Giz1

Debagoienako idazleak

By aratz
  • Mar 9, 1533

    Esteban Garibai

    Esteban Garibai
    Esteban Garibai Zamalloa, Arrasaten jaio zen 1533ko martxoaren 9an eta 1599an Madrilen hil zen idazle, historialari eta errege kronikaria izan zen. Oñatiko Unibertsitatean, Gasteizen eta Santo Domingo de la Calzadan egin zituen ikasketak. Gipuzkoako egoerari buruz eginiko azterketen fruitu, Batzar Nagusien erreforma eta ontzigintzaren gainbehera aztertzen zituen hirurogei ataleko obra idatzi zuen urte haietan. Hori gutxi balitz, Espainiako lehen historia unibertsala idatzi zuen, 40 liburukitan.
  • Pedro Ignazio Barrutia

    Pedro Ignazio Barrutia
    Pedro Ignazio Barrutia Basagoitia Aramaion, Araba, 1682ko uztailaren 3an, Aramaion jaio zen euskal idazlea izan zen, baina antzerkia landu zuen batez ere..Berroigtabat urte geroago, Arrasaten hil zen oso gazte zela, 1759.urtean hain zuzen ere. Gaur egun bere obra bakarra ezgun da, "Acto para la Nochebuena (Gabonetako ikuskizuna)" hain zuzen ere, 1711-1753 urteetakoa.
  • Luis Eleizalde

    Luis Eleizalde
    Luis Eleizalde Brenosa (Koldo Eleizalde bezala ere ezaguna, 1788ko ekainaren 9an, Bergaran jaio zen idazle eta pedagogoa izan zen, geroago Bilbon hildakoa, 1923ko uztailaren 24an hain zuzen ere. Euskararen irakaskuntza jorratu zuen bere lan askotan eta Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen. Hori gutxi balitz, politikan ere jardun zuen, Euzko Alderdi Jeltzaleko kide moduan. Bere lan batzuk hauexek dira: "Metodología para la restauración del euzkera" (1918), "Landibar" (1918)....
  • Justo Garate

    Justo Garate
    Justo Garate Arriola 1900ko abuztuaren 5an Bergaran jaio zen euskal idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen, geroago Mendozan hildakoa, (Argentinan), 1994ko uztailaren 2an hain zuzen ere. Hori gutxi balitz, sendagilea eta euskal gaietan aditua izan zen. Medikuntzako ikasketak Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen baina horrek ez zion literaturatik urrundu. Hainbat lan egin zituen: "El carlismo de los vascos" (1980), "Cultura biológica y arte de traducir" (1943) ....
  • Telesforo Monzon

    Telesforo Monzon
    Telesforo Monzón Ortiz de Urruela (Olaso dorrea, Bergara, Gipuzkoa, 1904ko abenduaren 1an Bergaran jaiotako euskal idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen. 1981eko martxoaren 9aan Baionan hil zen. Euskal idazlea izateaz gain politikari nazionalista izan zen. Madrilen egin zituen Zuzenbide ikasketak, baina ez zituen bukatu. Berriro ikasi zuen euskara, ia ahaztua zuen hizkuntza, eta jelkide egin zen 1930ean. Euskal literaturan, bere hainbat lan daude eskuragarri, "Gudarien egiñak" .....
  • Iokin Zaitegi

    Iokin Zaitegi
    Jokin Zaitegi Plazaola 1906ko uztailaren 26an Arrasaten jaio zen euskal idazlea izan zen, baina 1979ko abuztuaren 17an Donostian hil zen. Idazleaz izateaz gain, itzultzaile, irakasle eta apaiza ere izan zen. Durangoko Josuitetan, Loiolan eta Oñatin egin zituen ikasketak. Urte batzuk geroago, 1932an Belgikara joan zen Teologia ikastera. Bidai gvuzti horiekin eta ikasketa horiek ez zituzten Iokineri literatura mundutik urrundu, hainbat lan egin baitzituen olerkiekin zein itzulpenekin: Goldaketan..
  • Josemari Velez de Mendizabal

    Josemari Velez de Mendizabal
    Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga, 1949ko irailaren 27an Aramaion jaiotako euskal idazlea da. Euskal Idazleen Elkartearen presidente izendatu zuten eta kargu hartan egon zen 1989 arte. Guzti hori gutxi balitz, Eusko Ikaskuntzaren kudeatzaile zuzendaria eta Euskonewsen eragileetako bat dela ere esan beharra dago. Hala ere, ez da literaturatik aldendu eta horrekin batera hainbat lan idatzi ditu, bai nobelazkoak, narraziozkoak, biografikoak... Bere lan ezagunena "Sixties" dela esan daiteke.
  • Gerardo Markuleta

    Gerardo Markuleta
    Gerardo Markuleta Gutierrez, ezizenez Jon Iriberri, 1963ko abenduaren 17an, Oñatin jaio zen euskal idazlea eta itzultzailea da. Gaur egun, Gasteizen du bizilekua. Hispaniar eta Euskal Filologietan lizentziatua dago eta Unibertsitate ikasketak Donostian, Oviedon eta Gasteizen egin zituen. Zenbait urtez irakaskuntzan aritu ondoren, gaur egun itzulpengintzatik bizi da. Hainbat lan egin ditu narrazio, itzulpengintza eta poesia alorretan. Poesian adibidez; "Ezjakintasunak" lanak arrakasta izan zuen