EREDU ATOMIKOAK

  • 460

    Demokrito

    Demokrito
    Leuziporen ikaslea izan zen eta irakaslearen ideiekin ados zegoen.
    Materia atomoz osatuta zeudela esan zuen eta atomo hitzak zatiezina esan nahi du.
    Atomoak tamaina eta forma desberdinetakoak izan daitezkeela esan zuen.
    Ideia hauek ezin dira teoriatzat hartu oinarri zientifikorik gabekoak direlako
  • Dalton

    Dalton
    Atomoak, zatiezinak zirela esan zuen.Elementu berdineko atomoak propietate eta pisuan berdinak zirela esaten zuen. Bi atomo ezberdin elkartzean bien arteko erlazioa osoa eta arrunta zela.Atomoak proportzio ezberdinetan konbinatuta konposatu ezberdinak sortu ahal direla
  • Thomson

    Thomson
    Thomsonek esaten zuenez,atomoen masa elektroiena baino askoz ere handiagoa denez, karga positiboak askoz ere espazio zabalogoa hartuko zuen. Beraz,
    atomoak karga positibodun masa handi baten antzeko zerbait izan behar zuen, eta hartan txertatuta, elektroiak egongo ziren. Elektroien karga negatiboak karga positiboa konpentsatuko zuen, eta horren ondorioz, atomoa neutroa izango zen.
  • Rutherford

    Rutherford
    Atomoaren erdigunean zegoela zuen, nukleoan, masa dago karga positiboarekin eta bere inguruan biratzen duten elektroiak askoz gutxiago zirela. Eta atomoa ia hutsik zegoela.
  • Bohr

    Bohr
    zenbait ikerketa egin zituen Bohrrek eta haietatik ondorioztatu zuen azaleko elektroiak nukleoaren inguruan orbita zirkular jakin batzuetan soilik biratzen direla. Horrela, atomoan, elektroiak geruzatan antolatzen dira eta geruza bakoitzean energia kantitate jakin bat dute.Beraz, elektroiak energia-maila jakin batzuetan baino ez dira biratzen.
  • Schrodinger

    Schrodinger
    Elektroiak aldi berean partikulak eta uhinak direla esan zuen.
    Hidrogeno atomoaren elektroiari uhinen tratamendu matematikoa aplikatu zion eta uhinen ekuazioa lortu zuen.
    Elektroia aurkitzeko %90 baino aukera gehiago badago orbital atomikoen tamaina eta itxura ikusten dira eta itxura eta tamaina desberdinak dira zenbaki kuantikoen arabera.