-
Frantzia - Prusia arteko gerra
1870eko uztailetik 1871ko maiatzera arte izandako gerra izan zen. Emseko telegramak piztu zuen. Alsazia eta Lorena lurrak Frantzia izatetik Alemania izatera pasatu ziren. Napoleon III.ak, Frantziar enperadoreak, Frantziako armadaren buruzagitza hartu zuen hasieran, baina gerra amaitzerako atxilotua izan zen. -
Period: to
"BELLE ÉPOQUE"
Oreka- eta egonkortasun-garaia izan zen Mendebaldean. Garai honetan giza jardunaren alderdi guztietan aldaketa ugari gertatu ziren: aurrerapen teknologikoa, kapitalismoaren sustapena, inperialismoaren hedapena, balore berrien onarpena, berritasun kulturalak eta aurrerapen eta zientziarako fede itsua nabarmendu ziren. -
Aliantza Hirukoitza
Aliantza Hirukoitza eratu zuten Alemaniak, Italiak eta Austria-Hungariak. -
Berlingo konferentzia
Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren. Konferentzian kontinente afrikarra europako inperioek euren artean banatu zuten. -
"Entente Cordiale" -ren sinaketa
Frantziak eta Erresuma Batuak “Entente Cordiale” sinatu zuten elkar ez erasotzeko konpromezua hartuz eta koloniak banatuz (Egipto eta Maroko okupatu zituen Frantziak EBren baimenarekin). -
Balkanetako gerrak
1912-13an izandako bi gerra hauetan zehar, Balkaniar Ligak, (Bulgaria, Montenegro, Serbia eta Greziak), lehenik, otomandar Mazedonia eta Traziaren zatirik handiena konkistatu zuen, ondoren, lurralde berriak banatzeko. Bulgariak porrota jasan zuen bere lehengo aliatuen aurka.
Bukaresteko Tratatuarekin eman zitzaien amaiera eta ondorioz, Serbia geratu zen zonaldeko herrialde boteretsuen gisan Autria-Hungariako Inperioaren kaltean. -
Francisco Fernandoren erailketa
Francisco Fernando Artxidukea eta bere familia erail zuen Sarajebon (Serbia) “Mano negra” izeneko talde nazionalista bateko kideak. -
Gerraren hasiera
Sarajeboko atentatuaren ostean:
Uztailak 28: Austriak gerra deklaratu zion Serbiari.
Uztailak 30: Errusiak mobilizazio orokorra hasi zuen.
Abuztuak 1: Alemaniak Errusiari gerra deklaratu zion. Eta Frantziak mobilizazio orokorra hasi zuen.
Abuztuak 3: Alemaniak gerra deklaratu zion Frantziari.
Abuztuak 4: Alemaniak Belgika inbaditu zuen eta ondorioz, Erresuma Batuak gerra deklaratu zion. -
Period: to
I. MUNDU GERRA
-
Galipoliko gudua
Gudua 1915eko otsailean hasi zen Turkiako Galipoli penintsulan, britainiar eta frantziar gerraontziek itsasartea defendatzen zuten otomandarren aurka egindako bonbardaketa masibo batekin, eta itsasoan zeuden minen ondorioz porrot egin zuten. -
Verdun eta Sommeko batailak
Verdungo gudua (1916ko otsaila-abendua) Alemaniako armada Verdungo gotorlekua erasotzen saiatu zenean gertatu zen. Frantziako armadak alemanen erasoari aurre egitea lortu zuen. Bestalde, Sommeko gudua (1916ko uztaila-azaroa) aliatuek alemaniarren erasoari emandako erantzuna izan zen. Frantziarrek eta britainiarrek Frantziako iparralderako lerroak aurreratzea lortu zuten. Bataila hauek ez ziren oso eraginkorrak izan eta 2 milioi soldadu inguru hil zirela kalkulatzen da. -
Wilsonen "14 puntuak"
1918ko urtarrilaren 8an Wilson presidente estatubatuarrak AEBko kongresuaren aurrean emandako hitzaldia izan zen. Bertan aurkeztu zituen 14 proposamenek Lehen Mundu Gerrarekin amaitu eta mundu mailako orden berria sortzea zuten helburu Boltxebikeen bake programa indargabetzeko. -
Brest Litovskeko bakea
Errusiako gobernu boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutako bake akordioa izan zen. Brest-Litovsken sinatu zen, egungo Bielorrusian, 1918ko martxoaren 3an. Itun horren bidez, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera ahal izan zen.
Trotsky Gobernu Boltxebikeko Kanpo Harremanetako komisarioa, akordioa ahal zen gehien atzeratzen saiatu zen. -
Guillermo II.aren abdikazioa
Guillermo II.ak, Frantziako enperadore eta Prusiako errege zenak, "Wilhelmshavengo motina" eta ondorengo "Azaroko iraultza" -ren ondorioz abdikatzeko presioa sentitu zuen baina ez zen beranduagorarte gertatu. Anarkia garaietan gobernu itxura mantentzearren Max von Baden printzipe eta kantzilierrak abdikatzera behartu zuen. -
Parisko Bake Biltzarra
Lehen Mundu Gerrako herrialde garaileek eratutako biltzarra izan zen, garaitutakoekin bake-hitzarmenak ados zitzaten. Wilsonen ekimenez, Nazioen Liga eratu zen, munduko nazioen arteko gatazkak modu baketsuan konpon zitezen. -
Karl Liebknecht eta Rosa Luxemburgo-ren erailketa
Alemaniako Alderdi Komunista fundatu eta bi aste geroago,1919ko urtarrilaren 15ean, eskuin muturreko alemaniarrek hil zituzten biak. Erailketa hauen ondoren hilketa gehiago egon ziren, eta faxismoaren indarra areagotzen hasi zen herrialde osoan barrena. -
Versalleseko ituna
Versaillesko Ituna Lehen Mundu Gerraren amaieran berrogeita hamar herrialdek baino gehiagok sinatu zuten bake-ituna izan zen. Itun horrek amaiera eman zion "azken gerra" izango zenari, eta Alemaniaren etorkizuneko ekintza militarrak mugatzen saiatu zen. -
Locarnoko Itunak
Belgika, Txekoslovakia, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italiako Erreinua eta Poloniaren artean sinatutako Europako bakea indarberritzeko zortzi hitzarmen izan ziren. Ituna ez zen behin betikoa izango Alemania Nazioen Ligan onartua izan arte (1926). Itunok ez zuten asko iraun, Wall Streeteko 1929ko kraxarekin ezeztatuak izan ziren. -
1929ko Kraxa
Balore-merkatuak izan duen beherakadarik larriena izan zen, kraxaren ondorioek izan zuten irismen globalak eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia (1929-33) bezala ere ezagutzen den krisialdia.