Denbora lerroa

By maiderg
  • Period: to

    IBL ezagutu eta ulertu; planning; retrieving

    Lehenik eta behin, proiektu hau egiteko erabili behar genuen metodologiaren inguruan informatu ginen, hau da, IBL ongi ulertzen eta ezagutzen ahalegindu ginen. Ondoren, metodologia honen lehen urratsari (planning) ekin genion. Hots, landuko eta interesatzen zitzaigun gaia hautatu genuen. Ondoren bigarren pausoari ekin genion (retrieving). Bertan gai hau lantzeko erabiliko genituen informazio iturriak hautatu genituen.
  • Period: to

    Informazioa aurkitu

    IKTen eta proposamenerako erabilitako Sites-aren informazioa Drive batean joan gara gordetzen. Honakoak dira artikuluen izenburuak:
    El papel del profesor y el alumno en los nuevos entornos tecnológicos de formación. Nuevas tecnologías aplicadas a la educación.
    Y tú qué harías?, Cuadernos de Pedagogía.
    CDI de Educación de Madrid. Web 2.0 Aplicaciones didácticas
    Diez destrezas del Educador 3.0.
    Informazio eta komunikazio teknologiak hezkuntzarako
    Innovación educativa y uso de las TIC
  • Period: to

    Errubrikak sortu

    Lau errubrika ezberdin egin ditugu. Bi dokumentuari begira: ortografia eta joskera. Beste bi bideoaren inguruan. Errubrika hauek lau mailatan sailkatuak zeuden: gutxi, nahiko, ongi eta bikain. Gure egitekoa izan da maila bakoitzari dagokien betetze irizpideak ezartzea.
  • Period: to

    Bideokonferentzirako galderak prestatu

    Bideokonferentziaren bitartez, prozesuko une horretan genituen zalantzak gelakideekin konpartitu genituen eta gure egoeraren berri eman. Ordura arte zer egin genuen, nola, zer falta zitzaigun, gure asmoak...
  • Period: to

    Bideorako informazioa antolatu eta partekatu

    Aurrez aipaturiko Drive horretan bildurik genuen informazio guztia berrartu eta egokiena zena hautatu genuen ondoren bideoa egin ahal izateko. Hau horrela, gioi edota eskematxo bat egin genuen eta horren arabera informazioa sailkatzen joan ginen. Behin hau eginik bideoan bakoitzak esan beharrekoa ere partekatu genuen.
  • Period: to

    Bideoa montatu eta denbora lerroa amaitu

    Behin informazioa antolatuta izanik eta norberak esan beharreko informazioa banaturik, bideoa osatzen hasi ginen. Horretarako baliabide edota programa ezberdinak erabili ditugu:
    -Movie edit pro
    -Merge video imaage.
    Programa hauek bideoa montatzeko erabili genituen, baina aurrez sortua genuen blog bat ere txertatu dugu bertan gaiarekin loturiko bideotutorialak eskainiz.
    Azken egitekoa denbora lerroari amaiera ematea izan da. Denbora lerro hau egiteko "timetoast" programa erabili dugu.