-
Monarkiak handikien biltzarra deitu zuen, pribilegiatuak zergak ordain zitzaten konbentzitzeko. Pribilegiatuek ezezkoa eman zuten eta Estatu Orokorren bilera exijitu zuten.
-
-
Hirugarren estatuko ordezkariek izen hori hartu zuten, Frantziaren bidezko ordezkari bakarrak zirela adierazteko
-
Estatu Orokorrak Versaillesen bildu ziren. Aurretik, estamentuek kexa-kuadernoak idatzi zituzten. Nobleziak eta kleroak estamentu bakoitzeko boto bat ematea eskatzen zuten, hala pribilegiatuak nagusituko baitziren.
-
Asanblea konstituziogilea Jeu de Paume aretoan biltzea erabaki zuen, Frantziak konstituzio bat eduki arte.
-
Herritarrek Bastillari eraso egin zioten, gotorleku hura absolutismoaren ikur baitzen.
-
Asanblea konstituziogileak eskubide feudalak abolitu zituen, dekretu bidez, berdintasun juridikoa lortzeko.
-
Asanblea konstituziogileak onartutako adierazpena izan zen. Bertan, norbanakoen askatasuna, legearen aurreko berdintasuna eta jabego-eskubidea bermatzen ziren.
-
1791ko konstituzioan, subiranotasun nazionala, botere-banaketa eta errolda-sufragioa aldarrikatu ziren. Gainera, monarkia parlamentarioa ezarri zen.
-
1792ko matxinadak behartuta, hauteskundeak egin ziren eta beste asanblea bat eratu zen, Konbentzio Nazionala. Haiek monarkia abolituko zuten.
-
Europako monarkiak kezkatuta zeuden, Frantziako Iraultzaren ideien mehatxua sentitzen zutelako. Horren ondorioz, Austriak eta Prusiak gerra deklaratu zioten Frantziari.
-
1792an, Errepublikak bide eman zion erradikaltasun eta herritaren partaidetza handiagoko Iraultzaren etapa bati.
-
Konbentzioak traizioa leporatuta exekutatu zuten Luis XVI.a. Horri erantzuteko, Europako potentziek Lehen Koalizioa eratu eta gerra deklaratu zioten Frantziari
-
Menditarrek Konstituzio demokratikoa onartu zuten, herriaren subiranotasuna eta gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zituena. Robespierrek botere guztiak bereganatu eta diktadura ezarri zuen.
-
Konbentzioak traizioa leporatuta auzipetu eta exekutatu zuen Luis XVI gillotinan urtarrillaren 21ean.
-
Robespierren diktaduraren bukaeran, apurka-apurka boterea galduz joan zen. Azkenean, iraultzaile moderatuek atxilotu eta gillotinara bidali zituzten Robespierre eta haren jarraitzaileak.
-
Robespierren diktadura zela eta, Izualdia ezarri zen, mehatxu militarrari eta barneko iraultzakontrako mugimenduei aurre egiteko premia aitzakia bezala hartuta.
-
Beste diktadura bat ez ezartzearren, 1795ean konstituzio berria onartu zen. Bertan nazioaren subiranotasuna, errolda-sufragioa eta botere-banaketa aintzatesten ziren.
-
Beste diktadura bat ez ezartzearren, gobernu moderatu bat eratu zen. Botere legegilea bi ganberaren esku utzi zen, Bostehunen Kontseiluaren eta Zaharren Kontseiluaren esku. Botere betearazlea, berriz, bost kideko Direktorioari eman zitzaion.
-
Napoleonek, burgesiaren babesarekin, Brumaireko Estatu-kolpea eman zuen eta Kontsulatua ezarri zuen. Hiru kontsulak zuten boterea: Napoleon, Ducos eta Sieyès.
-
Napoleonek enperadore izendatu zuen bere burua. Politika espantsionista ezarri eta etengabe gerran ibili zen beste herrialdeekin.
-
Europako potentzia nagusiek Vienako Biltzarra antolatu zuten, bake iraunkorra bermatzeko eta iraultza gehiago gerta ez zedin.