Frantziako Denbora Lerroa XIX.m - Ane Apezetxea, Maialen Mariezcurrena eta Jokin Ugarte (Euskal Ikasketak)

By Joama
  • Period: to

    Frantziako Lehen Errepublika

    Frantziako lehen errepublika (1792-1804) Konbentzio Nazionala sorberriak errepublikaren aldarrikapenaren eta Napoleonek Frantziako Lehen Inperioaren ezarpenaren bitarteko erregimen politikoa da. Bere ezaugarriak honako hauek dira: monarkia ezeztatzea, konbentzio nazionala ezartzea eta kontsulatua sortzea.
  • Eugène Delacroix

    Eugène Delacroix
    Ferdinand Victor Eugène Delacroix (1798-1863) Frantziako margolari nahiz litografo erromantikoa zen. Frantziako iraultza irudikatu zuen bere koadro famatuan: "Askatasuna herria gidatzen".
  • Period: to

    Frantziako Lehen Inperioa

    Frantziako Inperioa (1804-1814) (Napoleondar inperioa) Frantziar iraultzaren ostean Napoleon Bonapartek ezarritako gobernua da, non Europako zati handi bat menperatu zuen. Amaitzear zihoala, Napoleondar Kodea sartu zuten, berdintasuna lortzearren.
  • Luis Napoleon Bonaparte

    Luis Napoleon Bonaparte
    Luis Napoleon Bonaparte (1769-1821) frantziar militarra, iraultzaren jenerala eta Brumaireko estatu kolpearen egilea izan zen. Aginpidean zegoenean, bere helburua Frantziaren eragina Europako beste herrialdeetara zabaltzea izan zen. 1808.urtean Napoleon Espainiara iritsi zen lurraldea okupatuz eta tronura iritsi zen Fernando VII.ak Baionan abdikatu zuenean
  • Georges Eugène Haussmann

    Georges Eugène Haussmann
    Georges-Heugène Haussmann (1809-1891) funtzionario publiko, diputatu eta frantziar senataria zen. Sena departamenduko prefetaren aginteaz baliatuz, Bigarren Inperioaren garaian hirigintza eraldaketa burutu zuen.
  • Period: to

    Luis XVIII

    Luis XVIII.a (1755-1824) Frantziako eta Nafarroako erregea (1795-1824) izan zen, 1815eko ehun egunetan izan ezik. Frantziako borboien berrezarkuntzako lehen erregea izan zen, Napoleonek bere tronua berreskuratu zuen arte.
  • Period: to

    Monarkia Konstituzionala

    Monarkia konstituzionala hauteskundeen bidez edota oinordetzaren bidez erregea hautatzean oinarrituriko gobernu-mota bat da, erregeak botere guztia ez izanik. Frantziaren kasuan, konstituzio faxista bat izan zen.
  • Jean Maximilien Lamarque

    Jean Maximilien Lamarque
    Lamarque (1770-1832) Napoleonen ejertzitoan parte hartu zuen frantziar jeneral ofizial bat zen. Frantziar iraultzan nahiz Frantziako lehen inperioan borrokatu zuen.
  • Jean Valjean kartzelatik irteten da (miserableak)

    Jean Valjean kartzelatik irteten da (miserableak)
    1815.urtean, Victor Hugoren "miserableak" obrako protagonista (Jean Valjean) kartzelatik irtetzen da, eta momentu hortik aurrera hasten da garatzen obra.
  • Waterlooko gudua (miserableak)

    Waterlooko gudua (miserableak)
    Waterlooko gudua "Miserableak" obran ageri den gertaera azpimarragarri bat da. Gudu hau, Napoleon Bonaparteren azkena izan zen, honen ondoren Santa Helena irlara erbesteratu baitzuten (eta bertan hil zen 1821ean). Guduari izen hau ematen zaio, Belgikako Waterloo herrian gertatu zelako.
  • Karl Marx

    Karl Marx
    Karl Heinrich Marx (1818-1883) filosofo, ekonomista eta politikaren pentsalaria zen, komunismoari dagokionez famatua. Engelsen laguntzaz manifestu komunista idatzi zuen. Marxek, garaiko ilustratuekin batera, frantziar iraultzaren eragileak izan ziren beraien pentsaerei esker eta urte hauetan jasan beharreko prekarietaterena.
  • Period: to

    Frantziako Absolutismoa

    Absolutismoa (1824-1830) Europako zenbait herrialdetan ezarritako gobernu-sistema bat zen, non erregeak botere guztia zuen. Sistema honen oinarria antolakuntza zentralista, armada iraunkorrak eta zergen kontrola ziren.
  • Period: to

    Karlos X

    Karlos X (1757-1836) Frantziako eta Nafarroako erregea izan zena 1824-1830 urteen artean. Frantziako azken errege borboia izan zen. Frantziako exiliatu bat izan zen, Bastillaren Hartzea baino lehenago. Garrantzitsua izan zen Frantziako kontrairaultzan.
  • Luis Felipe I-ren erregetza (miserableak)

    Luis Felipe I-ren erregetza (miserableak)
    Luis Felipe I-ren erregetza "Miserableak" obran ikusten da, hau azken errege frantses eta azkenaurreko monarka frantsesa izan zen, eta bere erregetza garrantzitsua da "Miserableak" obran.
  • Period: to

    Luis Felipe I

    Luis Felipe I.a (1773-1850) Frantziako azken errege (1830-1848) eta azken-aurreko monarka izan zen.
  • Period: to

    Monarkia Konstituzionala

    Monarkia konstituzionala hauteskundeen bidez edota oinordetzaren bidez erregea hautatzean oinarrituriko gobernu-mota bat da, erregeak botere guztia ez izanik. Frantziaren kasuan, konstituzio faxista bat izan zen.
  • Uztaileko Iraultza

    Uztaileko Iraultza
    Uztaileko Iraultza (1830eko uztailaren 26-29) Parisen hasitako prozesu iraultzailea da. Honekin Frantziako Luis Felipe tronura iritsi zen. Europako herrialde gehienetara hedatu zen, Belgikara bereziki
  • Lamarque-ren heriotza (miserableak)

    Jean Maximilien Lamarque "Miserableak" obran agertzen den general frantses bat zen. Bere heriotza nabarmentzen da obra horretan batez ere honek eragingo baitu iraultza.
  • 1848ko Iraultza

    1848ko Iraultza
    1848ko Iraultza (Otsaileko Iraultza) Frantziako Iraultza garrantzitsu bat izan zen, honen ondorioak uztaileko monarkiaren amaiera, Luis Felipe I frantziarraren abdikazioaren bidez. eta Frantziako Bigarren Errepublikaren sorrera izan baitziren.
  • Period: to

    Frantziako Bigarren Errepublika

    Frantziako Bigarren Errepublika (1848-1852) Frantzian gertaturiko erregimen politiko errepublikarra izan zen, bere goiburua askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna izanik. Erreforma handiak egon ziren: gizonezko sufragioa, esklabotzaren abolizioa eta lanarekiko eskubidea.
  • Estatu Kolpea

    Estatu Kolpea
    1851ko Estatu Kolpearen egilea Napoleon III.a izan zen, Frantziako II. Errepublikako presidentea, Asanblada Nazionala deseginez eta oposizioko buru nagusiak atxilotuz. Demokraziaren defentsa sutsua eginez eta sufragio zentsitarioa ezarri nahian.
  • Period: to

    Frantziako Bigarren Inperioa

    Frantziako Bigarren Inperioa (1852-1870) 1851ko estatu kolpeari esker hasi zen eta 1870. urtean Prusiaren aurkako porrotak amaiera eman zion. Bi multzotan banatzen zen: barne politika eta kanpo politika. Barne politikan bi helburu zeuden: estatuko botereak bereganatzea eta matxinadak itzaltzea. Kanpo politikan aldiz, Napoleon hainbat gudetan zegoela esan dezakegu.
  • Los Miserables nobela argitaratu

    Los Miserables nobela argitaratu
    Protagonistak:
    - Jean Valjean: protagonista da.
    - Fantine: Parisko emakume bat da, eta Cosette izeneko alaba bat du.
    - Cosette: Fantineren alaba da, baina gaizki tratatzen duten tabernari familia batekin hazten da.
    - Javert: Protagonista atxilotzeko amorruz bizi den polizia bat da.
    - Enjolras: "Les Amis de l'ABC" talde errepublikarraren buruzagia da, baina exekutatu egiten dute.
  • Fantineren heriotza (miserableak)

    Fantineren heriotza (miserableak)
    Fantine emakume paristar bat zen, eta bizitza gogor baten ondoren, ospitalean zegoela gaixoturik, Javert polizia Jean Valjean protagonistarekin topatzen da, eta gatazka hasten da. Fantine konturatzen da (Javertek esanda) Jean Valjean gaizkile bat dela, eta ez diola bere alaba Cosette bertara eraman. Honen ondoren, atake batekin hiltzen da Fantine.
  • 1871ko Iraultza

    1871ko Iraultza
    1871ko Iraultzak jarri zuen martxan frantzes nazionalismoa, Frantziaren kultura nahiz politikaren batasunaren alde egiten duen ideologia aleia.