-
Lehenengo eredu atomikoa izan zen, demokrito (460-370k.a) filosofo grekoaren arabera, atomoak zatiezinak, aldaezinak eta hilezinak ziren. Demokritok atomoa partikularik txikiena zela esaten zuen. Baina hau ez zen teoria zientifikoa, filosofikoa baizik.
Zatiezina zenez, atomo izena jarri zuen. (a-tomo/ zatiezina) -
Daltonen ustez, atomoa partikula trinkoa, zatiezina eta suntsiezina zen.
-
Thomsonen ustez, atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
-
Rutherfordek esan zuen, atomoaren karga positiboa atomoaren atal txiki batean bilduta zegoela (Thomsonek esandakoaren kontra). Ondorioz, Rutherforden ereduaren arabera, atomoa nukleo txiki-txiki batez eta azal batez osatuta dago;
nukleoan, karga positibo guztia eta ia masa guztia daude bilduta eta azalean, berriz, elektroiak daude, nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz. -
Elektroiak zenbait energia-mailatan kokatzen dira atomoaren nukleoaren inguruan biraka, orbita zirkularrak deskribatuz.
Nukleotik hurbilen dagoen energia-maila (n=1) energia txikienekoa da; kanpoalderantz, energia handituz doa.
Elektroiak, energia txikieneko mailan hasi (n=1) eta energia handieneko mailak betetzen doaz.
Energia-maila bakoitzean elektroi kopuru zehatza sartzen da: lehenengoan 2, bigarrenean 8, hirugarrenean 18, laugarrenean 32.. Energia-maila bakoitzeko elektroi kopurua 2n2 da. -
Azpimailak s, p, d eta f letrez adierazten dira eta azpimaila bakoitzak elektroi-kopuru jakin bat har zezakeen gehienez: s azpimailak 2 elektroi, p azpimailak 6 elektroi, d azpimailak 10 elektroi, f azpimailak 14 elektroi. Beraien energia segida honetan handitzen da: s ->p -> d -> f.
-
Eredu mekaniko kuantikoaren ekuazioak. Eredu honen ekuazioek elektroiek atomoaren barnean duten portaera deskribatzen dute: alde batetik elektroien izaera ondulatorioa eta, beste aldetik, horien ibilbideak.