-
-
-
-
-
-
-
Aranjuezko matxinada (gaztelaniaz: Motín de Aranjuez), 1808ko martxoaren 18-19an, Aranjuezen Frantziako Inperioaren aurka egindako matxinada bat izan zen, Asturiasko Printzeak bultzatutakoa. Politikan Godoy baztertu eta kartzelatzea eragin zuen, eta Karlos IV.a Espainiakoa erregea agintea Fernando VII.a Espainiakoa semearen esku uztera behartu zuen. Besteak beste matxinada honek sortutako ziurgabetasun politikoak Maiatzaren 2a Madrilgo matxinada erabakigarria eragin zuen. -
Maiatzaren 2a (gaztelaniaz: Levantamiento del Dos de Mayo) 1808ko egun hartan Madrilen izandako matxinada izan zen, Aranjuezko jaikialdiak sortutako ziurgabetasun politikoak bultzatuta. Napoleondar armadaren errepresio bortitzak matxinada deiak eta aldarrikapenak eragin zituen herrialde osoan, azken finean Iberiar Penintsulako Gerra piztu zuena. -
Baionako abdikazioak, 1808ko maiatzaren 5ean Baionako Marracqeko jauregian gertatutakoak, Fernando VII.ak eta horren aita Karlos IV.ak Espainiako erregetzari uko egin eta Napoleon Bonaparteren esku utzi zuteneko gertakizun historikoa da. Jarraian, Napoleonek Josef anaia Espainako errege izendatu zuen. -
1830eko martxoaren 29an, Fernando VII.a erregeak, bere emaztearen sabelean haurduntzen ari zen haurra neska bat izan zitekeela jakitun, Lege Salikoa baliogabetu zuen Zigor Pragmatiko bat aldarrikatzea erabaki zuen eta horrela emakumeek Espainiako tronuan sartzeko eskubidea berreskuratu zuten. -
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-