Historiako 2.praktika

By Elaiaaz
  • Period: to

    XVIII. MENDEA

    Ondare kontzeptuaren lehen agerraldiak izan ziren garai honetan, iraganeko obrei erreferentzia eginez. Hauek gordetzearen garrantzia azpimarratzen zuten oinarri ideologikoak ere bai. Ondarearen agerpenarekin batera, antzinako objektuei balioa eman zitzaien.
  • Period: to

    XIX. MENDEA

    Ondareak oinordekotza bezala bakarrik ezagutua izateari utziko dio, eta kultura-ondasun izatera igaroko da, kulturaren lekuko bilakatuz. “kultura-ondare” kontzeptu berria agertzen da, ondareari objektu inmaterial soilaren izaera kenduz.
    Garaiko gizartea erabat jerarkizatuta zegoenez, elementu baliotsuen izenpetzea boteretsuenen menpe zegoen. Gizartearen interesetan eragiten zuen.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN LEHEN ERDIA

    Lehen aipatutako ondarearen eta kulturaren egitura jerarkikoari kritika egiten hasi zitzaion . Honela, kultura aniztasuna bultzatuz eta gizakiaren ezaugarriak baitan haartzen dituen zerbait izatera igaroz.
    Ez dago ondarerik gizabanakoarentzat, guztiona den eta guztiek eskuratu behar duten "ondasun komuna" bihurtzen baita. Ondareak gizatalde edo kultura-komunitate baten berezko kultura-nortasuna adierazten du.
  • Period: to

    XX. MENDEAREN BIGARREN ERDITIK GAUR EGUNERA

    Ondarea baliabide gisa interpretatzea da ohikoena. Hau baliatuta errentagarritasun ekomonikoa izatea haiz zuezen. Adibide garbia da honetan turismo kulturala.
    Ondarea kontsumitu daitekeen objektu bihurtu da, manipulatzeraino iritsiz. Hau ekiditeko beharrezkoa da gizartean ondarea oraina nobletzen duen iraganeko elementutzat soilik ez hartzea.
    Ondorioz, ondarearen kontzeptualizazioa aldatuz joan da, "Altxorra" izatetik "baliabide sozial, kultural eta ekonomikoa" izatera.