-
Monarkak deitutako biltzarra krisi ekonomikoaren ondorioz. Pribilegiatuek zergak ordain zitzaten.
-
-
Gizakiaren eta Hiritarren Eskubideen Adierazpena onartu zen. Adierazpen honetan norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna, eta jabego eskubidea aitortzen ziren.
-
-
Versaillesen bildu ziren. Aurrez, estamentuek kexa-koadernoak idatzi zituzten. Pribilegiatuek estamentu bakoitzeko boto bat izatea nahi zuten, hauek nagusituko baitziren,hirugarren estatuak ordezkari bakoitzeko boto bat gehiengoa lortzeko.
-
Frantziako hirugarren estatuak ordezkari bakoitzak boto bat izatea nahi zuten. Hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea nazionala eratu zuten eta Jeu de paume aretoan zin egin zuten elkar jarraituko zutela Frantzia konstituzio bat izan arte
-
Herritarrek Bastillari eraso zioten, gotorleku hura absolutismoaren ikur baitzen.
-
Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen,dekretu bidez.
Dekretu honen bidez eta Gizakia eta Hiritarren Eskubideen Adierazpenak, ekarri zituzten absolutismoaren amaiera eta iraultza liberalaren garaipena -
1791 Konstituzioa aldarrikatu zen eta haren bidez:
Subiranotasun nazionala eta herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren. Botere banaketa ezarri zen. Botere legegilea Asanblearen esku jarri zen, boterearazlea monarkaren gain eta judiziala auzitegi independenteen esku. Errolda-sufragioa ezarri zen Asanblea aukeratzeko bidetzat. 25 Urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonezkoek soilik bota zezaketen -
Luis XVI exekutatu zutenez, Europako gainerako potentziek, Lehen Koalizioa eratu zuten, eta gerra deklaratu zioten Frantziari
-
Konbentzioak monarkia abolitu eta errepublika aldarrikatu zuen. Errepublika haren hasierako giroak bide eman zion erradikaltasun eta herritarren partaidetza handiagoko Iraultzaren etapa bati.
-
1792 matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren, eta haien ondorioz, beste asanblea bat eratu zen, konbentzioa, monarkia abolituko zuena
-
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta urtarrilaren 21ean gillotinaz hil zuten.
-
Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren, Frantziako ideien mehatxua sentitzen baizuten. Ondorioz, Austriak eta Prusiak gerra deklaratu zioten Frantziari
-
Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena. Robespierrek botere guztiak bereganatu eta diktadura ezarri zuen.
-
Robespierrek diktadura ezarri eta ondorioz, izualdia ezarri zen. Kanpoko mehatxu militarrari eta barneko iraultzakontrako mugimenduei aurre egiteko premia aitzakiatzak hartuta. Edonor auzipetu zitekeen, Errepublikaren alde ez jardun izanaren susmo hutsarekin eta gillotinaz hiltzera zigortu, probarik ez izan arren.
-
1793an Robespierrek botere guztiak bere gain hartzean, diktadura ezarri zuen. Babesa galtzen joan ondoren 1794an, iraultzaile moderatuek atxilotu egin zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak, eta gillotinaz hil zituzten.
-
Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko konstituzioa onartu zen. Konstituzio hartan, nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.
-
Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen. Botere betearazlea berriz, bost kideko direktorio bati eman zitzaion.
-
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyès
-
-