SAKONEAN

  • Ozpinaren jatorria
    5000 BCE

    Ozpinaren jatorria

    Ozpinaren jatorria ardoarekin lotuta dago duela milaka urte, K. a. 5000 inguruan. Hasieran ozpina ardoaren hartzidura alkoholikotik lortzen baitzen. Aurrerago, zenbait frutaren substantzia hartzigarriekin egindako ozpinak egiten hasi ziren, hala nola sagarrak edo pikuak. Ozpina kultura batetik bestera igaro zen, eta produktu horren erabilera mundu osora hedatu zen.
  • Baratxuriaren jatorria
    4000 BCE

    Baratxuriaren jatorria

    Jatorriz, Asia erdialdeko landaretzat jotzen da, K.a 4000. urtean landatzen zen jada Txinan eta K.a 3000.urtean Mesopotamian. Ondoren, Egiptora zabaldu zen eta bere erabilera eremu mediterraneora hadatu zen.
  • Tipularen jatorria
    3200 BCE

    Tipularen jatorria

    Tipularen jatorria ez da ondo dokumentatua izan historian zehar, itxura guztien arabera baina, Tipula da etxekotu eta lantzen hasi zen lehenengo barazkia. Milaka urte dira, Asia ekialdean tipula lantzen hasi zela, kristo aurreko 3200. urtekoak dira lantzen zeneko lehenengo aztarnak.
  • Curryaren jatorria
    2500 BCE

    Curryaren jatorria

    Ez dago ziurtasunez esaterik noiz sortu zen currya Indian, ezta noiz hasi zen erabiltzen ere. Ikertzaileen eta indusketa arkeologikoen arabera, gozagarri hau K. a. 2500 urtekoa da, eta Mohenjo-Daro inguruan (Pakistan) arukitu zuten. Une horretatik aurrera, curryaren zaporeak erabiltzen hasi ziren eta Indiako gastronomiaren oinarri bihurtu ziren.
  • Tipularen hedapena
    220 BCE

    Tipularen hedapena

    Asiatik Europara hedatu zen erromatarrei esker, eta handik Amerikara igaro zen. Gaur egun, batez ere Asian landatzen da. Herrialde ekoizle nagusiak Txina, India, Estatu Batuak eta Turkia dira.
  • Ozpinaren hedapena
    150 BCE

    Ozpinaren hedapena

    Ozpinaren esportazioaren lehen testigantza idatzia Erromatar Inperiotik dator: Apicio gastronomoa (Tiberio enperadorearen garaikidea) eta De re coquinaria mendebaldeko kulturan ezagutzen den sukaldaritza liburu zaharrenaren egilea, ozpina erabiltzen duten errezetak aurkezten ditu.
  • Baratxuriaren hedapena
    128 BCE

    Baratxuriaren hedapena

    Erromatar Inperioaren garaian baratxuria eguneroko dietan sartzen hasi zen. Zeren bere botere antiseptiko eta energetiko handia aurkitu baitzuten, eta, beraz, asaltoko tropetarako erabiltzen zuten. Izan ere, greziar eta erromatar soldaduek "arrosa kirats" bezala aipatzen zuten. Erromatarren garaian hasi ziren Europan zehar landatzen eta zabaltzen, eguneroko dietan sartu arte.
  • Baratxuri zopa
    1232

    Baratxuri zopa

    Jaime I.a, Aragoiko erregea, Valentziaren konkista prestatzen ari zen bitartean, gaixotasun arraro baten ondorioz gaixotu zen. Sendagaia, batxuri zopa izan zen.
  • Vindaloo
    1498

    Vindaloo

    Vasco de Gama nabigatzaile portugaldarra izan zen Indiara iritsi zen lehen europarra. Historikoki, portugaldarrak, vinha d’alho deitzen zioten, baina orain, vindaloo bezala ezaguna da.
  • Curryaren hedapena

    Curryaren hedapena

    Urteak pasa ondoren, Zedaren Ibilbidetik zihoazen monje indiarrak, espezia nahasketa hau, Asia eta Europan zehar hedatzen hasi ziren. Asia osoko hedapenak britainiarren eragina ere jasan zuen, osagai hauek Japonian zein britainiar kolonia guztietan sartu zituztelarik.
  • Ozpin-olioa

    Ozpin-olioa

    Frantziako gastronomian ozpina aspalditik erabiltzen da. 1862an, Louis Pasteur ospetsuak metodo bat ezarri zuen hori lortzeko, ardoaren azidotzea bere benetako jatorria den arren.
  • Tipula--uztaiak

    Tipula--uztaiak

    Tipula-uztaien jatorri zehatza ezezaguna da. 1933an, tipula uztaien errezeta bat zeraman iragarki bat agertu zen The New York Times-eko aldizkari batean, Pig Stand jatetxeek hogeiko hamarkadan tipula uztaia asmatzea eskatzen zuten arren.