Frantses Iraultza II

  • Period: to

    Estatu Orokorrak

    1789ko maiatzean, Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren. Bakoitzak bere aldarrikapenak egin eta ez ziren adostasunera iritsi.
  • Estatu Orokorrak Versaillesen

    Estatu Orokorrak Versaillesen
  • Iraultzaren jatorria

    XVIII. mendearen amaiera aldera, Frantzian, Antzinako Erregimenaren amaiera ekarri zuen iraultza bat izan zen, kausa hauek direla eta:
    - Gizartearen atsekabea.
    - Krisi ekonomikoa.
    - Ilustrazioaren ideiak.
    1787an, monarkak handikien biltzar bat deitu zuen, pribilegiatuak zergak ordain zitzaten konbentzitzeko asmoz. Pribilegiatuek ezezkoa eman zioten, eta Estatu Orokorren bilera exijitu zuten, biltzar horrek bakarrik baimendu baitzitzakeen zerga berriak.
  • Period: to

    Asanblea Nazionala eta Asanblea Konstituziogilea

    Ekainean, hirugarren estatuko ordezkariek Asanblea Nazionala sortu zuten, Frantziako ordezkari bakarrak bezala deklaratuz. Jeu de paume aretoan zin egin zuten elkartuta jarraituko zutela Frantziak konstituzio bat izan arte. Horregatik, Asanblea Konstituziogilea izendatu zuten beren burua
  • Eskubide feudalak abolitu ziren

    Abuztuaren 4an, Asanblea Konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, eta egun ­batzuk geroago, ­Gizakiaren eta Herritarren ­Eskubideen Adierazpena onartu zuen. Adierazpen horretan, hauek aitor­tzen eta bermatzen ziren: norbanakoen askatasuna, ­legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea.
  • 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen

    Aurrerago, 1791ko Konstituzioa aldarrikatu zen, eta haren bidez:
    - Subiranotasun nazionala.
    - Herritarren funtsezko eskubideak aitortu ziren.
    - Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
    - Botere-banaketa ezarri zen.
    - Errolda-sufragioa ezarri zen Asanblea aukera­tzeko. Hau da, 25 urte baino gehiago eta errenta jakin bat zuten gizonezkoek soilik zuten boz­katzeko eskubidea.
  • Period: to

    Asanblea Legegilea

    1791ko urrian, behin hauteskundeak egin eta gero, Asanblea Legegilea eratu zen. Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren, Frantziako Iraultzaren ideien mehatxua sentitzen baitzuten. horren ondorioz, Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten, 1792ko apirilean. Gauzak horrela, 1792an, paristarrek monarkari egotzi zioten lehen porroten errua, eta Tuilerietako jauregiari eraso zioten. Monarka kargutik kendu zuten, eta Asanbleak hartu zuen haren lekua.
  • Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten

    Europako gainerako monarkiak kezkatu egin ziren, Frantziako Iraultzaren ideien mehatxua sentitzen baitzuten. Beldur horren ondorioz, Austriak eta Prusiak Frantziaren aurkako gerra deklaratu zuten, 1792ko apirilean.
  • Asanbleak hartu zuen monarkaren kargua

    1792an, paristarrek monarkari egotzi zioten lehen porroten errua, eta Tuilerietako jauregiari eraso zioten, han baitzegoen errege-erreginen egoitza. Monarka kargutik kendu zuten, eta Asanbleak hartu zuen haren lekua.
  • Period: to

    Girondinoen konbentzioa

    1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren, eta haien ­ondorioz, beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala, monarkia abolituko zuena. Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta 1793ko urtarrilaren 21ean exekutatu zuen, gillotinaz. Neurri horri erantzuteko, Europako gainerako potentziek Lehen Koalizioa eratu, eta gerra deklaratu zioten Frantziari.
  • Luis XVI.aren exekuzioa

    Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta zigortu zuen Luis XVI.a, eta 1793ko urtarrilaren 21ean exekutatu zuen, gillotinaz. Neurri horri erantzuteko, Europako gainerako potentziek Lehen Koalizioa eratu, eta gerra deklaratu zioten Frantziari.
  • Period: to

    Menditarren konbentzioa (2)

    Izualdia ezarri zen: edonor auzipetu zitekeen, Errepublikaren alde ez jardun izanaren susmo hutsarekin, eta gillotinaz hiltzera zigortu, probarik izan ez arren. Aldi horretan, 50.000 pertsona exekutatu ziren: Maria Antonieta erregina, alderdi politiko guztietako liderrak, nobleak, klerikoak… Apurka-apurka, Robespierrek babesa galdu zuen. 1794an, iraultzaile moderatuek atxilotu egin zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak, eta gillotinaz hil zituzten.
  • Period: to

    Menditarren konbentzioa (1)

    Iraultzak porrot egingo zuten beldurrak eraginda, sans-culottek estatu-­kolpe bat egin zuen girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz, menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela. Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten 1793an, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena. Robespierre hartu zituen botere guztia eta diktadura bat ezarri zuen.
  • Sans-Culotten estatu-kolpea

    Iraultzak porrot egingo zuelako beldurrak eraginda, sans-culottek estatu-­kolpe bat egin zuten girondinoen aurka, 1793an. Horren ondorioz, menditarrek lortu zuten boterea, Robespierre gidari zutela.
  • Konstituzio demokratikoa onartu zuten

    Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten 1793an, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena.
  • Robespierre boteretik kendu

    Robespierrek diktadura jartzean (Izualdia), pertsona asko exekutatu zituen, eta apurka-apurka babesa galdu zuen. 1794an, iraultzaile moderatuek atxilotu egin zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak, eta gillotinaz hil zituzten.
  • Period: to

    Direktorioa eta Iraultzaren amaiera (1)

    Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen –iraultzaileen egutegian, III. urtekoa–:
    - Nazioaren subiranotasuna
    - Errolda-sufragioa
    - Botere-banaketa
    - Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen
    - Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
  • Period: to

    Direktorioa eta Iraultzaren amaiera (2)

    Napoleon generalak Europako Monarkien Lehen Koalizioa garaitu zuen 1796ko Italiako kanpainan. Europako potentziek, ­ordea, Bigarren Koalizioa eratu zuten, eta berriro gerra piztu zen, 1799an. Napoleonek zuen ospeak lagundurik, Estatu-kolpea eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru izango ziren boterea zuten kontsulak: Napoleon, Ducos eta Sieyès.
  • 1795eko Konstituzioa

    Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Gobernu hark 1795eko Konstituzioa onartu zuen –iraultzaileen egutegian, III. urtekoa–:
    -Nazioaren subiranotasuna
    -Errolda-sufragioa
    -Botere-banaketa
    -Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen
    -Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorio bati eman zitzaion.
  • Lehen Koalizioa

    Napoleon generalak Europako Monarkien Lehen Koalizioa garaitu zuen 1796ko Italiako kanpainan.
  • Bigarren Koalizioa

    Europako potentziek, Bigarren Koalizioa eratu zuten, eta berriro gerra piztu zen, 1799an.
  • Napoleonen Estatu-kolpea

    Napoleonek zuen ospeak lagundurik, Estatu-kolpea eman zuen, eta Kontsulatua ezarri zuen.
  • Period: to

    Kontsulatua

    Kontsulatua erregimen pertsonalista zen. Napoleonek botere guztia bereganatu zuen, eta erakusgarri izan zen VIII. urteko Konstituzioa, bertan ez zen botere-banaketa planteatzen. 1799an lehen kontsul izendatu zen, eta 1802an, biziarteko kontsul. Napoleon agintean zela, hainbat neurri hartu ziren ­Frantzia modernizatzeko asmoz: kode zibila idatzi zen (legeak sinplifikatzearren), Frantziako Bankua sortu zen eta Elizarekiko harremanak erregulatu ­ziren Vatikanoarekiko Konkordatua sinatuta.
  • Lehen kontsul

    1799an lehen kontsul izendatu zen
  • Biziarteko kontsul

    1802an biziarteko kontsul izendatu zen.
  • Period: to

    Napoleonen Inperioa (1)

    1804an, Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista bultzatu zuen, eta etengabe aritu zen gerran beste herrialde batzuen aurka. Europaren gaineko nagusigoa lortu zuen urte gutxian.Blokeo kontinentala ezarri zuen, britainiarrak kontinentearekin salerosketan aritu ez zitezen. Portugalek ez zuen onartu, eta Napoleonek erresuma hura inbadi­tzea erabaki zuen, eta bide batez, Espainia okupatzea. Horren ondorioz, Independentzia Gerra piztu zen, 1808an.
  • Period: to

    Napoleonen Inperioa (2)

    1812an,Errusia inbaditzen saiatu zen,baina porrot egin zuen. 1813an,Erresuma Batuak,Prusiak,Errusiak eta Austriak eratutako koalizio batek Napoleon garaitu zuen,Leipzigeko Guduan. Urte hartan garaitu zuen Espainian ere. Aliatuak Pariseraino iritsi ziren. Ondorioz,­Napoleonek botereari uko egin zion 1814ko apirilaren 6an,eta Elba uhartera erbesteratu zen. Ehun egunez boterea berreskuratu zuen,baina behin betiko garaitu zuten Waterlooko Guduan (1815),eta Santa ­Helena uhartera erbesteratu zuten.
  • Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua

  • Trafalgarreko Gudua

    Trafalgarreko Gudua galdu zuen britainiarren aurka.
  • Austerlitzeko Gudua

    Austerlitzeko Gudua austriarren aurka galdu zuen.
  • Jenako Gudua

    Jenako Gudua ­prusiarren aurka lortutako garaipenak.
  • Independentzia Gerra piztu zen

  • Errusia inbaditu

    1812an, Errusia inbaditzen saiatu zen Napoleon, baina porrot egin zuen.
  • Leipzigeko Gudua

    1813an, Erresuma Batuak, Prusiak, Errusiak eta Austriak eratutako koalizio batek Napoleon garaitu zuen, Leipzigeko Guduan. Urte hartan garaitu zuten Espainian ere.
  • Elba uhartea

    Aliatuak Pariseraino iritsi ziren. Horren ondorioz, ­Napoleonek botereari uko egin zion 1814ko apirilaren 6an, eta Elba uhartera erbesteratu zen.
  • Waterlooko Gudua

    Ehun egunez boterea berreskuratu zuen, baina behin betiko garaitu zuten Waterlooko Guduan, eta Santa ­Helena uhartera erbesteratu zuten.