You are not authorized to access this page.
1 guerra mundial 1

XX. mendeko ardatz kronologikoa

By aroa16
  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza
    Frantziako Iraultza 1789tik 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen. Iraultzak monarkia garaitu zuen, errepublika bat ezarri zuen eta, azkenik, Napoleonen agindupeko diktadura bati ekin zion, bere printzipioetako asko Mendebaldeko Europan eta harantzago konkistatu zituen eremuetara eraman zituena. Honekin, Antzinako Erregimenaren amaiera eta liberalismoaren garaiaren hasiera eragin zuen.
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Napoleon Frantziarren Enperadore

    Napoleon Frantziarren Enperadore
    Napoleon I.a Bonaparte militar eta estatista frantziarra izan zen, Frantziako Iraultzan jeneral errepublikarra, Errepublikako lehen kontsul bihurtu zuena. Gainera, biziarteko kontsula izan zen 1804ko maiatzaren 18an frantsesen enperadore izendatu zuten arte, eta abenduaren 2an koroatu zuten; Italiako errege ere izendatu zuten.
  • Austerlitzeko bataila

    Austerlitzeko bataila
    Austerlitzeko Gudua frantziarren eta austro-errusiarren artean Austerlitzen izandako gudua izan zen. Hiru Enperadoreen Gudua ere deitu zitzaion. Napoleonek Austria eta Errusiako enperadoreak garaitu zituen. Austerlitzekoa Napoleonen garaipenik nagusienetariko bat izan zen.
  • Italiaren sorrera

    Italiaren sorrera
    Italiako Erresuma, 1861ean Italiako errege koroatu zen Vittorio Emmanuele II.a buru zuen Italiaren bateraketaren ondoren sortu zen estatua izan zen. Italiako Erresumak, bi mundu gerretan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, Bigarrenean parte hartu izanak eraman zuen desagerpenera, 1946an erreferendum bat egin ondoren, non errepublika sistema garaile irten zen monarkikoaren aurrean, azken honek, gerran zehar galdu zuen ospearen ondorioz. Azkenik, 1946, Italiako Errepublika aldarrikatu zen.
  • Alemaniako bateratzea

    Alemaniako bateratzea
    1871ko Alemaniaren bateratzea prozesu politiko bat izan zen, herrialde alemandunak egitura politiko eta administratibo bakarreko nazio-estatu batean batzea ekarri zuena. Prozesua XIX. mendean zehar garatu zen, eta 1871ko urtarrilaren 18an amaitu, Frantzia-Prusia Gerraren ondoren, alemaniar estatuetako agintariek, Versaillesko jauregian bildurik, Gilen Prusiakoa Alemaniako enperadore izendatu zutenean.
  • Berlingo konferentzia

    Berlingo konferentzia
    Berlingo Konferentzia 1885an egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen. Europako hamabi estatu nagusiak, Ameriketako Estatu Batuak eta Otomandar Inperioa izan ziren parte-hartzaileak.
  • Lehenengo Mundu Gerraren sorrera

    Lehenengo Mundu Gerraren sorrera
    Lehen Mundu Gerra, Gerra Handia edo Guda Nagusia Europan piztu eta gehienbat bertan jazotako mundu gerra bat izan zen. Galera militarrak asko handitu ziren garapen teknologiko eta industrialaren eta lubaki-gerraren ondorioz. Historiako gatazkarik hilgarrienetako bat izan zen, eta oso eragin politiko garrantzitsuak izan zituen hainbat herrialdetan. Gerratearen amaieran, gatazka batzuk konpondu gabe geratu ziren, hogei urte geroago Bigarren Mundu Gerraren pizgarri izan zirenak