-
Zibilizazio minoikoa Brontze Aroko kultura aurre-helenistiko bat da, Kretan (Grezia) K.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, Sir Arthur Evansek, Knossoseko jauregia kultura honen Minos eta Minotauroaren kondairarekin 1900an lotu zuelako du.
-
-
Aro Iluna Greziako historiaren garaia da. Mizenastar zibilizazioaren suntsitzetik K.a. 1200-1100 urtetatik Aro arkaiko arte K.a. VIII. mendera arte doa. Urte horietaz oso informazio gutxi dago eta iturriak eskasak dira.Orain arte aurkitutako aztarna guztien arabera kultura greziarraren dekadentzia eta atzeraldiko garaia da. Urte horietan ere, poliki-poliki, brontzea burdinaz ordezkatua izan zen.
-
-
Greziako Aro arkaikoa K.a 800 - K.a 480 izan zen. Grezia klasikoaren hastapenak gara honetan izan ziren, orduan sortzen hasi baitziren geroko hiri-estatuak edo polis-ak. Aro iluna delakoa amaitzean hasi, eta Grezia klasikoarekin bukatu zen.
-
-
-
-
Grezia klasikoa edo Greziako Aro Klasikoa K.a. VI., V. eta IV. mendeak barnehartzen dituen aroa da, Greziako historian. Aroko abiapuntu zehatz gisa, Atenasko azken tiranoaren erorketa izan zeneko K.a. 510 urtea jarri ohi da. Bukaera, berriz, Alexandro Handiaren heriotza urtean K.a. 323 jartzen da. Kulturan oparotasun handiko aroa izan zen.
-
-
-
-
Garai helenistikoa, helenismoa edo garai alexandrinoa Antzinako Greziako historiaren aro bat izan zen. Aro honen muga kronologikoa bi gertaera politiko esanguratsuk zehazten dute: alde batetik, Alexandro Handiaren heriotza K.a. 323 eta beste aldetik, Kleopatra VII.aren eta bere maitale Marko Antonioren suizidio Aktiumgo gudako porrotaren ostean.
-