FILOSOFIAREN HISTORIA

  • Tales  K.a. 624 -K.a. 546
    624 BCE

    Tales  K.a. 624 -K.a. 546

    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Matematiko eta astronomo izatearekin batera, natura zientziaren eta filosofia naturalaren αρχηγος (arkhegos) sortzailea izan zen, Aristotelesen arabera.
  • ANAXIMANDRO  K.a. 610 – K.a. 546
    610 BCE

    ANAXIMANDRO K.a. 610 – K.a. 546

    Miletoko eskolako bigarren filosofo presokratikoa izan zen, Talesen kide eta jarraitzaile eta Anaximenesen maisua. Filosofian ez ezik, astronomia, geometria, fisika eta geografian ere ekarpenak egin zituen, mundua ikuspegi zientifikoaz aztertzeko garaiko joera filosofikoari jarraiki. Ilargian, bere izena daraman krater bat bada. Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. Itsaso Beltzeko kostaldean Apolonia izeneko kolonia bat sortu omen zuen. Greziara gnomon edo eguzki-erlojua ekarri zuen.
  • PITAGORAS K.a.580- K.a.495
    580 BCE

    PITAGORAS K.a.580- K.a.495

    Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen.
    Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar.
  • Heraklito K.a. 535-K.a. 475
    535 BCE

    Heraklito K.a. 535-K.a. 475

    Heraklitoren obraren kontserbatzen diren pasarteak Efesoko Artemisaren Tenpluan utzitako diskurtso baten atalak dira. Bere idazkian orfismoa eta Hesiodoren eraginak nabaritzen dira.
  • Parmenides Eleakoa  530 K. a.-515 K. a.
    530 BCE

    Parmenides Eleakoa 530 K. a.-515 K. a.

    Antzinako Greziako filosofo presokratikoa izan zen. Eskola eleatikoko sortzaile eta filosofo garrantzitsuena kontsideratu ohi da. Parmenidesek Eleako gobernuan parte hartu omen zuen. Filosofia ikasten hasi zen Aminia filosofo pitagorikoarekin.
  • Enpedokles  K.a. 490 - K.a. 430
    490 BCE

    Enpedokles K.a. 490 - K.a. 430

    filosofo greziarra eta Agrigentoko herritarra zen. Enpedoklesen filosofia oinarrizko lau gai klasikoen sortzailetzat jotzen da, hau da, unibertso osoa lurrez, airez, suz eta urez osatua dagoela.
  • SOKRATES   K.a. 470-K.a. 399
    470 BCE

    SOKRATES K.a. 470-K.a. 399

    Grezia Klasikoko filosofo bat izan zen. Mendebaldeko tradizio filosofikoaren ikonorik garrantzitsuenetarikoa da, Platonen irakaslea izan zen eta harengan eragin handia izan zuen. Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, Platonen bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen solasaldietan oinarrituak baitira.
  • Agustin De Hipona Ka.430-Ka.354
    430 BCE

    Agustin De Hipona Ka.430-Ka.354

    filosofo eta teologo bat izan zen. Mendebaldeko kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa, Eliza Katolikoaren santu eta doktore, kristau dotrina neoplatonismoarekin uztartu eta erlijioz kanpoko bestelako ekarpen filosofikoak ere egin zituen.
  • PLATON K.a. 427-K.a. 347
    427 BCE

    PLATON K.a. 427-K.a. 347

    Grezia Klasikoaren filosofo garrantzitsu bat izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelesen maisu izan zen. Sokratesengandik jaso zuen eragina nabarmena izan zen. Parmenides, Heraklito eta pitagorikoen pentsamendu-iturrietatik ere edan zuen. Bere filosofiaren argitasunak eta sakontasunak eragin nabarmena izan dute historian zehar. Filosofiari bere egungo izaera eman eta bere zabalera osoan
  • Aristoteles  K. a. 384 – K. a. 322
    384 BCE

    Aristoteles K. a. 384 – K. a. 322

    Grezia klasikoko filosofo eta zientzialari bat izan zen. Askoren iritziz, Platonekin batera, mendebaldeko pentsamoldearen filosofo garrantzitsuenetariko bat da. Bere lanek ezagutzaren arlo anitz biltzen dituzte, hala nola biologia eta beste natura zientziak, logika, metafisika, epistemologia edo ezagutzaren filosofia, etika, politika, eta estetika.
  • Averroes  1126-1198
    1126

    Averroes 1126-1198

    Andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.
  • Tomas Akinokoa 1225-1274
    1225

    Tomas Akinokoa 1225-1274

    Aristotelesen filosofian oinarri harturik, Tomas Akinokoak eskolastikaren kristau pentsamendura egokitu zuen hura. Haren pentsamenduak, beraz, kristautasunaren dogmetan, Erdi Aroko tradizio kristauan eta Aristotelesen filosofian ditu erroak. Aristotelesen testuei iruzkinak egin zizkien eta haren kontzeptu asko argitzen saiatu zen; horregatik, puntu askotan, Aristotelesen pentsamendua San Tomasen adierazpenen argitan interpretatzen da.
  • Joan Duns Eskoto 1266-1308
    1266

    Joan Duns Eskoto 1266-1308

    Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.
  • Gilen Ockhamgoa 1288-1349
    1288

    Gilen Ockhamgoa 1288-1349

    Fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
  • Nikolas Koperniko 1473-1543
    1473

    Nikolas Koperniko 1473-1543

    Berak formulatu zuen lehenengoz Eguzki Sistemaren heliozentrismoa, lehen aldiz Aristarko Samoskoak ulertua. Bere De revolutionibus orbium coelestium liburua (zeruko esferen iraultzen ingurukoa) astronomía modernoaren hasierako puntu gisa kontsideratu ohi da, Pizkundeko iraultza zientifikoaren ezinbesteko elementua izateaz gain.
  • Galileo Galilei 1564- 1642
    1564

    Galileo Galilei 1564- 1642

    italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Errenazimentuko gizona, haren interesa zientzia eta artearen esparru gehienetara zabaldu zen (musika, literatura eta pintura, besteak beste). Bere lorpenen artean teleskopioaren hobekuntza, behaketa astronomiko ugari, mugimenduaren inguruko lehenengo legea eta “Kopernikoren Iraultza”rekiko babes determinantea aurkitzen dira. “Astronomia modernoaren aita”, fisika modernoaren aita” eta “zientziaren aita”tzat kontsideratu da.
  • Johannes Kepler 1571- 1630
    1571

    Johannes Kepler 1571- 1630

    alemaniar matematikari eta astronomoa izan zen. 17. mendeko iraultza zientifikoko pertsonai nagusietakoa izan zen, ezaguna bere planeten mugimenduaren legeengatik eta Astronomia Nova, Harmonices Mundi eta Epitome Astronomiae liburuengatik. Lan horiek Newtonen grabitazio unibertsalaren teoriaren oinarriak ezarri zituzten.
  • Thomas Hobbes, 1588-1679

    Thomas Hobbes, 1588-1679

    filosofo ingelesa, filosofia modernoaren sortzaileetako bat izan zen.Bere lanik ezagunena Leviathan (1650) da: bertan teoria kontratualistaren oinarriak ezarri zituen; oinarri horiek izugarrizko garrantzia izan zuten mendebaldeko filosofia politikoaren garapenean. Filosofia ez ezik, etika, historia, teologia, geometria eta fisika jorratu zituen, besteak beste.
  • René Descartes 1596-1650

    René Descartes 1596-1650

    filosofoa, matematikaria eta zientzialaria izan zen. Bai filosofian, bai matematikan, aitzindaritzat dugu gaur egun.
  • Immanuel Kant 1724-1804

    Immanuel Kant 1724-1804

    historiako filosofo nabarmenetakoa da.
  • Johann Wolfgang (von) Goethe  1749-1832

    Johann Wolfgang (von) Goethe 1749-1832

    idazle alemaniarra izan zen, Erromantizismo eta Sturm und Drang garaikoa. Azkenetako polimata edo gizaki unibertsaltzat hartzen da, idazle izateaz gain nobelagile, dramaturgo, poeta, zientzialari, geologo, botanikari, anatomista, fisikari, zientzia historialari, pintore, arkitekto, diseinatzaile, ekonomista, antzerki zuzendari, filosofo humanista, eta hamar urtez, Estatuko funtzionario izan baitzen.
  • Georg Wilhelm Friedrich Hegel 1770-1831

    Georg Wilhelm Friedrich Hegel 1770-1831

    filosofo alemaniarra izan zen. Tübinger Stift-ko apaizgaitegian egin zituen bere ikasketak, bertan Friedrich Schelling filosofoaren laguna egin zen. Askoren ustez Karl Marxen materialismo historikoan eragin sakona izan zuen XIX. mendeko alemaniar idealismo filosofikoaren burutzearen adierazgarri da Hegel.