-
Duela 8.000 urte inguru, giza taldeak ibaien ertzetako lurrak lantzen hasi ziren. Apiriletik ekainera bitartean, mendietako elurra urtzen zenean, ibai horiek uhaldiak izaten zituzten, eta nahiko irregularrak izateaz gain uzta bertan behera geratzeko arriskua zekarten. Arazo horri irtenbidea emateko, garai hartako biztanleek dike eta ubideen bidez uhaldiak kontrolatzen ikasi zuten; era horretara ibai ertzetatik urrunago zeuden lurrak ureztatzeko erabili ahal izan zuten ura.
-
K.a. 5000. urte inguruan, Afrikako Erdialdeko lautadetatik zetorren giza talde bat Nilo bailaran lurra lantzen eta abereak hezten hasi zen eta herri txikiak eraikitzen hasi ziren.
-
-
-
Bailara inguruko basamortuek (“lur gorria”) muga naturala osatzen zuten eta, horregatik, nahiko zaila zen hortik inbasioren bat iristea. Horrela, Egiptoko kulturak 3.000 urtez iraun zuen ia aldaketarik gabe. Egiptoko zibilizazioaren Historia, Egipto Garaiaren (“Kainaberaren herrialdea”) eta Egipto Beherearen (“Erlearen herrialdea) batzearekin hasten da; orduan, monarka bakar batek gobernatzen zuen (faraoia edo “bi koroen jauna”).
-
Menes edo Nermer erregeak K.a. 3100 urte inguruan iparraldea konkistatu eta bereganatu zuen arte. Bailara inguruko basamortuek muga naturala osatzen zuten eta horregatik oso zaila zen hortik inbasioren bat heltzea. Horrela Egiptoko kulturak, eta ia aldaketarik gabe, 3.000 urtez iraun zuen.
-
Kretako biztanleek kobrea erabiltzen hasi ziren, eta itsasontziak eraikitzen zituzten; horiekin, inguruko herriekin merkataritza-harremanak ezarri zituzten.
-
Indo Bailaren zibilizazioa, gaur egungo Pakistanen garatu zen, eta k.a. 2500 eta 1700 urte inguruetan goieneko unea lortu zuen. Indo lautada emankorretan lortzen zituzten uztak izan ziren bere oparotasunaren oinarri. Gunerik garrantzitsuenak iparraldean dagoen Harrappa eta hegoaldeko Mohenjo-Daro hiriak izan ziren. Mohenjo-Daroko arkeologi hondakinak Indo ibaiaren ibilgutik bost bat kilometrora badaude ere, garai hartan herria ibaiaren ertzetan kokatzen zen.
-
Kristo aurreko 2.370 urte inguruan, Akad herriko Sargon erregeak inguruko herriak konkistatu eta batu zituen, eta Mesopotamian lehenengo inperioa hedatu zuen.
-
Brontze aroa sorturik. Mizenas hiria eraiki eta inguruan garatu zen.
-
Kretatzarrek edo minostarrek Zeus jainkoaren semearen kondairaren arabera, Minos erregearen omenez hartu zuten izena, indar handia izan zuten uharteetan eta Egeo itsasoaren kostaldean, eta Egiptoko beste lurralde batzuekin harremanak ezarri zituzten.
-
Barneko matxinadek Inperio Zaharraren suntsiketa ekarri zuten. Horren ondorioz, ezegonkortasuna nabarmena izan zen; ondoren, Erdiko Inperioa sortu zen (XI. dinastiatik XIII.era ). Garai hartan ureztatzeko lan handiak egin ziren. Hicso Asiako herriaren inbasioarekin batera, K.a. 1700 urte inguruan, bukatu zen garai hau.
-
Mesopotamiarrek kodeetan biltzen zituzten legeak erabiltzen zituzten beren bizimodua gobernatzeko. Guztietan ezagunena Hammurabiren kodea da. Hammurabi K.a. 1.700 urte inguruan Babiloniako erregea izan zen.
-
Mizenastarre pairatu zuen suntsiketa orokorra aprobetxatu egin zuten, Mediterraneoan eta hiru mendetan zehar, hegemonia kultural eta komertziala inposatzeko.
-
Mizenastarrek Kretaren kontra altxatu ziren eta, pixkanaka, kretatarrek garatutako merkataritza berenganatu zuten; uhartea indarrez hartzera ere iritsi ziren. Orduan, Egeo itsasoaren Asiako kostaldean zegoen eta lurralde hura menpean zuen hiri batekin, Troia hiriarekin, hainbat gatazka izan zituzten eta Troia setiatu eta suntsitu egin zuten.
-
Gerrek eta barneko gatazkek eragindako krisiak horren gainbeheraren hasiera izan zen, eta joniar, eoliar eta doriarren finkapena erraztu zuen.
-
-
Monarkia gelditu eta gobernatzeko era berri bat ezarri zen: Errepublika. Errepublikan Erroma izugarri hedatu zen. Hedapen hori, batzuetan konkista bidez eta beste batzuetan itunen bidez, lortzen zen. Ituna sinatzen zuten komunitateak Erromaren aliatu bihurtzen ziren, eta diruz eta gizonak armada erromatarrera bidaliz, parte hartu behar zuten. Garai honetan egon zen gobernu-sistema, Atenasko demokraziaren oso antzekoa zen: herritarrek gobernariak aukeratzen zituzten denboraldi motz baterako.
-
-
Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera (Girona), K.a. 218. urtean. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.
-
Bigarren Gerra Punikoan, Kartagotarrak, Anibalen agintepean, Iberiar penintsulan sartu ziren eta Italiaraino heldu nahi izan zuten, Pirinioak eta Alpeak zeharkatuz. Kartagotarren armadaren hornidura-bideak eteteko, erromatarrek bi armada bidali zituzten Ampuriasera. Hamabi urtez borrokatu ostean, erromatar armadak Mediterraneoko kostaldean nagusi izatea lortu zuen.
-
Egiptoko Rosetta herritik hurbil, hiru alfabeto desberdin (hieroglifikoa, demotikoa eta grekoa) erabiliz garbatutako basaltozko harri bat aurkitzea -oinarrizkoa izan zen Egiptoko idazketa hieroglifikoa deszifratu ahal izateko. Rosettako harria (K.a. 196) Napoleonen armadaren soldaduek aurkitu zuten
-
-
Erromatarrek K.a. I. mendean hartu zuten gaur egungo Euskal Herria. Mende hori arte Penintsula bi probintzia handitan bereizten zen: Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior.
-
Goiz Inperio izenez ezagutzen dena. Garai horretan zehar, hainbat enperadore izan ziren, dinastietan sailkatuta. Erromak lurraldea hedatzen jarraitu zuen: Hispania, Britainia, Mediterraneoko ekialdeko lurraldeak etab.
-
-
-
Vespasianok emandako xedapen batzuen bidez, lehendik zeuden bertako herriek zuzenbide latindarra har zezaketen, hau da, Erromatar ereduaren arabera antolatu ahal zuten haien burua, senatua ezarriz, urteroko magistratuekin etab. Horrela egitekotan, magistratura lortzen zuten gizonak Erromatar herritartzat hartzen ziren.
-
K.o. III. mendearen erdi aldera, inperioaren gainbehera hasi zen eta V. mendeko krisi larria izan zuen ondorio.
-
-
Teodosia enperadorearekin batera, kristautasuna Inperio osoko erlijio ofizial bihurtu zen.
-
-
Teodosiok Inperioa bitan banatu zuen, eta bi inperio sortu ziren: Mendebaldeko Inperioa, hiriburua Erroma zuena, eta Ekialdeko Inperioa edo Bizantziokoa, hiriburua Konstantinopla zuena.
-
Herri barbaro batzuek (sueboak, bandaloak eta alanoak) Pirinioak zeharkatu eta Hispanian sartu ziren. Sueboak eta bandalo asdingoak Galizian ezarri ziren; alanoak, Lusitanian eta Kartagoko zati batean, eta bandalo silingoak, aldiz, Betikan.
-
Erromako ituna sinatu zuten. Itun horrek Tolosako Erresumaren sorrera ekarri zuen (hiriburua Garona ibaiaren ertzean, Tolosan, zuelako deitu izan zaio horrela), eta horren bidez, Erromari gainerako herri barbaroek Hispanian hartutako lurrak berreskuratzen laguntzeko konpromisoa hartu zuen.
-
Erromatar inperioa bi zatitan banandu zen gainbehera zuelako, baina geroago ez zen hobetu. Beste herriek inbaditzen eta ahultzen joan zuten azkenean bere botereak eta zeukaten menperatzea galdu zuten.
-
Sinatu zuten itun horretan ezarritakoa bete ondoren, galiar lurraldean, bisigodoek frankoei eta horien errege Klovisi egin zieten aurre. Volullen galdu eta gero, bisigodoek hasierako kokalekua utzi eta penintsulan sartu ziren, behin betiko. Bertan, erresuma berri bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena.
-
-
Arabiarren inbasioak Iberiar Penintsulako Erresuma Bisigodoaren 200 urteko historiari amaiera eman zion. Azken erregea, Rodrigo, Guadaleteko guduan hil zen.
-
Konstantinopla turkiar otomanoen eskuetan erori izana gertaera historikoa izan zen, eta Ekialdeko Inperio erromatarraren azken aztarnari amaiera eman zion. Periodizazio klasikoan eta historialari batzuen arabera, Erdi Aroaren amaiera ere ekarri zuen Europan.