Cuadro  calderote  primera guerra carlistas by ferrer dalmau

FRANTZIAKO IRAULTZATIK INDUSTRIA IRAULTZARA EUSKAL HERRIAN

  • Frantziako Iraultza

    Frantziako Iraultza

    XVIII. mendean indartutako burgesiak botere politikoa eskuratzeko urratsak emango ditu. Europa osoan Ilustrazioa, liberalismoa eta demokrazia indartuz joango dira, eliza ofizialaren, erregearen eta feudalismoaren kaltetan.
  • Period: to

    Frantziako Konbentzioa eta Konbentzio Guda

    Frantziako Konbentzioak Frantziako errege familia gillotinatu ostean, pertsonen arteko klase ezberdintasuna debekatu zuen.
    Horrez gain, Espainiako monarkiari gerra deklaratu zion, azken honek Erresuma Batuarekin bat egin zuelako Frantzia iraultzailearen aurkako jarreran. Gerra Katalunian eta Euskal Herrian egin zen, batez ere. 1294ko Basileako Bakearen ondorioz, frantziar tropak
    Frantziara bueltatu eta muga Bidasoara itzuli zen; trukean, Frantziako Errepublikak Haiti eskuratu zuen.
  • Zamakolaren kontrako matxinada

    Zamakolaren kontrako matxinada

    Frantziako tropa iraultzaileen aurrean euskaldunek izandako gelditasunagatik, Carlos IV-ak hurrengo akordioa burutu zuen Zamakolada bizkaitar liderrarekin: bizkaitarrek soldaduskara joan beharko zuten eta trukean Erregeak merkatari kai libre baten eraikuntza babestuko zuen, Bilboko udala eta Kontsulatua, haserre (Bilboko portu eta hiriari egingo zion kalteagatik), matxinatu ziren. Matxinadak Bilboren monopolioa berretsi zuen eta bizkaitarrek
    soldaduska ez egiteko salbuespena berreskuratu zuten,
  • Period: to

    Frantziako Inperioa eta Espainiako Erreinuen arteko guda

    Carlos IV-ak abdikatu eta Fernando VII-ak koroari uko egin ostean, Frantziako tropak sartu ziren Jose I erregearen atzetik. Foruak zirela medio, Euskal lurretangertatutako gudak bertako erakundeek, udalek eta diputazioek, ordaindu behar zituzten. Zor honek izugarrizko krisi ekonomikoa eragin zuen eta, ondorioz, herri sailen desamortizazioari ekin zitzaion, euskal nekazari jendartearen murrizte prozesuari hasiera emanez,
  • Period: to

    Monarkien berrezarpena

    Fernando VII-ak Espainiako lurraldean eta Luis XVIII-ak Frarrtzia
    aldekoan euren koroak berreskuratzen dituzte. Fernando VII-ak zin egindako 1812ko konstituzioa ukatu eta Lege Zaharra berrezarri zuen. Hala eta guztiz ere, aurrera eraman zuen desamortizazio prozesu, guda gastuak estali nahian. Desamortizazioa Euskal Herriko mende gatazkatsuaren oinarrizko eragilea izango da.
  • Period: to

    Hiru urte iraultzaileak

    Riego Jeneralak 1812ko Konstituzioa aldarrikatu eta boterea eskuratu ere. 3 urte hauetan, politika iraultzailea (liberala eta burgesa) inposatu zen, non, Frantzian bezala, Lege zaharra
    (foruak, soldaduska, aduanak...) eta eliza kaltetuenak izan baitziren. 1823an Frantziako Luis Deuna erregeak nazioarteko ejertzito kontserbadorea abiarazi zuen Madrilgo gobernu iraultzailearen kontra eta, Europako tropa kontserbadoreak lagunduta, Fernando VII-ak botere absolutua berreskuratu
    zuen.
  • Frantziako uztaileko iraultza

    Frantziako uztaileko iraultza

    Luis Felipe I-k Frantziako koroa eskuratu zuen eta, konstituzioa onartuta, goi-burgesiak gobernu politikoa eskuratu zuen. Hurrengo bi hamarkadetan, Europa osoan zehar iraultza liberalak zein absolutismoaren garaipenak elkarren segidan agertuko zaizkigu: Austria, Alemania, Grezia, Frantzia, Suedia eta Espainia. Baina iraultza liberalak ez du jende gehienaren aldaketa gura asetzen eta langile klaseak bere antolamendu propioari ekin zion. Proletargoaren indartzea.
  • Period: to

    Lehen Karlistada

    Fernando VII zendu ostean, Isabel II-ak koroa eskuratu zuen, baina Karlosek ez zuen Isabel onartu "Lege salikoa" delakoan oinarrituta. Euskal Herria Karlosen alde kokatu zen, hiriburuak eta herri gutxi batzuk ian ezik. Espainiako liberalek irabazita, Espainia zenlralizatzeko joera indartu zen: nazio bat, erlijio bat eta hizkuntza bat. Halatan, foruak kendu, mugak Bidasoara eraman eta ohiko usadioak debekatu egin zituzten.
    Ikusi: https://youtu.be/-OVd7QswC1Y
  • 1848ko Iraultzak

    1848ko Iraultzak

    Herrien Udaberria edo Iraultzen Udaberria ere deitua, iraultza multzoa izan zen, 1848an Europan gertatua. 1847ko uzta txarretik abiaturik, Suitzan hasi eta Europa osotik zehar pasa zen: Italia, Prusia, Austria, Errusia... Sozialismoak bere ideologia aurkeztuko du Europa osoan eta, geroztik, jendarte aldaketak aztertzerakoan aintzat hartu behar izango dugu. Sozialismoa Euskal Herriara ere iritsiko zen: 1886an Fakundo Perezaguak PSOEren lehenengo taldea sortuko du Bilbon.
  • Period: to

    Bigarren Karlistaldia

    Saboiako Amadeo, Errepublika, II Karlistada eta Alfontso XII-aren garaipena elkarren segidan agertzen zaizkigu. Euskal Herriari dagokionez, II Karlistadaren ostean, euskal herritarrak soldaduskara joango ziren eta mundu nazionalista garaikide batean urtuko da. 1893 Sabino Aranak EAJ sortuko du.

    Bizkaiko burdin meategiak desamortizatzean, Administrazio Zentralak Bizkaiko burgesia nagusiari zein jauntxo batzuei eman zizkien euren ustiapenaz aberastu zitezen. Labe Garaiko garaiaren hasiera.