-
Berresarkuntza huts eginda eta Marruekoseko gerrak eragindako ezegona zela eta, ALfontso XIII. Babesarekin Primo de Riverak estatu golpea emanda diktadura ezarriko du.
-
Primo de Riveraren diktadurak huts eginda eta Hauteskundeetan Errepublikar zaleek hiri nagusietan irabazita, Apirilak 14, Madriden Errepublika izendatu zelaren ustean Eibarko Udaltetxeak II. Errepublika aldarrikatu zuen, monarkiari amaiera emanez. Lehen hauteskundean errepublikar moderatuek irabazi eta hainbat erreforma abian jarri ziren.
-
Ezarritako erreformak berandu iristen zirela ikusita ezkertiarrak aurka zituen gobernuak, eta gehigizkoak ziren ustean eskubia haserre zen. Testuinguru horretan, CEDA katolikoak irabazi zituen hauteskundean, baina laguntza askorik ez zuenenz Lerrouxen alderdi Errepublikar radikalak hartu zuen gobernua minorian.
-
CEDA eskuindarrak Lerrouxen gobernuan sartu eta alderdi ezkertiarrek Espainia osoan greba orokor bat deituta, Asturiasen boterea lortuko dute. Gobernuaren izenean Frankok Marruekoseko armadren laguntzaz zapalduko du, 2000 bat hildako utzi eta 25.000 giltzaperatu utziko ditu protestak.
-
Urriko iraultzak eraginda, ezkertiar alderdiak, anarkistak barne, koalizio bat osatuko dute. Hauteskundeak irabazi eta amnistia bat ezarriko diete kartzelan zeuden guztiei. Lehen biurteko neurriak berriro ezartzen dira.
-
Hauteskundeak galduta ejerzitoko generalek eskuineko sektore handi batekin aliatuta eta Fronte Popularrak bultzatuta erlijioren aurka dabilen giroa aitzaki, eta Calvo Soteloren hilketa, Estatu Golpe bate mango dute. Estatu golpeak huts eginda, gerra zibila hasiko da.
-
-
Nafarroa hasieratik kontrolatuko dute altxatuek eta Gipuzkoaren bila abiatuko dira Latorre eta Beorlegui generalek zuzendutako karlisten kolumnak. Iruneko erresistentziaren (Irailak 3-5) ondotik erresistentzia handirik gabe helduko dira Berritxuraino, non frontea estabilizatuko den. Deban Irailak 23an eskuratuz. Deban Flechas negras indar Italiarren koartela ezarriko da fronteak ezartzean.
-
Apirilean hasita Mola generalaren gidaritzapean Bilbo hartzeko saikera hasiko dute altxatuek. Italiar infanteriaren laguntzapean, Alemaniako Kondor Legioa eta Italiako abiazioa izango dituzte lagun. Apirilak 24 Durango bonbardeatuko dute eta Apirilak 26an lehendabizikoz gizateriaren historian, herri bat eta biztanleria zibila nahita sarraskituko da, bonba inzendiarioen laguntzaz (Gerra Modernoaren adierazlea). Herria suntzitzeaz batera, 2000-10000 bitarteko giza galerak eraginez.
-
Bizkaia ia osorik hartuta eta Laredo aldean daudela, nazionalistek Italiarrekin errendizioa adostuko dute. Batzuentzat Errepublikarekiko “traizio” beste batzuentzat gerra eraginkor jarraitzeko ideian egindako paktua. Hala baina, Italiarrek Frankoren tropei lekukoa ematean, ez dira baldintzak beteko eta Euskal tropei ez zaie Frantziara ebakuatuko eta Duesen giltzaperatuko dira 3.000 bat preso. Tartean Debako alkatea fusilatiko da Duesoko espetxean Urriaren 16an, Florentzio Markiegi
-
Bartzelona galduta, eta Errepublikar batzuek (Casado) Negrinen gobernuaren aurka estatu kolpea emanda Frankori Madri entragatuko zaio. Egun hartan emango da Burgostik Guerraren azken partea, Frankoren dikatadurari bide emanez.