Psikologia

PSIKOLOGIAREN HISTORIA

  • HIPOKRATES

    HIPOKRATES
    K.a. 460 urtekoa.Pertsonalitatearen azterketan lehenengoa Hipokrates greziarra izan zen. Lau pertsonalitate tipo ezarri zituen: kolerikoa (suterraza), melankolikoa, flematikoa (gibelandia), sanginikoa (odolbizia).
  • wilhelm wundt

    wilhelm wundt
    Alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen. Psikologia esperimentaleko lehen laborategia sortu zuen Leipzigen (1879). Psikologiaren oinarria esperientzia zela zioen eta borondatea, hari loturiko sentipenekin batera, esperientzia psikologikoaren parte dela, ezagutza bera baino garrantzizkoagoa. Psikologia esperimentalaren sortzailetzat hartua da.
  • William James

    William James
    Pragmatismoaren aitzindaria izan zen filosofiaren alorrean eta funtzionalismoaren aldeko izan zen psikologian. Funtzionalismoa korriente teoriko eta filosofiko bat da Ingalaterran sortutakoa. Bere ezaugarriak dira enpirismoaren nagusitasuna.
  • Ivan Petrovich Pavlov

    Ivan Petrovich Pavlov
    Mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra izan zen. 1879an San Petersburgoko unibertsitatean doktoratu zen. Mundu osoan ezaguna egin zuen erreflexu baldintzatuei buruzko ikerketak, txakurrekin berak burututakoa izan zena.
  • Sigmund Freud

    Sigmund Freud
    Mediku eta neurologo austriarra izan zen. Historiara pasatu da "Psikoanalisiaren aita" moduan, arlo honetan egindako lan itzela dela eta. Inkontzientea ikertu zuen bereziki, ametsen mundua eta buru-gaixotasunek sexualitatearekin dituzten loturak. Erlijioek patologia psikiatrikoarekin dauzkaten zerikusiak ere aztertu zituen.
  • Edward Lee Thorndike

    Edward Lee Thorndike
    Psikologo eta pedagogoa izan zen. Ikaskuntzaren psikologian lehenengoetako bat izan zen. Bere ikerketa garatzeko animali batzuen ikasketan oinarritu zen, katuak bareziki.
  • John Broadus Watson

    John Broadus Watson
    Estatu Batuetako psikologoa izan zen. 1908tik 1920ra, Johns Hopkins Unibertsitateko Psikologia Saileko irakasle izan zen. Behaviorismoaren bultzatzaile nagusia izan zen.
    Obra batzuk:
    Behavior: An Introduction to Comparative Psychology.
    Psychology from the Standpoin of a Behaviorist.
    Behaviorism.
  • Wertheimer (Gestalt)

    Wertheimer (Gestalt)
    Psikologo alemaniarra izan zen, 1911. urtean hasi zen hautemate optikoaren ikaskuntzan. Ere landu zuen takiskopio baten eratutako irudien mugimendu nabarmena. Fenomeno hori phil deitu zion.
  • Kofka (Gestalt)

    Kofka (Gestalt)
    Kofka sinisten zuen txikitatik ikasitako ikaskuntzan, berak deitu zuen "aprendizaje sensorio-motor". Ere pentzatzen zuen hizkuntzaren ikaskuntzan. Köfka azaldu zuen momentu garrantzitsu bat ume baten garapenean objetuak izena dituztela jakitea dela.
  • Köhler (Gestalt)

    Köhler (Gestalt)
  • Jean Piaget

    Jean Piaget
    Ezaguna haurren garapen kognitiboari buruz egin zituen ikerketak zirela-eta. Piagetek inteligentzia testaren frogak egiten zuenean, haurrak funtsezko galderetan erantzun okerrak ematen zituztela konturatu zen. Haur psikologiari buruzko lan ugari argitaratu zituen. Inteligentzia sentso-motoreari buruzko teoria garatu zuen. Inteligentzia praktikoa azaltzen zuen teoria honetan, ekintzetan oinarritutako inteligentzia. Ekintza hauek umeak espazioa, denbora eta kausei buruz duen pertzeptzioa.
  • Carl Rogers

    Carl Rogers
    Psikologoa eta apaiza izan zen. Rogersen ustez, norberari buruzko iritzia funtsezko aldagaia da izaeraren antolaketan, eta sentimenak argitzea eta onartzea ezinbestekoa, berriz, psikoterapian. Psikoterapiaren inguruko zenbait lan argitaratu zituen.
    -Clinical Treatment of the Problem Child
    -Counseling and Psychotherapy: Newer Concepts in Practice.
    -Client-centered Therapy: Its Current Practice, Implications and Theory. London: Constable.
    Hauek batzuk dira.
  • Burrhus Frederic Skinner

    Burrhus Frederic Skinner
    Estatu Batuetako psikologoa izan zen. Konduktismoaren edo behaviorismoaren ideiak sakondu eta zabaldu zituen. Konduktismoaren arabera, giza jokabidea inguruan dituen kitzikadurei eta ingurugiroko baldintzei (baita organikoei ere) norbanakoak ematen dien erantzunean oinarritzen da. Animaliekin egindako ikerketan baldintza-mota bat aurkitu zuen, baldintza instrumentala deitua, elementu ez-baldintzatu edo berezkorik gabekoa.
  • Abraham Maslow

    Abraham Maslow
    Psikologo humanista izan zen Estatu Batuetan. Ezaguna da Maslow piramidea izeneko teoria asmatzeagatik, non gizakiaren beharrak sailkatzen dituen. Kurt Goldstein bultzatu zuen autoerrealizazio kontzeptuaren garapenera eta Maslow bere teoria propioa lantzen hasi zen. Psikologia humanistikoaren alde egin zuen eta garrantzi handia izan zuen osatzen joango zen teorian. Psikologiako hirugarren tendentziaren sortzaile kontsideratzen zaio.
  • Gestalt

    Gestalt
    Gestalt eskolakoen ustez, psikismoa ezin da osagaietan banatu, osasun eratua baita eta osasunean funtzionatzen baitu. Prozesu psikikoak osotasun bateratuak dira eta ez ekintza edo osagai bakunen batura.
  • Psikologia humanista

    Psikologia humanista
    XX. mendean sortu zen, korronte antropozentrikoa da. Interpretazio subjetiboa dauka. Konduktismoa eta psikoalanisia kritikatzen ditu.