You are not authorized to access this page.

Euskal Herria XIX. mendean

By ADRNRG
  • Zamakolada

    Simón Bernardo de Zamacolak 1804. urtean Batzorde Nagusiaren aurrean aurkeztu zuen erreforma militarra ezagutu ondoren (Bizkaitarrek eta, batez ere, bilbotar gazteek derrigorrezko soldaduska egin beharko zuten, gerora ejerzito errealaren zati izateko), desadostasun popular orokortua ematen hasi zen. Ondorioz, matxinada piztu zen erreforma militarraren eta Zamacolaren aurka. Tentsio-egoera ondoren, erregeak erabaki zuen erreforma baztertzea, bilbotar gazteak soldaduskatik salbuesten.
  • Fontainebleuko Ituna

    Fontainebleuko Ituna

    Espainiak eta Frantziak Portugal inbaditzeko akordiora heldu ziren, banaketa territoriala egingo zutelarik bien artean. Karlos IV.ak ez zekiena zen itun hori Espainia ere inbaditzeko trikimailua izango zela.
  • Baionako Abdikazioa

    Baionako Abdikazioa

    Karlos IV.ak abdikatu eta Fernando VII.ak uko egin zioten Espainiako koroari. Napoleón Bonapartek, bere anaia, Jose Bonaparte, Espainiako errege izendatu zuen.
  • Period: to

    Espainiako Independentzia Gerra

    Gerra napoleonikoek barneratu zuten frente honek Espainiar potentziaren eta Frantziako inperioaren arteko gertaera belikoa definitu zuten. Bi potentzien arteko talkak Napoleón Bonaparteren nahietik eratorri ziren: bere anaia, Jose Bonaparte, Espainiako errege izendatzea. Gerrak ondorio latzak ekarri zizkion Euskal Herriari: lurraldean eman ziren sarraski eta hondamendiak bertako udal zein diputazioek ordaindu behar izan zituzten, lurren desamortizazio-prozesu latz bati paso ematen.
  • Period: to

    Fernando VII.aren erregealdia

    Espainiak Independentzia Gerra irabazi ostean, Fernando VII.ak bere koroa berreskuratu zuen. Aldi honek kutsu absolutista nabaria izan zuen, Espainian Liberalismoaren lehenego ahotsak entzuten hasten ziren bitartean
  • Period: to

    Lehenengo Karlistada

    Fernando VII.a hil ostean, ondorengotza-arazo larria eman zen lurraldean: alde batetik, bere alaba, Isabel II.a, zen koroa jaso behar zuen pertsona; baina, beste aldetik, hil berri zen erregearen anaiak, Carlos Maria Isidrok, ez zuen bere ilobaren erregetza onartzen. Talka horrek gerra zibil bat sortu zuen Espainian; baina, Euskal Herriak parte-hartze oso aktiboa izan zuen gertaeran, batez ere kontuan hartzen badugu karlismoaren erroak Nafarroan sortu zirela.
  • Sozialismoaren sorrera

    Sozialismoaren sorrera

    Karl Marx eta Friedrich Engels pentsalariek korronte politiko berri bat sortzen dute: sozialismoa. Pentsaera horrek Europa osoa estali zuen denbora-tarte labur batean, eta gizartea ikusteko era guztiz aldatu zen.
  • Bigarren Industria Iraultza

    Bigarren Industria Iraultza

    Kapitalismoaren garapenarekin batera, hainbat aurrerapen zientifiko eta teknologiko produkzio guneetan aplikatzen hasi ziren. Euskal Herriaren kasuan, burdinolen garapen izugarria eman zen; Labe Garaien aroan sartzen hasi zen lurraldea. Garrantzitsuena, dudarik gabe, Bilboko Labe Garaiak izan ziren
  • PSOE Euskal Herrian

    PSOE Euskal Herrian

    Facundo Perezaguasek Euskal Herriko lehen alderdi sozialista sortu zuen Bilbon, Gerora, 1890-1892 meategietako greben ondoren, sozialismoak indar izugarria hartu zuen.
  • EAJren sorrera

    EAJren sorrera

    Sabino Aranak Euskal Alderdi Jeltzalea sortu zuen Bilboko Larrazabal baserrian