1870-1929 Denbora Lerroa- Laida Loredo, Sara Miranda eta Garazi Madariaga (Itzulpengintza eta Interpretazioa UPV/EHU)
-
Aldaketa ekonomiko sakona izan zen. Lehenengo Industria Iraultzaren lurrun eta ikatzaren aurrean, Bigarrenean energia-sortzaileak petrolioa eta elektrizitatea izan ziren. Garapeneko sektore aitzindariak, oihal industria eta 1850tik aurrera burdinbidearen hedapenak bultzatutako siderurgiak baziren ere, Bigarrenean industria kimikoa eta automobilak edo hegazkinak eragindako metalurgia berria izan ziren. Gehienetan, zientzia eta industriaren elkarlanaren fruitua izaten dira aldaketa horiek guztiak. -
1870eko irailaren 1ean, Napoleon III.a bere armadaren zati handiarekin batera harrapatu zuten Sedango guduan. Bismarck Prusiar kantzilerrak Frantziak borrokari uko egin eta Alsazia eta Lorena sortu berri den Alemaniako Inperioari uztea espero zuen. Hala ere, herri-iraultza batek erregimen inperiala irauli zuen. -
Alemaniar Inperioa edo Bigarren Reicha bere batasun eta indartze garaian Alemania izendatzeko erabili izan zen izendapena da, garai hau 1871ko urtarrilaren 18ko Alemaniaren batasunetik 1918ko azaroaren 9ko Wilhem II.a kaiserraren abdikazio bataraino doa. Alemaniarrek Kaiserraren agindupeko Inperioaren garai honi Kaiserreich izendapenaz deitzen diote; azken hau alemaniarrak ez diren historialariek ere erabiltzen dute. -
1870etik 1914ra Mendebaldeak ezagututako oparotasun garaiari deritzo. Esamoldea Lehen Mundu Gerraren aurretik asmatu zen, XIX. mendeko azkenengo hiru hamarkadetatik gerraren hastapenetara doan aldia izendatzeko. Hasiera 1871ko Frantzia-Prusia Gerraren amaierak markatzen du, eta geroztik bakeak 1914ra arte iraun zuen; alegia, Lehen Mundu Gerra hasi zen arte.
-
Familia oso garrantzitsu bat zegoen: ROTHSCHILD FAMILIA. Alemaniar bankari-dinastia judua da, mende eta erdian zehar Europako ekonomiaren eta, zeharka bada ere, politikaren bilakaeran eragin handia izan zuena. XVIII mendearen amaieratik influentzia handia izan du ekonomia eta politika arloan. Europako industrializazioa hastean, Rothschild direlakoak arrakastaz sartu ziren gorantz zihoazen sektoreen finantzaketan, hala nola trenbidea, meatzaritza eta metalurgia.
-
Alexandro II.a Errusiakoa Hil zuten bonba anarkista baten bidez, 3 saiakeraren ondoren.
Nikolas I.aren semea zen, eta Vasili Zhukovski poeta liberalaren ardurapean hazi zen. Krimeako gerra galdu ondoko urteetan (Parisko Ituna, 1856), Alexandro II.ak mendebaldeko herrien aldean Errusiak bizi zuen atzerapenaz oharturik, garrantzizko erreformak eragin zituen. -
Otto von Bismarcken ekimenez, Austriar-Hungariar Inperioak eta Alemaniako Bigarren Inperioak osatu zuten koalizioa izan zen, eta Errusiar Inperioa bertako zati izatera gonbidatu zuena. -
-
Gilen I.a Alemaniako enperadorea hil zenean, Gilen II.a iritsi zen tronura. Europa mailako politika oldarkorrago baten eta Alemaniaren hedapen kolonialaren alde, horrek Bismarckek kargua uztea eragin zuen. Orduan, Bake Armatua deitutako aro berri bat sortu zen:
- Europako potentziak bi bloke militarretan banatu zuen: Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria eta Italia), eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta EB). -
-
1898ko abenduaren 10ean sinatu zen, Espainia-Estatu Batuak Gerrari amaiera emateko. -
Husarretako ofizial izan zen lehengo, baina berehala ekin zion karrera diplomatikoari. Enbaxadore egon zen Bukaresten 1888-1897 urteen tartean eta Kanpo-arazoetarako estatu idazkari izatetik (1897) Inperioko kantzelari izatera pasa zen (1900-1909). Gilen II.ak bota zuen kargutik. -
Igande Odoltsua Errusiako Guardia Inperialak manifestari baketsuen aurka 1905eko urtarrilak 22an egin zuen sarraski bat izan zen. Aipaturiko egunean gertatu zen San Petersburgon, egun horretan 200.000 langile gaur egun Hermitage museoa den eta garai hartan tsarraren egoitza zen Neguko Jauregiaren atean bildu zirenean. -
-
Nazioen Elkartearen proiektua aurrera ateratzeko sutsuki aritu zelako eta eta Versailleseko Itunean 14 puntutako proposamen bat eta horien arteko bat ONUa sortzea eta ONUren aurrekaria
-
Alemaniarren asmoa Frantziari ahalik eta azkarren irabaztea zen, gero Errusia erasotzeko (Schieffen plana). Hala ere, frantziarrek geldiarazi egin zituzten Marneko Guduan.
Errusiak, Frantziarren eskaerari jarraituz, Alemaniaren aurkako erasoaldia egin zuen. Errusiarrek galdu egin zuten Tannenbergen eta Masuriako lakuetan, baina tropa alemaniarrak ekialderantz desbideratzea lostu zuten, horrela, Frantzia salbatu egin zen. -
Serbiak hil zuten Francisco Fernando Artxidukea eta bere familia Sarajevon. Horren ondorioz, Austro Hungariak Serbiari gerra deklaratu zion. Serbiari laguntzeko Errusia sartu zen, beraz, Alemania Austro Hungariaren aliatua zenez Errusiari gerra deklaratu zion. Hori ikusita, Britania Handia eta Frantzia Errusia babesteko nahian Alemaniaren aurka joan zen. Italiak Entente Hirukoitzaren alde egin zuen bere interesak zirela eta. Hori izan zen Lehen Mundu Gerraren sorreraren arrazoia.
-
-
Lehen Mundu Gerrako bataila luzeena eta handiena izan zen mendebaldeko frontean. Frantsesek eta alemaniarrek elkarren kontra borrokatu zuten eta 1916ko otsailaren 21etik abenduak 18ra iraun zuen.
-
-
Higadura gerrak puntu hil moduko bat bezala gertatzen dira; geldirik geratu beharrean, leku berean jarraitzen du, soldadu, tanke eta bestelako armamentu berberekin, jeneral baten soldadu eta armak etsaiaren aurka erori eta galdu arte. -
Politikari, iraultzaile, filosofo eta lider komunista errusiarra izan zen. Errusiako Alderdi Sozialdemokratako (POSDR) boltxebike sektoreko liderra, 1917ko Urriko Iraultzako buruzagi nagusia bihurtu zen. 1917an, Herriko Komisarioen Kontseiluko (Sovnarkom) lehendakari izendatu zuten, eta 1922an Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuneko (SESB) lehen eta buruzagi gorena bihurtu zen. -
Italiako Lehen ministroa izan zen. Bere herriaren lurralde-eskakizunak arrakasta txikiarekin defendatu zuen. Lehen Mundu Gerra amaitu zenean Lehen Ministro izan zen, eta Versailleseko Bake Hitzarmenean Italiako ordezkarien buru. 1919an Italiako diputatuen lehendakari hautatu zuten. Urte horretan langileen eta faxisten alderdiaren artean sortutako gorabeheretan Mussoliniren alde egin zuen, baina faxistek Giacomo Matteotti hil zutenean Orlandok laguntza ukatu zien.
-
Errusiak Mundu Gerran izan zituen porroten ondorioz, kriis handia sortu zen Errusian. Horregatik, protestak eta manifestaldiak egon ziren. 1917ko otsailaren 23an greba orokorra zitu zen, 26an matxinadaek egin ziren kuarteletan, eta 27an behin-behineko gobarnua osatu zuten. Pertsonai nabariena Kerensky izan zen. -
Estatu Batuak gerran sartzeko arrazoi nagusia Zimmermannen Telegrama izan zen. Hau, sekretupean eta telegrafoz 1917an Alemaniako atzerri ministroak Mexikori eskeinitako aliantza militar bat izan zen. Britainiar intelegintziak dekodifikatutako mezu honetan, Lehen Mundu Gerran Mexiko Alemaniarekin bat egin eta AEBren aurka borrokatzeko eskatzen zitzaion. Honek eragingo du AEB gerran sartzea eta honek desorekatuko du kontua. -
Politikari sozialdemokrata, abokatu eta errusiar iraultzaile nagusietako bat izan zen, tsarrari boterea kendu zitzaion garaian. 1917ko Otsaileko Iraultzaren ondoren, lehen ministro izan zen (bigarrena) eta Korniloven estatu kolpea eragotzi zuen. Ez, ordea, Urriko Iraultza eta agintea boltxebiken esku geratu zen.
-
1917ko urriaren 24ko gauean, Lenin Petrogradeko sobieten egoitzan finkatuzen. 25ean, sobietek, boltxebikeen kontrolpean, hrirburuko puntu estrategikoak hartu zituzten, Neguko Jauregiari eraso egin zioten eta behin-behineko gobernuko kideak atxilotu zituzten.
Boltxebikeen lehen gobernua sortu zen, Lenin buru zuela. Berehala, gerratik ateratzea negoziatu zuen, eta latifundio handiak kalte-ordainaik gabe desjabetzeko eta nekazarien artean banatzeko agindu zuen. -
1867an sortutako estatu europarra izan zen, Austriako inperioak bere baitan Hungariako Erresumaren autonomia onartu zuenean. Lehen Mundu Gerrarak inperioaren amaiera ekarri zuen; Austria eta Hungaria banatu egin ziren eta beraien menpe egondako herrialde askok independentzia lortu zuten. -
Errusiar-ukrainar iraultzaile komunista bat izan zen, judutar jatorrikoa. Hasieran menchevesekin sinpatizatu zuen eta borroka idealak eta pertsonalak izan zituen buruzagi boltxebikearekin, baina Vladimir Lenin, Trotski Urriko Iraultzako antolatzaile giltzarrietako bat izan zen. Horri esker, boltxek 1917ko boterea hartu ahal izan zuten Auzi militarretan. Hurrengo gerra zibila, komisario.
-
Alemaniaren eta Errusiaren arteko Brest-Litovsk tratatua bake akordioa izan zen, Errusiako gobernu boltxebikeak eta Erdialdeko Inperioek hitzartutakoa. Brest-Litovsken sinatu zen, egungo Bielorrusian, 1918ko martxoaren 3an. Itun horren bidez, Errusia atera ahal izan zen Lehen Mundu Gerratik. -
Kaiserschlacht izenarekin ezagutua Alemanian, Alemaniak Mendebaldeko Frontean egindako eraso multzo bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren amaieran. Ofentsiba 1918ko martxoaren 21ean hasi zen, eta eraso honekin 1914an hasitako Lubaki-gerrari amaiera eman zion, mugimendu gerrari berriro hasiera emanez. Alemaniarrek onartu zuten gerra irabaztea ezinezkoa izango zela Estatu Batuak Mendebaldean masan iristen baziren, eta, orduan, azken eraso bat antolatu zute hau gertatu baino lehen. -
-
Lehen Mundu Gerrako herrialde garaileek eratutako biltzarra izan zen, garaitutakoekin bake-hitzarmenak ados zitzaten. Bilerak 1919ko urtarrilaren 18an hasi ziren, eta, geldiuneak geldiune, 1920ko urtarrilaren 21 arte iraun zuten. 29 herrialdetako diplomatikoak bildu ziren, bakoitzak bere eskaerak zituela, baina erabaki nagusiak AEBetako Wilson, Erresuma Batuko Lloyd George, Frantziako Clemenceau eta Italiako Orlandok hartu zituzten. -
-
-
Parisko Konferentizan Nazioen Elkartea sortzea erabaki zen: Estatu Batuetako Wilson presidentek aurkeztutako Hamalau Auzietan oinarritutako nazioarteko erkunde bat, bidezkoa bakea ezartzeko.
Alemaniak, AEBk eta Errusiak ez zuten parte hartu, eta horren ondorioz Nazioen Elkartearen eraginkortasuna mugatu egin zen. -
1920ko Hamarkada Zoriontsua hamarkada honetan Amerikako Estatu Batuetan egon zen egoera ekonomiko onari ematen dio izena. Aldi berean, Europako lurralde batzuetara ideia honen estrapolazioa egin ohi da.
1910eko hamarkada belikoan (Lehen Mundu Gerra) gosetea eta urritasuna izan zen. 1920ko hamarkadan, berriz, gizartea asebete egin zen. -
Nazioarteko erakunde bat izan zen, Lehen Mundu Gerraren osteko Parisko Bake Biltzarraren ondorioz sortutakoa. -
-
Turkiak garaileekin negoziatu zuten bake berria. Aliatuen eta Sèvresko ituna onartu ez zuen Ankarako gobernuaren arteko ituna (Suitza, 1923-VII-24). Turkiako lurralde-osotasuna bermatu zen eta Turkiak Traziako E-ko lurraldea anexionatu zuen. -
-
1929ko kraxa Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) burtsaren historian balore-merkatuak izan duen beherakadarik katastrofikoena izan zen, kraxaren ondorioek izan zuten irismen globalak eta iraupen luzeak 1929ko krisia ekarri zuten, Depresio Handia bezala ere ezagutzen den krisialdia.