Download

Informatikaren historia

  • ENIGMA

    ENIGMA
    Bigarren mundu gerrak bultzada erabakigarria eman zion ordenagailuen garapenari. Alemaniar armadak ENIGMA (1918) modeloa eraiki zuen, mezu enkriptatuen transmisio makina bat beraien tropen arteko transmisioak ziurtatzen zituenak.
    Aliatuen erantzuna London iparraldean egoitza sekretu bat eraikitzea izan zen eta bertan zientzialari talde bat jarri zuten lanean Alan Turing(1912-1954) matematikariaren gidaritzapean. Helburua alemanen kodea deszifratzea zen.
  • Period: to

    Z1

    1938.urtean Konrad Zusek sortua. Programaz kontrolatutako lehen konputagailua izango da. Zulatutako zinta batetik aginduak (instrukzioak) irakurtzen zituen kalkulagailu mekaniko baten antzerakoa izango da. Zoritzarrez 43an suntsitu zuten 2. Mundu Gerraren ondorioz.
    1939 eta 1944. urteen artean Howard H. Aiken (Harvard Unibertsitatea) eta bere lan taldeak, IBMek finantzatuta, maila handian produzitu zen errele elektromekanikoekin sortutako lehen konputagailua egin zuten.
  • ENIAC

    ENIAC
    Bigarren mundu gerra garaian , Pennsylvaniako Unibertsitateko J.W. Mauchly eta J.P. Eckert-ek ENIAC eraiki zuten, denetarako erabiltzeko lehen ordenagailua. Jende aurrean 1946.ean aurkeztua, 25m luze eta 2,5m altueran neurtzen zituen.
    Nahiz eta meritu guztia bi gizon hauek eraman, benetan 6 emakume izan ziren programatu zutenak. Betty Snyder Holberton, Betty Jean Jennings Bartik, Kathleen McNulty Mauchly Antonelli, Marlyn Wescoff Meltzer, Ruth Lichterman Teitelbaum y Frances Bilas Spence.
  • TRANSITOREAREN ASMAKIZUNA

    TRANSITOREAREN ASMAKIZUNA
    Informatika eta elektronikan gertakaririk handienetarikoa egoera solidoko transistorearen asmakizuna izan zen 1948. urtean. Lan honegatik asmatzaileek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1956.ean. Gailu honek ordenagailuen bigarren belaunaldia ekarriko du.
    Belaunaldi honetan, huts balbulak transistoreengatik ordezkatzen dira. Ordenagailu komertzial txikiagoak eta fidagarriagoak eraikitzen dira transistoreak, triodoak, erresistentziak, eta kondentsadoreak erabiliz zirkuitu logikoak egiteko.
  • MIKROPROSESATZAILEA (INTEL 4004)

    MIKROPROSESATZAILEA (INTEL 4004)
    Intel: 1971. urtean mikroprozesatzailea (Intel 4004) sortzen du eta honek ordenagailuak askoz ere txikiagoak egiteko aukera dakar. Mikroprozesatzailea kalkulurako eta informazioaren trataerarako elementu zentrala izango da. El 4004 fue lanzado en un paquete de 16 pines CERDIP el 15 de noviembre de 1971. El 4004 fue el primer procesador de computadora diseñado y fabricado por el fabricante de chips Intel, quien previamente hacía semiconductores de chips de memoria.
  • MICROSOFT

    MICROSOFT
    Paul Allenek eta Bill Gatesek 1975eko apirilaren 4an sortu zuten BASICeko interpreteak garatu eta merkaturatzeko Altair 8800 mikroordenagailuarentzat, 1974an diseinatua eta Intel 8080 prozesadorean oinarritua. 1980ko hamarkadaren erdialdean, ordenagailu pertsonaletarako MS-DOS sistema eragileen merkatuan nagusi izan zen, Microsoft Windowsekin jarraitu zuena.
  • Period: to

    APPLE COMPUTER KONPANIA

    70ko hamarkada erdialdera, ekipo hobeak eta programazio lengoai berriekin informatika industria moduan finkatzen da Hardware eta Software enpresak berriak agertuz. Honela, 1977.urtean Stephen Wozniak (1950) eta Steve Jobs-ek (1955-2011) Apple Computer konpania sortu zuten ordenagailu pertsonalak fabrikatzeko.
  • IBM PC

    IBM PC
    1. urtean IBMek plazaratu zuen lehen PCa (IBM PC) gaur egun ezagutzen ditugun moduan, Intelen 8086 mikroprozesadorea zutelarik barruan. IBMek Microsofti agindu labur eta errazekin edozein erabiltzailek PCa erabiltzeko sistema eragile bat eskatu zion, eta honela jaio zen MS-DOS (MicroSoft Disk Operative System).
  • INTERNET

    INTERNET
    Internet komunikazio-sare interkonektatuen multzo deszentralizatua da, eta TCP/IP protokoloen familia erabiltzen dute. Horrek bermatzen du hura osatzen duten sare fisiko heterogeneoak mundu-mailako sare logiko bakarra direla. 1969an sortu zen, Kaliforniako (Estatu Batuak) hiru unibertsitateren artean konputagailuen lehen konexioa, ARPANET izenekoa, ezarri zenean.
  • Period: to

    WINDOWS 95

    Windows 95 1995eko abuztuaren 24an merkaturatu zuen Microsoftek. Edizio honetan, aurrekoekin alderatuta oso esanguratsuak ziren hobekuntzak sartu ziren. Horien artean, Windowsen erabiltzaile-interfaze grafikoari egindako aldaketa sakonak aipa daitezke, aurreko bertsioetakoekin alderatuta guztiz desberdina izanik, eta 16 biteko kooperatiba-anitzeko arkitektura erabiltzetik 32 biteko ataza anitzeko arkitektura egokia erabiltzera igaro izana.
  • Period: to

    WINDOWS 7

    Windows 7 Microsoft Windows-en bertsio bat da, Microsoft Corporation-ek ekoitzitako sistema eragileen linea. 2009ko urrian kaleratu zen. Bertsio hau ordenagailuan erabiltzeko diseinatuta zegoen, etxe eta bulegoetako mahaigaineko ekipoak, ekipo eramangarriak, tabletak, netbook-ak eta multimedia-ekipoak barne. Windows 7ren garapena 2009ko uztailaren 22an osatu zen, eta orduan baieztatu zen 2009ko urriaren 22rako salmenta ofizialaren data.
  • Period: to

    WINDOWS 8

    Windows 8 Microsoft Windowsen bertsio eten bat da, Microsoftek garatutako sistema eragileen linea, konputagailu pertsonaletan erabili zena, etxean mahaigaineko eta negozioetako konputagailuetan, ordenagailu eramangarrietan, netbooketan, tabletetan, zerbitzarietan eta multimedia-zentroetan barne. Aldaketa nagusia izan zen Windows 95etik dagoen Hasierako menua ezabatzeko erabaki polemikoa, interfaze grafikoetan aplikazioak aurkezteko moduari buruzko de facto estandar gisa.
  • WINDOWS 10

    WINDOWS 10
    Windows 10 Microsoftek garatutako sistema eragile bat da, Windows NT.7 sistema eragileen familiako zati gisa. 2014ko irailean eman zen ezagutzera ofizialki, eta, ondoren, Build 2014 konferentzian erakustaldi labur bat egin zen. 2014ko urrian beta fasean sartu zen, eta publiko orokorrarentzat izan zen 2015eko uztailaren 29an.
  • WINDOWS 11

    WINDOWS 11
    Windows 11 Windows sistema eragilearen bertsio berrienaren izena da. Microsoftek garatu du, eta, gainera, sistema eragilearen aurreko bertsioaren ondorengoa da (Windows 10). 2015. urtean abiarazi zen, eta 2021eko urriaren 5ean kaleratu zen ofizialki, Windows 10en Windows Update bidezko doako eguneratze gisa, sistema eragile berriaren zehaztapen tekniko bateragarri jakin batzuk betetzen dituzten ekipoentzat.