Bef98872 7707 41d4 aa99 659d1120289b

Irakasgaietatik, proiektuetara (Maitane J. eta Ane Z.)

  • Infografia osatu

    Infografia osatu
    Gure ikerketaren ardatza, hezkuntzaren egoera azaltzen eta bertan eman beharreko berrikuntzen inguruan hausnarketa ahalbidetzen duen infografian kokatzen da.
    Egoeraren azterketa honek, berrikuntza ahalbidetzen dituzten pausuak identifikatzen lagundu digu eta horietako bat aukeratzeko eta sakonean aztertzeko prozesua hasi dugu.
  • Period: to

    Irakasgaietatik, proiektuetara

    Jarraian aurkezten den denbora lerro honetan, gure ikerkuntza burutzeko eta azken produktua sortzeko jarraitutako prozesua azaltzen da.
  • Irakasgaiak ezabatu

    Irakasgaiak ezabatu
    Gure infografiak hezkuntza sisteman horren beharrezkoak diren berrikuntzak bultzatzeko proposatzen dituen aukeretatik bat aukeratzea erabaki dugu. irakasgaiak ikuspegi globalizatzaileagatik aldatzea hain zuzen ere.
    Ikasleak ikertzera eta autonomoak izatera bultzatzen dituen ikasketa eredu batengatik apustu egiten dugu, baita gure inguruaren konplexutasuna eta gertakarien zein diziplinen arteko elkarreraginen beharra onartzen dituen metodologia batengatik ere.
  • Ikuspegi globalizatzailea

    Ikuspegi globalizatzailea
    Irakasgaiak ezabatzearen ideiaren azpian aurkitzen den marko teorikoan zentratu eta berrikuntza ikuspegi globalizatzailean zentratu dugu oraingoan gure ikerketa lana osatzeko asmoz. Gure proposamenaren barnean, hezkuntzaren egoera orokorra aztertzeazgain, ikuspegi globalizatzailearen definizioa, helburuak, oinarri teorikoa eta honen aukerak ageri dira. Era berean, proiektuen bidezko metodologia ere aipatzen da berrikuntzarako proposamen gisa.
  • Proiektuen bidezko irakaskuntza

    Hasieratik argi izan dugu gizarte konplexu honek oinarrizko gaitasunak garatzen lagundu eta diziplinen arteko erlazioa lantzen dituen metodologia eskatzen duela. Horretarako, irakasgaien bereizketa ezabatzea eta ikuspegi globalizatua txertatzea da gure erronka. Gauzak honela, gure ikerketari praktikara eraman ahal izateko proposamenak gehitzea erabaki dugu proiektuen bidezko metodologia aurkeztuz eta adibide errealak eskainiz.
  • Aurkibide berria osatu eta informazioa bildu

    Aurkibide berria osatu eta informazioa bildu
    Azken produktua osatu ahal izateko galdera berriak egin dizkiogu gure buruari behin betiko aurkibidea osatuz: Zeintzuk dira hezkuntzaren behar nagusiak L.H.-n? Ikuspegi globalizatzailea (Zer da? Zergatik izan daiteke berrikuntza? Zeintzuk dira eskaintzen dituen hezkuntza ereduak?), Irakasgaietatik proiektuetara (Zer dira proiektuak? Zeintzuk dira proiektuen ezaugarriak? Zergatik irakatsi proiektuen bidez? Ezagutzen al dugu adibiderik?).
  • Behin betiko bibliografia osatu

    Behin betiko bibliografia osatu
    Gure ikerketan zehan, behar ugari aurkitu izan ditugu eta behar horiek asetzeko informazio gehiago biltzen joan gara bibliografia osatuz.
    Lanari hasiera emateko, irakasgaian bertan proposatutako bibliografia erabili dugu .Hala ere, gaia zehazten joan garen heinean, testu, artikulu, liburu,... gehiago erabili ditugu prozesua asko aberastuz. Gainera, guk geuk bizitako esperientzia ere kontutan izaten saiatu gara berrikuntza proposamen hau praktikara eramatea posible dela erakutsiz.
  • Helburuak

    Helburuak
    Ikerketa hau egiterakoan honako helburu huek lortu nahi izan ditugu: XXI. mendeko irakaskuntza eraikitzeko proposamen bat eskaintzea (proiektuen bidezko metodologia) gaur egun nagusi den metodologiaren aurrean, metodologia honen ezaugarriak eta xedeak azaltzea, bi ereduen arteko desberdintasunak ikertzea eta azkenik metodologia aplikagarria dela erakustea.
    Azken bideoa sortzerako orduan, 3 helburu nagusi hauek oinarri gisa hartuko ditugu eta honen arabera antolatuko dugu daukagun informazioa .
  • Bideoa sortzeko tresna aukeratzen

    Bideoa sortzeko tresna aukeratzen
    Behin erabiliko dugun informazioa antolatu dugula, bideoa egiteko ditugun aukera guztietatik baliabide bat aukeratu behar dugu.
    Geure buruei, zeharkako helburu moduan, baliabide berri bat ezagutzea eta probatzea jarri diegu erronka modura eta horregatik, powtoon programaren bitartez animazio bideo bat sortzea erabaki dugu.
    Animazio bideoa informazioa helarazteko bide interesgarri bat izan daitekeela uste dugu oso bisuala eta dinamikoa delako.
  • Bideoa osatzen

    Bideoa osatzen
    Gaur gure bideoa eraikitzen hasi gara. Aurretik esan bezala, gure helburu nagusiak kontutan izanik, helarazi nahi dugun informazioa hautatu dugu.
    Ondoren, powtoon programaren bitartez, gure animazio bideoaren lehenengo diapositibak sortu ditugu, ahotsaren grabazioa aurrerago txertatzeko asmoarekin.
  • Bideoa amaitzen

    Bideoa amaitzen
    Bideoari azken ukituak emateko bildu gara gaur baina ez da uste genuen bezain erraza izan.
    Gure lanari azken diapositibak gehitu eta ahotsa grabatzeko asmoa izan dugu, baina tresna hau guretzat berria denez, ez genituen bere mugak ezagutzen.
    Aurrez aurretik uste genuena baino zailagoa izan da gure bideoari ahotsa txertatzea eta gainera, gehienez 5 minutuko luzeera duten bideoak baino ezin daitezke egin. Honek gure informazioa gehiago sintetizatzea eskatu du.
  • Ikerketaren amaiera

    Ikerketaren amaiera
    Azkenean, geneukan informazioa laburtu eta datu erabilgarrienak helarazten saiatu gara, gure mezuaren hartzaileek ere guk egiten dugun moduan, proiektuen bidezko metodologiaren erabilgarritasunaz eta eskaintzen dituen aukera anitzetaz ohartzeko.
    Askotan, jada existitzen diren baliabide edo proposamenekin ere berrikuntza sustatu dezakegula erakutsi nahi izan dugu, hezkuntza sistemanm aldaketa positiboak eragitea posible dela adieraziz.