-
Elkartea 2019ko maiatzean sortu zen, hurrengo denboraldian arabako txapelketan parte hartzeko helburuarekin.
-
Talde berria ginenez jokatzeko arropa eta logoa sortu behar izan genuen eta guzti hau abuztuan egin genuen, txapelketa hasi baino lehen. Momentu horretan gaur egun mantentzen dugun kolore morea aukeratu genuen.
-
- urteko irailean aukeratu behar izan genuen entrenalekua eta hori egin eta gero entrenamenduekin hasi ginen. Hurbiltasunagatik IBAIONDOKO GIZARTE ETXEA aukeratu genuen entrenatzeko eta gaur egun ere bertan jarraitzen dugu entrenatzen.
-
2019.eko urrian hasi zen txapelketa gure junior neskentzat. Elkartearen historiako lehen partiduak jokatu zituzten momentuan zeuden neskak.
-
Lakua Institutuarekin hitz egin eta gero saskibaloia eskeini genuen biak batera, haiek ikasleei bidali zieten informazioa eta horri esker eskola kirol mailako 2 talde sortu genituen, bat neskena eta bestea mutilena. Bi taldeak INFANTIL mailakoak izan ziren.
-
2019.eko abenduan Donostiara joan ginen ASKATUAK DRUNK CUP txapelketa jokatzera. Hau elkarteko lehen txangotzat hartu genuen. Gure junior nesken taldeak parte hartu zuen espainia mailako txapelketa batean, non beste hirietako jokalari eta taldeak ezagutu zituzten eta 3 egun eman zituzten taldearekin saskibaloira jokatzen eta hiria ezagutzen.
-
- urteko uztailean lehen aldiz eman genuen izena Arabako Saskibaloi Federazioan 2019 - 2020 denboraldiko txapelketan parte hartu ahal izateko. Hasieran talde bakar bat genuenez haiekin eman genuen izen ematea. Hain zuzen ere, JUNIOR NESKEN talde batekin, 12 neskaz osatuta. Tade honen babeslea ULACA COCINAS LAKUA izan zen, honi esker gaur egun esan dezakegu elkarteko babesle zaharrena dela.
-
2019 - 2020 DENBORALDIA LAKUA BASKET KLUBAREN LEHENA IZAN ZEN.
-
Lakua Instituturekin hitz egin eta gero Gasteizen urtero ospatzen den Copa Colegial txapeleketan izen ematea aukeratu genuen. Nesken eta mutilen talde bana atera genuen, institutuan saskibaloira jokatzen zuten jokalari ezberdinekin.
-
Konfinamendu garaian Discord plataformaren bidez aurrera eraman genituen entrenamenduak
-
2020ko irailean 6 talde gehiago gehitu ziren Lakuara.
-
-
-
Konfinamenduak eta murrizketak eta gero berriro bueltatu ginen entrenamenduetara.
-
Apirilan hasi zen ofizialki denboraldia gure taldeentzat.
-
Hain arraroa izan zen denboraldia amaiera iritsi zen uztailean, inoiz gertatutakoa.
-
Hirugarren denboraldirako 6 talde berri sartu ziren Lakuan, kasu honetan eskola kiroleko taldeak izan ziren.
-
Talde guztiak hasi ziren entrenatzen irailean
-
Beti bezala urrian hasi zen denboraldia talde guztientzat. Umeentzat berezia izan zen kontuan hartuz urte bat baino gehiago egon zirela txapelketarik gabe.
-
Ekainaren amaieran lehen udako kanpusa aurrera eraman genuen Gamarrako igerilekuan eta Mendebaldeako kantxen artean. 25 jokalari lortu genituen.
-
-
Lehen aldiz Lakuako historian talde bat lortu zuen lauko finalera heltzea, non lehen partida irabazi zen eta gero finalean galdu zen Sugarrak Laudioren aurka.
-
Mutilen finala eta aste bat geroago gure junior neskak lortu zuten lehen mailarako igoera lauko finalean Urgatziri irabazi eta gero. Finalean Baskoniaren aurka galdu zuten baino behintzat lehen mailara igo ziren akerra defendatzeko !!