-
XVII. mendean kolekzionismoak gora egin zuen. Edozein gauza gordetzen zen: artelanak, obketuak, eskulanak...
-
XVIII. mendean, kolekzionismoarekin zuen lotura; hau da, pertsona indibidualak euren gustuen arabera iraganekoak ziren eta Ondarearen parte kontsideratzen ziren objektu ezberdinak gordetzen hasi ziren. Akademiaren eta arte ederren gorakadarekin batera, Ondarearen zati handi bat modu orokortuan gordetzen hasi zen.
-
XIX. mendean, iraganeko legatua bakarrik izateari utziko dio eta dokumentuaren balioa esleituko zaio; hau da, objektu soil batera mugatzen zen Ondare-kontzeptuari balio kulturala erantsi zitzaion. Halaber, garaiko jendarte jerarkizatuak bultzatuta, interes kontrajarrien arabera sailkatu zen. Boteredunen saiakera kolonialista eta nazionalistak bideratzeko tresna bilakatu egin zelarik.
-
XX. mendearen lehenengo erdialdean, Ondarea gizarte zein kolektibitatearekin lotzen hasiko da. Ez da gizabanakora mugatzen eta guztiona den “ondasun komuna” bilakatuko da, guztiek horretara iristeko aukera izatea helburutzat harturik. Kultura-aniztasunaren aitortzaren alde eginen da, beraz.
-
Ondasuna guztion eskura jartzen da, kolektiboaren zein kulturaren parte bihurtuz.
-
Ondarea identitatearekin, irudiaren sortzaile den heinean; ekonomiarekin, ondarearen errentagarritasuna bermatu nahi dela eta; eta gizartearekin, hau ondarearen kontserbazioa eta dibulgazioaren erantzule nagusia baita lotzen da XX. mendeko bigarren erdialdetik aurrera.
-
Gaur egun, ondarea baliabide gisa irudikatzen da, eta baliabide honen ardura nagusia ondareari errentagarritasun ekonomikoa ateratzea da. Xede honi zuzenduta, turismo kulturalak itzelezko garrantzia du, bereziki, ondarearen berreskurapenerako, kontserbaziorako eta zaharberritzerako.
-
Gaur egun turismo kulturala bultztzen da ondareari errentagarritasuna ateratzeko.
-
Azken hamarkadan, ondarea kontsumo-objektu bilakatu da, eta horrekin batera, diru-sarrera garrantzitsua. Hau aurrera eramateko, ondarearen eremuan bertan kafetegiak, dendak etab. sortu egin dira, ondare eremuak funtzio soziala har dezan.
-
Askotan ondareak errentagarritasuna izan dezan, dendak, kabetegiak edota parkeak gehitzen zaizkie funtzio soziala bete ditzaten. Adibide gisa Thyssen museoan dagoen denda dugu.