-
Lana hasteko taldeak egitea pentsatu genuen. Gelan 24 garenez, lau taldetan banatzea erabaki genuen. Ondoren talde bakoitzak zeregin desberdinak aukeratu eta banatu ziren.
-
Behin taldeak osatuta geratu zirenean, talde bakoitzak lanen zerrenda idatzi zuen.
-
Proiektuaren helburu nagusia Ingurumena zaintzea da, baina beste helburu batzuk ere pentsatu genituen eta taldeka erabaki genuen.
-
Proiektua aurrera eramateko laguntza behar genuen eta pertsona desberdinekin harremanetan jarri ginen. Agenda 21eko arduradunarekin, andereño Kristina, andereño Mirenekin, 5 urtekoen andereñoa, gurasoekin azoka prestatzen laguntzeko, German, Malenen aita bertso lanetan laguntzeko eta beste batzuk ere, zenbait irakasle, Nuria....
-
Lana hasi ondoren zenbait mural egitea pentsatu genuen, beti marraski batek laguntzen duelako hobeto ulertzen guk zer nahi dugun adierazi. Talde bakoitzak bereak egin zituen.
-
Helburuak zehaztu ondoren proiektuko gidoia idazten hasi ginen ekintza desberdinak antolatuz.
-
Marraskiak genituen, baina ez zen nahikoa eta zenbait argazki ateratzea pentsatu genuen. Ikastolako argazki kamara erabili genuen. Talde bakoitzak zer argazki behar ziren pentsatu zuen.
-
Gidoia hasita zegoen, baina oraindik gehiago idaztea falta zen. Gaur bukatu dugu.
-
Muralak, marraskiak, argazkiak, denetik genuen baina bideoak ateratzea pentsatu genuen: azoka egunean, 5 urtekoen gelan jolasak banatu genituenean eta amak ihauterietako txapelak egiten zeudenean guk etxetik ekarritako oihal zaharrekin.
-
Gauza asko genuen, baina gure ikastolan hamabostian behin bertsoak lantzen ditugu eta iruditu zitzaigun bukaera polit ematea bertso batekin. Talde bakoitzak bere agurra idatzi zuen.
-
Bertsoak idatzita genituen , baina audaciti programaren bidez grabatu eta ondoren wikira igo genituen.
-
Iritsi da Graphoren epea eta bideoak youtubera igo ditugu gero gure wikira pasatuz. Honekin gure lana bukatu dugu.