XVI. MENDETIK AURRERAKO TESTUINGURU HISTORIKOA

By Leire8a
  • Period: 100 to

    XVI. mendetik aurrerako testuinguru historikoa

  • Dec 11, 1475

    Bernat Etxeparen (XV-XVI. mendeak)

    1. urtean jaio zen Bernat Etxeparen eta denporaren poderioz hainbat aldiz espetxeratua izan zen. Aurrerago, 1545. urtean zehazki, "lingua vasconum primitiae" liburua egin zuen.
  • Dec 11, 1475

    Bernat Etxeparenek egindako liburuaren ezaugarriak

    Liburu honek hitzaurre bat du zein koplaz osatuta dago, ahozkotasunetik gertu dago eta inprentaren aldarrikapena egiten du. Hortaz gain, jainkoari otoitz egitera behartuta gaudela adierazten du.
    Erlijiozko bi bertso ditu, bertan, otoitz moduko lau bertso-lerro agertzen dira, luzeera ezberdina eta errima mantentzen dutenak.
    Maitasunezko 11 bertso ere daude, eta erlijiozko bertsoen ezaugarri antzekoak dituzte. Aipatzekoa da, elkarrizketa luzea dela non bertso lerro bakoitzean idea bat agertzen den
  • Dec 11, 1475

    Bernat Etxeparenen liburuaren ezaugarrien jarraipena

    Bertso autobiografiko bat ere agertzen da, bere buruarekin elkarrizketa luze bat dena.
    Azkenik, euskararen gorasarriaren bi bertso agertzen dira. Hauen helburua euskara goraipatzea da ondorengo ezaugarriak erabiliz; errepikapenak, silaba kopurua, errima...
  • Dec 11, 1500

    Bernizkunde garaia (XVI. mendea)

    Inprenta sortu zen eta horren ondorio nagusiak alfabeazioa bultzatu zela eta ahozkotasuna galdu zela izan zen.
  • Dec 11, 1500

    Ernazimendua

    Europan zientzia, kultura eta artea eta letren mundua indartu ziren. Euskal Herrian berriz, euskaldunentzat, zientziak eta letren munduen ateak itxi ziren, eliz gizonei edo aitonen seme alabei izan ezik.
  • Dec 11, 1500

    Filosofia indartuz

    Filosofia indartzearen ondorioa biblian kezkak izatea izan zen. Ondorioz, protestantismoa sortu zen, Nafarroako erreginak onartu zuena. Honi esker, biblia euskaratu zen.
  • Dec 11, 1506

    Joannes Leizarraga( XVI-XVII. mendeak)

    Leizarraga 1548. urtean higanot bihurtu eta Joanna II. Albretekoak Pabeko Kontzilioan itunberriaren itzulpena egitea eskatu zion, dotrina zabaldu ahal izateko 1564. urtean.
    3 lan itzuli zituen guztira eta 1571. urtean argitaratu zituen Arroxelan.
    Lanak euskara bateratu batean egiten saiatu zen, euskaldun guztiok ulertu ahal zezaten.
  • Dec 11, 1506

    Joannes Leizarragak itzuli zuen lehenengo lanaren ezaugarrriak

    Testamentu berria izena zuen liburua Vulgatatik itzulia bada ere, itzulpena ez diren beste atal batzuk ditu. Adibidez "Heuscalduney" deritzon atalean, euskara eta euskalkiekin izan dituen arazoak azaltzen dira.
  • Dec 11, 1506

    Joannes Leizarragak itzuli zuen bigarren lanaren ezaugarrriak

    ABC izena duen lana itzulpen erlijioso bat da, zein protestantismoa praktikatzen duen jendeari bideratuta dago. Bertan, 3 aholku ematen dira.
  • Dec 11, 1506

    Joannes Leizarragak itzuli zuen hirugarren lanaren ezaugarrriak

    Kalendera izena duen lana, itzulpen erlijioso bat da, baita egutegi bat ere. Testu honen asmoa herritarren bizimodua parametro erlijiosoen barnean finko mantentzea da.
  • Dec 11, 1512

    Estatu ereduaren definitzea

    Gaztelako erregeak Nafarroako erresuma konkistatu zuen, ondorioz, monarkia indartu zen eta estatu eredua definitu zen.
  • Dec 11, 1533

    Esteban de Garibay

    Bere lana egiteko España eta Portugalera bidaiatu zuen eta bidaia 1566. urtean bukatu zuen. Urte horretan Felipe IIenak bibliotekari izendatu zuen eta 1592an kronista erreal.
    1570.urtean, Flandesera joan zen bere lana ezagutzera ematera eta hurrengo urtean argitaratu zen.
    Bertako gaia monarkia Españarra osatzen zuten erreinu guztien historia zen. Ondoren, beste lan bat argitaratu zuen, ilustraciones genealógicas. Grandezas de España, Noticias de los títulos y casa ilustres lanaren atal bat zen.
  • Dec 11, 1545

    Argitaratutako lehen euskal liburua

    Bernat Etxeparenek idatzitao "linguae Vasconum Primitiae".
  • Dec 11, 1548

    Joan Perez De Lazarraga (XVI-XVII. mendeak)

    Idazle honek, euskarazko lan ugari egin zituen. Madrilen lanean zegoen bitartean, Borja Aginagaldek bere lan bat aurkitu eta argitaratu zuen, Joan famatu bilakatuz.
    Bere lanak "dianea eta koplak" izena du eta bertan artzai nobela bat agertzen da.
  • Dec 11, 1548

    Joan Perez De Lazarragak egindako lanaren ezaugarriak

    Lanak 102 orrialde ditu eta hau 45 koplaz osatuta dago. Horietako 9 gazteleraz idatziak daude eta lan hau Jorge de Montemayor idazlearen "Lis siete libros de Diama" lanari jarraitzen dio. Hau pertsonaien izenetan antzeman dezakegu, hortaz gain, arabako euskalkia erabiltzen du eta lanean 4 bertso lerro agertzen dira, errima mantentzen da eta gaia maitasuna da.
  • Errefrau bildumak

    Liburua Refranes y Sentencias comunes en Bascuence, declarados en Romance con númeron sobre cada palabra, para que se entiendan las lenguas deitzen da eta 1596 urtean argitaratu zen Iruñean. Liburuaren autorea anonimoa da eta 64 orri, 539 errefrau + 2 kuadernotxo gehiago daudela pentsatu da, guztira 759 errefrau eta 96 orri egongo lirateke.
  • Errefrau bildumen ezaugarriak

    Bizkaieraz idatzita daude eta oso hizkera arkaikoa aurkitu dezakegu bertan. Azkenean, gaztelerako errefrau bildumak ezagutzen zituen eta berak batzuk itzuli eta bilduma honetan sartu zituen.