Atomoa

Eredu Atomikoa

  • 1808. Dalton

    1808. Dalton
    Erreakzio kimikoaren lege klasikoak eta Daltonen legea edo proportzio anizkoien legea aurkitu zituen. Bere eredu atomikoak horrela zioen: Elementuak atomoz, partikula aldaezin eta zatiezinez, osaturik daude. Elementu bereko atomo guztiak berdinak dira. Elementu desberdinen atomoek masa eta propietate desberdinak dituzte.
  • 1897, J. J. Thomson

    1897, J. J. Thomson
    Izpi katodikoak partikula negatiboz osatuta zeudela aurkitu zuen, horren eraginez elektroiak aurkitu zituen. Bere eredu atomikoak horrela zioen: Atomoa dentsitate uniformekoa zen eta karga positiboa zuen masa esferikoa zen, multzo osoa neutroa eta egonkorra zela zioen.
  • 1911, Ernest Rutherford

    1911, Ernest Rutherford
    Hiru aurkikuntza egin zituen: (1) Nukleotik urrun pasatzen diren partikulak ez dira desbideratzen. (2) Nukleotik hurbil pasatzen diren partikulak desbideratzen dira, nukleoaren eraginez. (3) Nukleoarekin aurrez aurre talka egiten duten partikulek errebotatu egiten dute, bortizki, zeinu bereko kargak baitira. Bere eredu atomikoak horrela zioen: Masarik gehiena nukleoan dago. Elektroiak nukleoaren inguruan daude orbita zirkularretan. Atomoa neutroa da. e- = P
  • 1913 Niels Bohr

    1913 Niels Bohr
    Bere eredu atomikoa: Atomoaren barnean, elektroiaren energia kuantizaturik dago. Elektroiak orbita zirkularrak egiten ditu nukleoaren inguruan. Orbita horietako bakoitza egoera egonkor edo energi maila baimendu bati dagokio, n (n=1,2,3...). Elektroiak energi maila baimenduetan elektroiaren momentu angeluarra balioaren multiplo osoa da. Elektroia energi maila batetik bestera pasatzen denean soilik xurgatzen edo igortzen da energia. Taula periodikoan ordenatu zituen elementuak
  • 1916 Schrödinger.

    1916 Schrödinger.
    Hidrogeno atomoarentzako bakarrik erabilgarria zenez, Schrödingerrek eredu berria proposatu zuen, atomo guztientzako erabilgarria dena. Eredu honetan elektroiak 3 dimentsioko espazioa betetzen du. Hortaz, 3 zenbaki kuantiko erabiltzen dira. Eredu berri honetan elektroiak uhin gisa jokatzen du eta uhin funtzio izeneko funtzio matematikoaren bidez deskribatu daiteke. Elektroiak orbitaletan kokatzen dira, hau da, elektroia aurkitzeko probabilitate handia dagoen espazio-gunean.
  • Gaur Egungo Eredua

    Gaur Egungo Eredua
    Gaur egun erabiltzen den eredu atomikoa 1920 urtean hasi zen garatzen, Schrodinger eta Heisenbergen eskutik. Esan daiteke eredu hau garapen bat dela aurreko eredutik, oso konplexu eta matematikoa delarik. Hain konplexua da, zehaztasun osoz soilik atomo hidrogenenoideetarako garatzeko gai garela. Gainerako kasuetan hurbilketa bat egin behar da Hidrogeno atomora. Hala ere, gaur egungo eredu atomiko mekaniko-kuantikoa, behaketa esperimentalekin bat dator.