, Euskeldun Batzokija sortu eta ikurrina asmatu zuen.
  • Resurreccion Maria Azkue

    Resurreccion Maria Azkue
    (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951). Euskal hizkuntzalaria zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira. Ikuspegi katolikoaren eta euskal kultura goratu nahiaren eragina nabari zaie lan horiei, bekatu zirela uste izan zituen pasarteak txukundu eta edertu egin baitzituen, bere hartan jaso beharrean. Bere obra gailentzen da hiztegi hiru eledun monumentala, Diccionario Vasco-Español-Francés. 1905ean kaleratu zen lehen liburukia eta hurrengo urtean bigarrena.
  • Txomin Agirre

    Txomin Agirre
    (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920) Euskal idazle eta apaiza izan zen, askoren ustez euskarazko lehen eleberrigilea. Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen. Garaiko euskararen inguruko hainbat tirabirek, hala nola bizkaierazale eta gipuzkerazaleen artekoak, hizkuntzari kalte besterik egiten ez zioten ustekoa zen, eta beti iritziak bateratzearen alde agertu zen, Kresala (1902 - 1905) bizkaieraz lehenik eta Garoa (1907-1912) gipuzkeraz ondoren idatzi zituelarik.
  • Estepan Urkiaga Basaraz "Lauaxeta"

    Estepan Urkiaga Basaraz "Lauaxeta"
    (Laukiz, 1905 - Gasteiz, 1937). Euskal idazlea eta kazetaria zen. Bere ezizena "Lau Haizetara", hau da, jaio zen baserriaren izenaren kontrakziotik dator. 1931n argitaratu zuen Lauaxetak bere lehen olerki bilduma, Bide barrijak izenburupean, eta handik lau urtera Arrats-beran (1935). Lauaxetaren olerkigintza berezia da garai hartarako, Europako joerekin lotuagoa. Euskararako aranatar ereduaren jarraitzaile zen, eta bere lanak mendebaldeko euskaran idatzi zituen.
  • Jon Mirande

    Jon Mirande
    (Paris, 1925 - 1972). XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa izan zen. Eskuin zein ezkerreko abertzaletasunak gogor kritikatu zituen, biek ala biek moral judu-kristauaren iturrietatik edaten zutela uste baitzuen. Poesia landu zuen batez ere. Erotismoa, heriotza, paganismoa eta abertzaletasuna ziren erabiltzen zituen gaiak. Nobela bakarra idatzi zuen: Haur besoetakoa (1954).
  • Gabriel Aresti

    Gabriel Aresti
    (Bilbo, 1933 - 1975). Euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. 12 urterekin hasi zen euskalduntzen. 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10 urte geroago, 1964an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara: Harri eta Herri. Poeta sozial eta iraultzaile bezala definitu dute, eta poeta hiritar ere bai. 1957an Euskaltzaindiako langile izendatu zuten.
  • Arantxa Urretabizkaia

    Arantxa Urretabizkaia
    (Donostia, 1947). Euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Euskaltzain urgazlea ere bada. Bere obren artean, hau da idazlearen lanik hoberena aditu batzuen ustez: Zergatik panpox (1979).
  • Bernardo Atxaga

    Bernardo Atxaga
    (Asteasu,1951). Euskal idazle entzutetsu eta nabarmena da, Euskal Herrian nahiz nazioartean. Bereziki, 1988. urtean plazaratutako Obabakoak ipuin-bildumak eman zion ospea; hainbat hizkuntzatara itzulia izan da. Geroztik, egungo euskal literaturaren erreferentzia nagusi bilakatu da, batez ere atzerrian, eta sari asko jaso ditu. Eleberria, ipuina, saiakera, olerkigintza, antzerkia eta gidoigintza jorratu ditu. Haur literaturako lan ugari egin ditu. 2007az geroztik euskaltzain osoa da.
  • Joan Mari Irigoien

    Joan Mari Irigoien
    (Altza, Gipuzkoa, 1948). Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibilia da, eta ETBrako hainbat lan egindakoa. Lanik ezagunenak Babilonia (1989) eta Lur bat haratago (2000) eleberriak dira. Hogeita lau urtez idazle profesional moduan aritu zen Elkar argitaletxearen eskutik. 2013ko urrian, ordea, osasun arazoak zirela eta, erretiroa hartu zuen. Hala ere, poesia lantzen jarraitzen du.
  • Karmele Jaio

    Karmele Jaio
    (Gasteiz, 1970). Euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna da. Lehen argitaratu zuen liburua Hamabost zauri ipuin bilduma izan zen 2004an. Urte berean Igartza Saria irabazi zuen, Amaren eskuak (2006) eleberriaren proiektuagatik. Amaren eskuak eleberriaren arrakasta ikusita, Jaiok berak gaztelaniarako itzulpena egin zuen. Halaber, zinemarako bertsioa zuzendu du Mireia Gabilondok, 2013ko Donostiako Zinemaldian estreinatzekoa.