-
VIII. mendearen hasieran, Iberiar penintsulan kokatutako bisigodoen erresuma gerra zibilean zegoen, tronurako ondorengotza zela
-
Musulmanek erraz garaitu zituzten bisigodoak Guadaleteko Guduan (711)
-
Lau urte baino ez zituzten behar izan Iberiar penintsularen zatirik handiena mendean hartzeko, iparraldeko eremu menditsuak izan ezik.
-
Konkista Europara zabaltzen saiatu ziren, baina frankoek garaitu egin zituzten Poitiersen. Porrot haren ondoren, musulmanek atzera egin zuten, Iberiar penintsularaino.
-
Konkistatik VIII. mendera arte, Al-Andaluseko lurraldea omeiatarren inperioko probintzia edo emirerri bat bezala antolatu zen. Etapa horretan, emir bat zen Damaskoren mendeko emirerriaren burua, eta diwan batek lagunduta gobernatzen zuen.
-
- urtean, abbastar dinastiak Damaskon gora egin zuenean, omeiar familiako kide batek Al-Andalusen babes hartu zuen, eta Bagdadeko Kalifa Herriarekiko independentea zen emirerri bat sortu zuen. Emir hura, Abd ar Rahman I.a, dinastia bikain bateko lehen kidea izan zen.
-
- urtean, Abd ar Rahman III.ak Bagdadekiko lotura oro hautsi, eta bere burua kalifa izendatu zuen. Hura izan zen Kordobako Kalifa Herriaren hasiera, eta Al-Andalusen goreneko aroa izan zen politika, ekonomia eta kultura arloan. Kalifa herriko hiriburua, Kordoba, Mendebaldeko Europako hiri garrantzitsuena izan zen.
-
Hala ere, kalifek barne zatiketei aurre egin behar izan zieten: arabiarren eta bereberren arteko etsaitasuna, batetik, eta mozarabiarrekin eta muladiekin zituzten arazoak, bestetik. Gatazka horien ondorioz, Kordobako Kalifa Herria hainbat erresumatan edo taifatan zatitu zen 1031. urtean.
You are not authorized to access this page.