Descarga (1)

XX. mendeko ardatz kronologikoa

By txusito
  • Period: to

    Aro Garaikidea

  • Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa

    Estatu Batuetako “Crack” ekonomikoa
    1929ko krisialdi finantzarioak egungoaren antz handia du, eta bada gaurkoa askoz larriagoa izango dela esaten duenik ere. 1929ko urriaren 24an akzio guztien prezioak amildu egin ziren eta inbertitzaileek ihes egin zuten. Burtsaren crackak depresio ekonomikoaren bezpera dira.
  • Errusiako Iraultza

    Errusiako Iraultza
    Errusiako Iraultza 1917ko otsailean Nikolas II.a tsarraren erregimena uzkaili zutenetik urte bereko urrian boltxebikeek Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa osatu arteko tarteari ematen zaion izena da.
  • B.Mussoliniren Erromarako martxa

    B.Mussoliniren Erromarako martxa
    Erromako Martxa, 1922ko urriaren 27tik 29ra Benito Mussolinik, orduan Alderdi Nazional Faxistako buruak, 1922ko urriaren 27tik 29ra bitartean, Italiako boterera eraman zuen Erromarako martxa bat izan zen.
  • Versalleseko Ituna

    Versalleseko Ituna
    Versaillesko Ituna berrogeita hamar herrialde baino gehiagok izenpetu zuten hiri horretan I. Mundu Gerra amaitzean bake ituna izan zen.Itun honek "azken gerra" izango zenari amaiera eman zion, etorkizuneko abentura militarrak mugatzen saiatu zen. Alemaniaren zati bat.
  • Alderdi naziaren sorrera

    Alderdi naziaren sorrera
    Nazionalsozialismoa edo (sarritan hitza laburbilduz) Nazismoa Alemanian 1933tik 1945era (eta Austrian 1938tik) boterean egon zen erregimenaren (Hirugarren Reicha) ideologia da. Nazismoak faxismoarekin harreman zuzena du, eta ezaugarri nagusietako bat arrazismoa du.
  • II Mundu Gerraren hasiera

    II Mundu Gerraren hasiera
    Bigarren Mundu Gerra 1939-1945 urteen artean mundu osoan hedatu zen gerra izan zen.[1] Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, aurkako bi aliantza militar osatu zituzten: Aliatuak eta Ardatza.
  • Gerra Hotzaren hasiera

    Gerra Hotzaren hasiera
    Gerra Hotza Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuak eta Sobietar Batasunak buru zituzten bi herrialde taldek bizitako tentsio garaiari deritzo. Bi modelo ekonomiko, sozial eta politikoren arteko gatazka izan zen, baita Europak munduan galdu berri zuen nagusitasunarengatik ere.
  • II Mundu Gerraren amaiera

    II Mundu Gerraren amaiera
    Gerra osoko egoera sortu zen, zuzenean 30 herrialdetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerrako esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuz.
  • Berlingo harresiaren erorketa

    Berlingo harresiaren erorketa
    Berlingo harresia 144 kilometroko murru bat izan zen, Mendebaldeko Berlin Ekialdeko Berlindik eta Ekialdeko Alemaniako inguruko lurraldeetatik isolatu zuena. 1961etik 1989ra arte iraun zuen.
  • Gerra Hotzaren amaiera

    Gerra Hotzaren amaiera
    Aliatuen arteko tentsioa gerra bukatu aurretik hasia zen eta 1991. urtean Sobietar Batasuna erori arte iraun zuen.